Asteazkena, 2013-06-19

Etiketen Fitxategia | entrenatzaile

Asier Santana izango da Sanseko entrenatzailea

Realak ohar baten bidez jakinarazi berri duenez, Asier Santana izango da Sanseko entrenatzaile berria 2013-2014 denboraldian. Santana Idiazabalgoa da eta 34 urte ditu. Zehazki, 2006.urtean iritsi zen klub txuri-urdinera. Haur mailako taldearen entrenatzailea izan zen, eta ondoren, Sanseko bigarren entrenatzailea izan da azken bost denboraldietan. Hala, Meho Kodrok utzitako hutsunea beteko du. Imanol Alguacil, aurtengo Easoko [...]

Jagoba Arrasate izango da Realeko entrenatzaile berria

Harrobiak emaitza bikainak ekarri dizkio Realari, eta, hain zuzen ere, harrobiko haritik egingo du tira talde txuri-urdinak entrenatzaile postua betetzeko. Realeko presidente Jokin Aperribaik prentsaurrekora deitu ditu komunikabideak 16:30erako, baina minutu batzuk lehenago zenbait komunikabidek albistea filtratu dute: Jagoba Arrasate izango da Realeko entrenatzaile berria. Philippe Montanierren lekua betetzera dator, eta etxeko gizona da. Izan [...]

Meho Kodrok Sanseko entrenatzailea izateari utziko dio

Meho Kodrok Sanseko entrenatzaile izateari utziko diola jakinarazi du Realak. Hiru denboraldi egin ditu Realeko bigarren taldearen entrenatzaile postuan, baina ekainaren 30ean bukatuko zaio kontratua, eta ez du berrituko. Sanseko entrenatzaile izan aurretik, beste bi urtez jubenil taldea entrenatu zuen. Realak egindako lana eskertu dio Kodrori eta aurrerantzean zorterik onena izatea opatu dio. Kodrok asteartean hitz [...]

Imanol Alvarez izango da Bera Bera Eskubaloiko entrenatzaile berria

Bera Bera Eskubaloiak badu entrenatzaile berria dagoeneko, Imanol Alvarez. Datorren denboraldian ez duela taldea entrenatzaen jarraituko jakinarazi zuen Reyes Karrerek, baina klubak dagoeneko ordezkoa topatu du beraz. Bigarren entrenatzaile postuan Martin Larrañagak jarraituko du. Prentsa ohar baten bidez eman du albistearen berri klubak, eta aurkezpena datorren astean egingo duela jakinarazi du. Alvarez Ermuan jaioa da eta [...]

Xabier Zabala: “Egindako lanaren arabera jarri behar dira helburuak”

Xabier Zabala ‘Bixkar’: Donostiarrako entrenatzailea Jose Ramon Mendizabalek utzitako lekua bete du Xabier Zabalak, hiriko traineru bateratua zuzenduz; entrenamenduak ongi antolatu eta ekainera indartsu iritsi nahi du. Donostiarra arraun elkartearen proiektua ongi ezagutzen du; azken bi denboraldietan Torrekua traineruko arraunlaria izan baita Xabier Zabala Bixkar (Loiola, 1974). Urteetako esperientzia du arraunlari eta entrenatzaile gisa; orain, ordea, [...]

Xabier Zabalak hartuko du Mendiren lekua

Xabier Zabala Bixkar izango da Jose Ramon Mendizabalen ordezkoa, Donostiarra arraun elkartean. Izan ere, klubeko zuzendaritzak hala erabakita, Bixkar izango da Donostiarrako lehen taldeko entrenatzailea datorren denboraldian. Astearteko egunkarian jakinarazi zuen IRUTXULOKO HITZAk Mendik entrenatzaile izateari utziko ziola, orain berriz, leku hori Bixkarrek beteko duela jakin du. Gaztetatik arraunean aritu da Bixkar, arraun finkoan zein [...]

Liga irabazteko faboritoak direla erakutsi beharko dute

Bera Bera Eskubaloiak bihar ekingo dio denboraldi berriari, Itxakoren aurka Superkopa jokatuz Denboraldi-aurrea atzean utzi, eta benetako denboraldiari aurre egin beharko dio Bera Bera Eskubaloiak asteburu honetatik aurrera. Hasteko, bihar Superkopa jokatuko du, ondoren, irailaren 8an ABF Ligari ekingo dio, eta hilaren 22an Txapeldunen Ligako kanporaketa jokatuko du. Aste honetan bertan, taldearen aurkezpena egin zuten [...]

Unai Gazpio: “Elementu guztiak daude taldeak hazten jarrai dezan”

Unai Gazpio: Realaren emakumeen taldeko entrenatzailea Gutxienez bi aldaketa garrantzitsu izango ditu 2012-2013 denboraldiko Realeko emakumezkoen taldeak; Larraitz Lucas kapitainaren hutsunea, eta entrenatzaile aldaketa. Izan ere, klubaren erabakiz, Unai Gazpiok gidatuko du talde txuri-urdina. Añorgan aritu da azken urteetan, baina entrenatzaile bezala hogei urteko esperientzia darama gainean Unai Gazpiok (Antigua, 1973). Realean lehen denboraldia osatuko [...]

Unai Gazpio: “Niri Realetik jakinarazi didate taldea oso momentu onean dagoela, baina oraindik hobetzeko tartea baduela”

Jose Manuel Etxaberen lekukoa hartu du Unai Gazpio antiguatarrak. Hogei urte daramatza neska-mutil gaztetxoak entrenatzen, hainbat taldetan, eta azken bost urteak Añorgan bete ostean, jauzia emateko garaia heldu zaio. Realeko Superligako taldea entrenatzen hasiko da Gazpio, hau da, emakumezkoena, uztailaren 30ean;  baina dagoeneko klubarekin lanean hasi da. “Niri Realetik jakinarari didate taldea oso momentu onean [...]

Unai Gazpio izango da Realeko Superligako entrenatzailea

Añorgako emakumeen taldeak zuzendu izan ditu orain arte 38 urteko antiguatarrak Dagoeneko ofiziala da, Unai Gazpio antiguatarra izango da Realeko Superligako futbol taldeko entrenatzailea datorren denboraldian. Gazpiok 38 urte ditu, eta Añorgako emakumeen jubenil taldearekin igoera lortu berri du. Xabier Illarretak bigarren entrenatzaile postuan jarraituko du, eta arlo fisikoa, Juan Carlos Samaniegok eramango du aurrerantzean [...]