Osteguna, 2013-05-23

Etiketen Fitxategia | emakume

‘Emakumeak txuri-urdinez’ erakusketa zabalduko dute ostegunean

Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da ostiralean. Hori dela eta, Emakumeak txuri-urdinez izeneko erakusketa zabalduko dute Erdialdeko Kutxa Boulevard erakusketa gunean. Emakumeak Realaren historian izandako presentzia nabarmenduko dute erakusketan, argazkien bidez. Atletismoa, saskibaloia, futbola, belar hockeya, pilota… hainbat kiroletan izan du eta du oraindik ere presentzia emakumeak, eta horixe erakutsiko dute, omenaldi gisa. Ostegunean zabalduko dute [...]

Realeko emakumeen taldeak egutegia kaleratu du

Gaurtik kalean da Realeko emakumeen futbol taldeko egutegia. Eusko Opticos, Bizikide eta Dana Ona izan dira egutegiaren babesleak, eta taldekideek egutegi sorta handi bana oparitu diete euren bezeroen artean banatzeko. Aintzane Encinas, Maialen Zelaia eta Sokoa Azkarate jokalariak eta Unai Gazpio entrenatzailea izan dira egutegiak banatzearen ardura hartu dutenak; eta Realak guztia bideo batean bildu [...]

Emakumeek gizonezkoen egun berean jokatuko dute Kontxako Banderaren sailkatze estropada

Udalak gaur egin du Donostiako Estropaden aurkezpena, eta berrikuntza nagusi baten berri eman du. Ostegunean, abuztuaren 30ean, Kontxako Banderaren gizonezkoen sailkatze estropadaz gain, emakumezkoena ere jokatuko dute. Hala, maiz itzalean geratzen den emakumeen kirola bultzatzea da udalaren helburua. Beraz, ostegunean 17:30ean ekingo diote lehiari traineruek; eta kuadrilla onenek irailaren 2ko eta 9ko estropadetan jarraituko dute.

Unai Gazpio: “Elementu guztiak daude taldeak hazten jarrai dezan”

Unai Gazpio: Realaren emakumeen taldeko entrenatzailea Gutxienez bi aldaketa garrantzitsu izango ditu 2012-2013 denboraldiko Realeko emakumezkoen taldeak; Larraitz Lucas kapitainaren hutsunea, eta entrenatzaile aldaketa. Izan ere, klubaren erabakiz, Unai Gazpiok gidatuko du talde txuri-urdina. Añorgan aritu da azken urteetan, baina entrenatzaile bezala hogei urteko esperientzia darama gainean Unai Gazpiok (Antigua, 1973). Realean lehen denboraldia osatuko [...]

Arantxa Gurmendik Nikaraguako emakumeei buruz egindako dokumentala aurkeztuko du Altzan eta Intxaurrondon

Arantxa Gurmendi donostiarraren Xochit Acatl, Un sueño hecho realidad dokumentala ikusteko bi aukera izango dira aste honetan. Bihar, Tomasene liburutegian, 19:30ean; eta ostegunean, Intxaurrondo kultur etxean, 18:00etan. Lanak Mertxe Brosa andoaindarrak orain 20 urte baino gehiago Malpaisilloko (Nikaragua) emakume nekazariei laguntzeko abian jarritako garapen proiektua azaltzen du. Emanaldiaren ondoren, Gurmendik Xochilteko emakumeek euren ahalduntzearen eta [...]

Emakumeen osasun eskubideen alde, kilometro bat

Hiriko hainbat elkartek babestu dute Haurralde Fundazioak hilaren 27rako deitu duen aldarrikapen ekimena. Emakumeen sexu eta ugalketa eskubideen alde, Emakumeen Osasunaren Aldeko Ekintzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da hilaren 28an. Horren harira, Haurralde Fundazioak kilometro bateko manifestazioa deitu du bezperan. Emakume latinoamerikarrek eta karibetarrek sustatutako aldarrikapen egunak 25 urte beteko ditu aurten, eta “Hegoaldeko herrialdeetako emakumeentzat [...]

Euskal Herria-Eslovakia emakumezkoen futbol partida Donostian jokatuko dute

Euskal Herria-Eslovakia emakumezkoen futbol partida ekainaren 23an jokatuko da Donostian, Anoeta futbol zelaian, 16:30ean. Datozen egunetan emango dute taldeetako deialdien berri. Goizetik jaia izango da hirian, izan ere, 10:30etik aurrera kale animazioa izango da Anoeta kanpoaldean. Gainera, euskal jokoen txapelketa, pailazoen ikuskizuna eta musika emanaldiak prestatu dituzte, besteak beste. Ondoren, 20:30ak arte iraungo du festak.

Berdintasuna “gizarte osoaren lana” dela gogorarazi dute Emakumeen Nazioarteko Egunean

Manifestazioa Bulebarretik irtengo da, 19:30ean. Aurretik luntx irekia egingo dute Emakumeen Etxean. Feminismoa izerdituz, berdintasuna helmuga aukeratu dute gaur ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Egunaren lelotzat. Eguneko ekintza nagusia iluntzean Bulebarretik irtengo den manifestazioa izango da, baina aurretik bestelako ekimenak ere izango dira. Esaterako, ESK sindikatuak ekintza gauzatuko du Bretxa aurrean, 13:00etan. Arratsaldean, berriz, Emakumeen Etxean [...]

Berdintasunaren alde egiteko erakunde adierazpena adostu dute

 Gaurko Emakumearen Egunaren harira, udal talde guztiek erakunde adierazpen bat adostu dute. Atzo udaletxearen aurrean alderdi bakoitzeko zinegotzi batek irakurri zuen agiriaren arabera, emakumeen eta gizonen arteko eskubide berdintasuna bermatzeko eskura dituzten tresna guztiak erabiltzeko konpromisoa hartu dute. Udal politika guztiei, era berean, genero ikuspegia eransteko prest agertu dira. Emakumearen aurkako indarkeria «gizon eta [...]

Lilatoian hogeita lau emakume izan dira Hitza taldeko kide

Donostiako kaleetan 2.098 emakumek egin dute korrika eta Eneritz Sein izan da azkarrena, 18:05eko denborarekin IRUTXULOKO HITZAk, gainontzeko eskualdeetako Hitza egunkariekin elkarlanean, Lilatoirako Hitza taldea osatzeko deia egin zuen bere irakurleen artean. Erantzun ona jaso zuen eta taldea osatu du hirugarren urtez jarraian. Hala, 24 emakumek zabaldu zuten Hitzaren izena, igandean jokatutako Lilatoian, Donostiako kaleetan. [...]