Etiopia Utopia Fundazioak IV. Elkartasun Pintxoa egingo du, etzi. San Martin merkataritza gunean gauzatuko dute ekimena, 11:00etatik 15:00etara bitartean. Arrain pastela edo gilda aukeran izango dira, euro baten truke. Bildutako dirua, Fundazioak Wukron(Etiopia) egiten dituen proiektuetara bideratuko dute. Iaz 4.000 lagun baino gehiagok parte hartu zuten Elkartasun Pintxoan.
Etiketen Fitxategia | elkartasun
Ciclo Indoor elkartasun saioa egingo dute
Ciclo Indoor-eko elkartasun maratoia egingo dute datorren larunbatean, Anoetako Gaska kiroldegian. Kirol Udal patronatuak eta Sek Elkarteak antolatu dute ekimena, Mendebaldeko Sahararen alde. Ekimena 10:00etatik 21:30era izango da, eta 10, 15 edo 20 euro ordaindu beharko dira. 300 partaiderentzako tokia egongo da, eta guztientzako jatekoa, ura, eta eguneko esnea egongo dira, baita opari zozketa ere. [...]
Presoen aldeko bertso saioa, bihar, Katalunia plazan
Groseko Herria Bilguneak maiatzean zehar presoen aldeko hainbat ekimen egin ditu. Elkartasun hilabetea bihar amaituko dute bertso saio batekin. Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Aitor Mendiluze ariko dira bertsotan; eta Unai Gaztelumendik, berriz, gaiak jartzeko ardura izango du. Saioa Katalunia plazan egingo dute, 12:00etan.
Musikeneko orkestra sinfonikoak elkartasun kontzertua emango du
Aiete ikasle egoitzak antolatutako emanaldia Viktoria Eugenian Antzokian izango da, otsailaren 26an Viktoria Eugenia antzokia Musikeneko ikasleen elkartasun kontzertuaren lekuko izango da hirugarren urtez. Izan ere, Aiete Ikastetxe Nagusiak bultzatuta, aurten ere, Zabalketa Gobernuz Kanpoko Erakundearentzat bideratutako ekimena egingo dute. Hala, otsailaren 26ko emanaldian, Musikeneko orkestra sinfonikoa izango da protagonista, eta familia guztiarentzako egokia izango [...]
Ekaitz Iberori elkartasuna adierazi dio ezker abertzaleak
 Espainiako Auzitegi Nazionalak lau urteko espetxe zigorra ezarri dio Ekaitz Iberori eta Donostiako Ezker Abertzaleak «elkartasunik beroena» adierazi dio. Era berean, «Euskal Herrian benetako prozesu demokratikoa» bultzatu eta indartzeko deia egin diete donostiarrei.
Musikeneko ikasleek elkartasun kontzertua eskainiko dute otsailaren 26an
Hirugarren urtez jarraian, Viktoria Eugenia antzokia Musikeneko ikasleen elkartasun kontzertuaren lekuko izango da. Zehazki, Musikeneko orkestra sinfonikoak, otsailaren 26an emango du kontzertua; eta sarrerak 13, 16 eta 20 eurotan daude salgai. Aieteko ikasle egoitzak bultzatukako ekimena da eta bildutako dirua Zabalketa gobernuz kanpoko erakundearentzat izango da.
Ikuskizun solidarioa, Viktoria Eugenia Antzokian
Adin askotariko 200 artista baino gehiagok parte hartuko dute gaur Udalaren Musika eta Dantza Eskolak hamabigarren urtez egingo duen ikuskizun solidarioan. Sarrerek 7,5 euro balio dute, eta bildutako dirua, Alboan Fundazioak bilduko du. Hala, giza eskubideen alde Venezuelan gauzatzen dituen proiektuetara bideratuko dute.
Elkartasun jaialdia antolatu dute Urgulleko Guardetxean
Banda Batek ‘Echanos un cable’ elkartasun jaialdi artistikoa antolatu du ostiralerako, Urgulleko Guardetxean. Helburua, Tangerreko Arej elkartea laguntzea izango da, hau da, Haur eta Gazteen Ametsak Elkartea. Hala, ekitaldian parte hartzen duten guztiek diru bilketan lagunduko dute elkartasunez. EGITARAUA: ‘ECHANOS UN CABLE’ JAIALDI ARTISTIKOA Abenduak 23, ostirala, 19:30etik aurera: DANTZA-PERFORMANZEA: MIREN PORTILLO FLAMENQUILLO: EDURNE ETA [...]
Loretopetik
Unai Elizasu: 'Arraultza frijituak'Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela.…
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Luix Barinagarrementeria: '!!! atariP lekraM irrote ignO'Atzekoz aurrera irakurria izateko izan da idatzia…
Bideoak
- Title
- Museoen eguna, San Telmo Museoan
- Runtime
- 4:13
- Title
- Txanpontxo jaiak 2013
- Runtime
- 2:01
- Title
- Mari Jose Azurmendi soziolinguista
- Runtime
- 8:58
Blogariak
- Zorionak INFORMATIKALARI!: Urte bete daramagu sarean, Informatika euskaraz jorratzen. Ondo ospatzeko blogaren itxura berritu du...
- Bertsoz bustiriko auzoa: Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek â€...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 49 seconds ago
Oraintxe hasi da Giroko 16. etapa, 238 kilometrokoa. Ihesaldiak arrakasta eduki dezake gaur, baina kontuz, gogorra delako helmugara iritsi baino 17 kilometro lehenago dagoen mendatea: Andrate hirugarren mailakoa.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Kirola eta euskara 4 minutes ago
Euskara eta Kirola ikastaroaren inguruko informazio guztia hemen duzue: http://www.ueu.org/ikasi/udako-ikastaroa/556/Euskara%2Beta%2Bkirola%253A%2Beuskara%2Bsustatzeko%2Beredu%2Beta%2Bbaliabideak.
Iruñean elkartuko gara, uztailaren 22an eta 23an.
-
Jon Ordoñez posted an update 1 hour, 14 minutes ago
Alex Txikonek igo du Lhotse, bere hamargarren zortzimilakoa. Hauek izan dira aurrekoak: Broad Peak (2003), Makalu (2004), Cho Oyu (2004), Shisha Pagma (2007), Daulaghiri (2008), Manaslu (2008), Annapurna (2010), G-I (2011) eta G-II (2011).
-
leire narbaiza arizmendi posted an update 11 hours, 29 minutes ago
Ameskeriatan
Edukira salto egin |
Salto egin nabigazioara
-
Imanol Magro posted an update 13 hours, 3 minutes ago
Aspek bi eta hiru hilabeteko arteko zigorra jarriko dio Sebastian Gonzalezi. Tarte horretan ez du jokatuko, ezta kobratuko ere. Empresak aurki egin beharko luke publiko erabakia.










