Ostirala, 2013-05-24

Etiketen Fitxategia | Elikadura

Produktu ekologikoei buruzko jardunaldiak Parte Zaharrean

Biolur Gipuzkoa elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ENEEK-k (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak) ekologiaren inguruko jardunaldiak antolatu dituzte. Gaur, astelehena, Bertako abeltzaintza ekologikoaren produktuen onurak izenburuko mahai-ingurua egingo dute Udaletxeko Udalbatzar aretoan, 19:00etan. Bertan abeltzaintza ekologikoen oinarriak zeintzuk diren azaltzeaz gain, modu konbentzionalean ekoitziriko elikagaien eta elikagai ekologikoen ezberdintasun nutrizionalak izango dituzte hizpide. Honako [...]

‘Egunero bokata berria’ kanpaina aurkeztu dute

Askari osasungarri baten aldeko apustua egin du berriro ere Pastelak taldeak, eta bigarren urtez, Egunero bokata berria kanpaina aurkeztu dute Koldo Mitxelena kulturunean. Aurten gainera, Donostiako ikastetxeetan ez ezik, Gipuzkoako beste hainbat herritan ere landuko dute proiektua: Andoain, Lasarte, Bergara, Irun, eta Errenterian, adibidez. Egunero bokata berria kanpainaren bidez jakin dute hiru eskola umetatik batek [...]

Ondo gosaltzeak egun guztirako indarra ematen du

San Ignazio ikastetxeko ikasleek gosari osasuntsu baten ezaugarriak ikasi dituzte. Argibide teorikoak jaso ondoren, mahaiaren bueltan probatu dituzte gosari egoki baten oinarrizko gaiak: esnea, ogia eta fruta. Gaurkoa izan da Bihotz Bizi elkarteak urtero antolatzen dun Gosari bihotz-osasungarriak kanpainako lehen gosaria. Eskolaz-eskola ibiltzen dira gosariaren garrantziaz ikasleak ohartarazten. Izan ere, ikerketen arabera, eskola-umeen %60ak ez [...]

Jakitetik egitera salto egin beharra

Kontsumobidek, besteak beste, elikaduraren inguruko lantegiak antolatzen ditu Intxaurrondoko egoitzan. Eguraldiak eta urtearen sasoiak ez zuten gehiegi lagundu Elikaduraren Eguna ospatzeko Kontsumobidek antolatutako tailerretan. Bertan bera gelditu baziren ere, bertako teknikariek Irutxuloko Hitzari azaldu diote horien edukia, eta irakurle guztiak gonbidatu dituzte prestatzen dituzten beste lantegietan parte hartzera. Horietan ikusi dute ezagutza egonik ere, ohituren [...]

Familiaren eta elikaduraren arteko harremana jorratuko duen tailerra antolatu du Kontsumobidek

Nutrizioaren Eguna nabarmentzeko, Kontsumoko Euskal Institutua den Kontsumobidek elikadurari buruzko tailerra antolatu du astelehenerako. Hain zuzen ere, familiak elikaduraren alorrean duen garrantzia nabarmendu nahi dute egun honetan, eta horrexegatik antolatu dute Jaten ikastea, hazten ikastea da egun bakarreko tailerra. Tailerrean parte hartzeko bi txanda izango dira, lehena, astelehen goizean, 10:30ean, eta bigarrena, arratsaldez, 17:00etan. Bertan [...]

Kontsumo eredu jasangarriak aurkeztuko dituzte San Telmo Museoan

Erosketa arduratsua sustatzeko xedez, hainbat elkartek eta GKEk Saretuz egitasmoa abian jarri dute. Egungo kontsumismoaren aurrean, hirian lan egiten duten hainbat elkarte eta GKE batu, eta Saretuz egitasmoa abian jarri dute. Honen helburua Donostian kontsumo arduratsua sustatzea da. Horretarako, ostiralean eta larunbatean alternatiben berri emango dute San Telmo Museoan egingo duten topaketan. Bilkura atzo aurkeztea [...]

‘Gure lurra, gure etorkizuna’ dokumentala Dokan aurkeztuko dute asteazkenean

Biolur eta EHNE nekazarien elkarteak Gure lurra, gure etorkizuna dokumentalaren aurkezpena egiten ari dira egunotan Euskal Herria osoan. Antiguako Doka aukeratu dute Donostiako estreinaldia egiteko; izan ere, auzoko Antiguotarrak elkarteak antolatu baitu ekitaldia. Emanaldia, asteazkenean, 19:30ean egingo dute. Gure lurra, gure etorkizuna dokumentalak elikagai subiranotasuna jorratzen du. Euskal Herriko baserritarrak eta nazioartean elikadura burujabetzaren alde [...]