Maiatzaren 13tik daramate greban; patronalak negoziatzearen aurrean duen jarrera ezkorra salatu dute. Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileak astelehenetik Bulebarrean daude prostesta egiten. Greba mugagabea hasi dute hain zuzen, patronalarekin negoziaketek bizi duten geldialdia dela eta. Azaldu dutenez badakite gaia ez dela berria, baina azken asteetan “gustagarria ez den” erabakia hartu behar izan dute. ELAk deituta, goiz [...]
Etiketen Fitxategia | ELA

Udal gobernuak zaharren egoitzen auzian irtenbidea bilatzeko deia egin du
Hurrengo udalbatzan erakunde adierazpen bat aurkeztuko du; konponbidearen alde eta erreformaren inposaketaren aurka. Zaharren egoitzen auziari dagokionez, udal gobernuak erantzukizunez jokatzeko deia egin die auzian inplikatutako aldeei, batik bat, pertsonei kasu egitea arriskuan izan ez dadin. Azpimarratu dute, foru aldundiak hainbat egoitzetan aurre-akordioak lortzea ahalbidetu duen ekarpen garrantzitsua egin duen arren, oraindik badirela auzitan jarraitzen [...]

Zerbitzu publikoak defendatzeko eskatu dute
Jendetza irten da kalera, Jaurlaritzak lanpostu publikoak kaskartu ez ditzan. Dekreturik ez! Enplegu suntsiketarik ez! Zerbitzu publikoen defentsan, hemen erabaki lelopean mobilizatu dira gaur arratsaldean Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Sindikatu guztiak batu dira zein zerbitzu publiko nahi dituzten aldarrikatzeko: ELA, LAB, CCOO, UGT, erizainen —SATSE eta SAE— eta irakasleen —EILAS— sindikatua. Jendetzak egin du bat [...]
‘Euskal Herrian geure hezkuntza!’ lelopean Werten erreformaren aurka manifestazioa egingo dute larunbatean
Espainiako Hezkuntza ministro Jose Ignacio Wert bultzatzen ari den hezkuntza erreformaren aurkako mobilizazio eguna antolatu dute LAB, EILAS eta ELA sindikatuek larunbaterako. Protestak izango zirela iragarri zuten, eta Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan manifestazioak egitea erabaki dute. Donostian 17:30ean abiatuko da martxa, Bulebarretik,’Euskal Herrian geure hezkuntza!’ lelopean. Erreforma ez ezik, murrizketak ere salatuko dituzte.

Ibermaticako langileek greba hasi dute protestekin
238 lagun lanpostua galtzeko arriskuan daudela salatu dute eguerdian egin duten manifestazioan. Joan den astean jakinarazi zuten bezala, Kutxabankeko zerbitzu informatikoaz arduratzen den Ibermatica enpresako langileek greba hasi dute gaur. 238 lagun kaleratzeko arriskuan daudela azaldu zuten, horietatik 187 Donostiako zentrokoak lirateke. Gaur eguerdian, manifestazioa egin dute Donostian zehar eta Bulebarrean bukatu dute. ELAk sinatutako [...]
Lanpostuak galtzeko arriskua dela eta, Ibermaticako langileek grebara deitu dute
238 lanpostu daude arriskuan; horietatik 187 Donostiako zentrokoak lirateke. Kutxabankeko zerbitzu informatikoaz arduratzen den Ibermatica enpresako langileek grebara deitu dute hilaren 12tik 15era. Langile batzordeak salatu duenez, 238 lanpostu arriskuan daude, eta informazioa emateko eskatu die bai Kutxabanki eta bai Ibermaticari. Langile batzordeko ordezkari Aloña Ibarluzeak Kutxabankek eta Ibermatikak azalpenik ez dietela eman esan du. [...]
Ikusi enpresak murrizketak egingo ditu
Erretiro aurreratua edo lanuzte sustatuak eskaini dizkie langileei. Negozioan galerak izan dituela eta, Ikusi enpresak, langileei erretiro aurreratua edo lanuzte sustatuak hartzeko aukerak eskaini dizkie. Informazio eta komunikazio teknologietan berezitutako enpresak, urtean zehar Espainian emaitza txarrak jaso dituela esan du. Hori dela eta, langileek aste honetan posta elektroniko bat jaso dutela azaldu dute, non eskaintza [...]
Aparteko ordainsaria 2013ko ekainekoa aurreratuta ordainduko du udalak
Udalak aurrerago langileei ordaintzeko fondo bat sortu du; guztira 6 milioi euro baino gehiagokoa da Donostiako Udalak Espainiako gobernuak ezarritako murrizketen aurrean hartutako neurriak azaldu zituen atzo. Juan Karlos Izagirre alkateak eta Baliabideetako zinegotzi Nekane Burutaranek azaldu zutenez, Gabonetako aparteko ordainsaria urtarrilaren 1ean jasoko dute langileek. Tokiko Gobernu Batzordeak ostiralean onartu zuen, Gabonetako aparteko ordainsaria [...]
Aparteko ordainsaria emateko neurriak hartu ditu udal gobernuak
Gaurtik 6 milioi eurotik gorako fondo bat sortu dute; legeak uzten dienean, langileei ordaindu egingo diete Udal gobernuak gaur azaldu ditu Madrilgo gobernuak egindako murrizketen aurrean hartutako neurri batzuk. Horien artean dago Gabonetako aparteko ordainsariaren kontua. Udalak ez duela defizitik azaldu du, eta bazuela ordainsaria ordaintzeko dirurik; baina legeak eragotzi dietela. Batetik, langileek dagoeneko abenduko [...]
Udal garbitzaileek haien soldatak eguneratzeko eskatu dute
Hitzarmenak ez direla betetzen eta 2011tik soldatak izoztuta dituztela salatzeko egin dute protesta Udal eraikinak garbitzen dituzten langileek protesta egin zuten atzo udaletxe aurrean. ELA eta LAB sindikatuek deituta, haien soldatak eguneratzea eskatu zuten. Salatu zutenez, 2011tik haien soldatak izoztuta dituzte, nahiz eta maiatzean onartu ziren «prezio guztiak» eguneratzeko baldintzak. FCC eta Valoriza enpresek udalarekin [...]
Loretopetik
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Luix Barinagarrementeria: '!!! atariP lekraM irrote ignO'Atzekoz aurrera irakurria izateko izan da idatzia…
Ion Markel Ormazabal: 'Andantzak eta mudantzak'Eta zergatik ez, baita esker banatze eta agurrak…
Bideoak
- Title
- Museoen eguna, San Telmo Museoan
- Runtime
- 4:13
- Title
- Txanpontxo jaiak 2013
- Runtime
- 2:01
- Title
- Mari Jose Azurmendi soziolinguista
- Runtime
- 8:58
Blogariak
- Zorionak INFORMATIKALARI!: Urte bete daramagu sarean, Informatika euskaraz jorratzen. Ondo ospatzeko blogaren itxura berritu du...
- Borroto: Aiete, pixkanaka, aldatzen doa. Behintzat hori nabari dugu gazteak garenok. Gure bizitzako urte haue...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 13 minutes ago
Zozkatu da 2. mailara igotzeko kanporaketa. Hemen partida guztiak: http://futbolmamia.com/jaen-alaves-alcoyano-eibar-levante-b-athletic-b/
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 29 minutes ago
Beste kanporaketak gure taldeenak: Alcoyano-Eibar. Levante B-Athletic B. Hauek hiru kanporaketa gainditu behar dituzte igotzeko. Alaves igo egingo da lehenengo kanporaketa gainditzen badu (multzoko lehen postuaren jabe izatearen abantaila).
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 34 minutes ago
2. mailara igotzeko kanporaketak, multzoetako liderren artean: Jaen-Alaves eta Tenerife-Hospitalet.
-
Irune Lasa posted an update 5 hours, 26 minutes ago
Oraintxe jakin dut Heinrich Rohrer ostegunean hil zela. Nanoteknologiaren aitzindarietako bat izan zen zientzialari suitzarra eta Fisikako Nobel saria jaso zuen 1986an, tunel efektuko mikroskopioa asmatzeagatik. CIC Nanoguneko aholkularia ere bazen. Rohrer-i elkarrizketa motz bat egiteko aukera izan nuen 2009an eta esaldi polit bat bota zidan:…
-
Jon Olano posted an update 7 hours, 51 minutes ago
Artikulu gogorra idatzi du Enric Julianak La Vanguardian EAJren kontra: ”Euskadi contra Catalunya” http://www.lavanguardia.com/politica/20130519/54373639712/enric-juliana-euskadi-contra-catalunya.html











