Astelehena, 2013-05-20

Etiketen Fitxategia | eguraldia

Negu giroa nagusi

Auzo garaienak zuritu ditu elurrak

Itsas mailara ez bada iritsi ere, Donostiako auzorik garaienak zuri esnatu dira gaur. Asteburu guztian elurraren zain egon dira donostiarrak baina ia ez du elurrik egin, ez hondartza zuritzeko adina behintzat. Gaur ordea, estalki zuri fin batek estali ditu Aiete, Añorgako gainak, Ospitale inguruak, Urgull eta beste hainbat puntu altu. Tenperatura baxua da gaur Donostian, [...]

Larunbat arratsaldetik igande gauera espero dute elur-prezipitazio handiena

Udalak elurterako protokoloa abian jarri du. Larunbatetik astelehenera bitartean elurrari dagokion alerta laranja ezarri dute Donostian Gainera, abisu horia ezarri dute, izozteak direla eta. Donostiako Udalak Elur Plana abian jarri du: 100 tona gatz bildu dituzte suhiltzaileen Garberako egoitzan, eta agente nahiz mekanismo guztiak esku hartzeko prest daude. Larunbat arratsaldetik igande gauera espero dute elur-prezipitazio [...]

Elurra dela eta, alerta laranja ezarriko dute asteburuan

Kostaldean termometroak ez dira bost gradura iritsiko. Larunbatetik astelehenera alerta laranja ezarriko dute elurra dela eta. Izotzak ere arazoak sortuko dituelakoan abisu horia eman dute. Tenperatura hotzak iragarri dituzte astebururako, 5 gradutik behera. Gainera, iparraldeko haizeak sentsazio termikoa hotzagoa izatea ekarriko du.

Igandean aterako dira kalera inauterietako konpartsak

Desfilea ohiko moduan egingo dute, Erdialdeko kaleetan; Bulebarretik abiatuko da 17:00etan. Joan den asteburuan egitekoa zen inauterietako konpartsen desfilea bertan behera geratu zen eguraldi txarragatik. Konpartsek ezin izan zuten urte osoan zehar egindako lana erakutsi, eta mozorroak ez ezik, karrozak ere gorde behar izan zituzten. Donostia Kultura Festak erakundeak konpartsetako ordezkariekin hitz egin ondoren, igande [...]

Sei metroko olatuak espero dituzte bihar

Biharko itsasaldeko arriskuari dagokion alerta laranja ezarriko dute. Sei metroko olatuak espero dituzte kostaldean. Arreta eskatu dute haize gunetan, haizeari dagokion abisu horia ezarri baitute.

Intxaurrondoko kiroldegian kalteak eragin ditu haizeak

Haizea, euria eta hotza. Asteburua eguraldi kaskarrarekin hasi da, iragarpenek zioten moduan. Haize ufada indartsuak izaten ari dira. Momentuz, haizeak kalteren bat eragin du; Intxaurrondoko Mons pasealekuko kiroldegian, kasu. Bizilagun batek bidalitako argazkian ikus daiteke kiroldegiaren estalkiaren zati bat zintzilik geratu dela. Tenis eta padel pistak daude kiroldegiaren gune horretan.

(Bideoa) Olatuak Zurriolan eta Pasealeku Berrian

Bost metroko olatuak izango dira astelehenean

Kostaldean itsasoari dagokion alerta laranja ezarri dute astelehenerako. Euskalmeten iragarpenaren arabera, ziklogenesi leherkor batek bost metroko olatuak ekarriko ditu kostaldera. Itsasertzean alerta laranja ezarri dute astelehenerako. Asteburuan, gainera, haizeari dagokion alerta horia ezarri dute; 100 kilometro orduko abiadurako haize ufadak izango dira. Asteburuan Atlantikoan ekaitz handi bat sortuko da. Ziklogenesi leherkortzat jo dute. Ternuatik Islandiara [...]

Euria, haizea eta olatuak

Denboralea hemen da berriro: Haizea, euria eta olatuak. Gaur ez ezik, hurrengo egunetan ere bai. Kostaldean 4-5 metro inguruko olatuak dabiltza. Pasealeku Berriko bidean mozketak egiten ari dira.