Asteartea, 2013-05-21

Etiketen Fitxategia | eguna

Museoaren Lagunen Elkarteak ‘Mocho’ artelana oparitu dio San Telmo Museoari

Jose Ramon Amundarain artista donostiarraren ‘Mocho’ koadroa oparitu dio Museoaren Lagunen Elkarteak San Telmo Museoari. Izan ere, larunbatean Museoaren Nazioarteko Eguna izango da, eta egun horrekin bat eginez, urtero elkarteak koadro bat ematen dio dohaintzan San Telmori. Zehazki, mihise gainean egindako olioa da, eta 92×73 zentimetroko neurria du. Aurretik San Telmok bazituen artista beraren beste bi [...]

Irakurketa saio irekian parte hartu dute alkateak eta zinegotziek

Irakurketa saio irekia egin dute Gipuzkoa plazan, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta. Donostiako Udaleko politikariek bertan parte hartzeko ausardia izan dute, baita Donostia Kulturako kideek ere. Arantza Urkiak, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuko zuzendariak gidatu du saioa, eta banan-banan partaideak aurkeztu ditu. Hala, mikrofono aurrean jarri dira lotsak alde batera utzita Amaia Almirall Donostia Kulturako Zuzendaria, Juan Karlos [...]

Liburuaren Nazioarteko Eguna dela nabari da Gipuzkoa Plazan

Liburuaren Nazioarteko Eguna da gaur. Ospakizunarekin bat eginez, liburu azoka antolatu dute aurten ere Donostia Kulturak eta Gipuzkoako Liburudenden Elkarteak. Gipuzkoa plazan herritarrak aurrera eta atzera dabiltza, izan ere, Aldundiaren eraikinaren aurrean hainbat postu jarri dituzte liburu saltzaileek. Haur eta gazte literatura, eleberriak, historia liburuak, sukaldaritzakoak, hiztegiak… denetik topa daiteke. Jende askok hartu ditu liburuak [...]

Liburuaren Egunaren harira azoka egingo dute Gipuzkoa Plazan

Datorren asteartean, apirilak 23, Liburuaren Eguna izango da. Hori dela eta, liburu azoka egingo dute egun horretan Gipuzkoa Plazan. Donostia Kulturak eta Gipuzkoako Liburudeden Elkarteak antolatu dute ekimena. Guztira, liburuak erosteko hamaika postu egongo dira azokan, eta hainbat jarduera egingo dituzte, mahai-ingurua, irakurketa publikoa, haurrentzako ipuin kontaketa… gainera, liburuak zozketatuko dituzte erosleen artean. Horretaz gain, [...]

Santo Tomas eguna

Santo Tomas egunaren harira jende mordoa ibili da Donostiako kaleetan. Euria iragarria zegoen arren, goizeko lehen orduetatik tenperatura epela izan da nagusi, eta haizea bihurtu da etsairik gogorrena eguerditik aurrera. Urtero legez, Konstituzio plazako txerria izan da protagonista nagusia, ‘Tomaxi’. Hala ere, betiko taloak, txistorra otartekoak, baserritar jantziak, sagardoa, animaliak… hor egon dira gaurkoan ere. [...]

Ainara Vazquez: “Mintzodromoa euskaraz hitz egiteko aitzakia bat da”

Ia 200 lagunek parte hartu dute Euskararen Egunaren harira San Telmo Museoan antolatutako ekimenean San Telmo Museoan egun berezia izan zen atzokoa. Batetik, Badu Bada euskararen inguruko erakusketa bisitatzeko, doako bisita gidatuak egin zituzten. Bestetik, dagoeneko hirian klasiko bihurtzen ari den ekimen batek hartu zuen erakusketaren aretoetako bat, goizean, bi orduz. Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta [...]

Internet bidez euskaraz hitz egiteko

Mintzanet abian jarri dute Donostiako Udalak eta Mara Marak; edonoiz eta edonon erabiltzeko tresna Euskararen Nazioarteko Eguna zen atzo, eta horren harira hainbat ekimen egin zituzten hirian. Euskara ikasi bai, baina erabiltzerik ez dutenak, esaterako, zorteko daude. Izan ere, edozein momentutan eta edonon erabiltzeko Interneteko plataforma berria asmatu dute; Mintzanet. Ordenagailu bidez edo eskuko telefono bidez [...]

Ekimenak egingo dituzte Hiesaren aurkako egunean

Bihar Hiesaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Horren harira, hainbat ekimen antolatu dituzte.  Udal gobernuak begizta gorriak  jarriko ditu udaletxeko fatxadan, udal ekipamenduetan eta hainbat garraio publikotan. Gaur gauean Kursaalaren argi guztiak piztuko dira begizta gorria irudikatuz; eta hainbat egunetan ikusgai egongo da. Bihar arratsaldean, elkarteek deituta, elkarretaratzea egingo dute, 18:30ean, Kalkutako Teresa plazan. “Epidemia oraindik [...]

Liburutegiaren Eguna ospatzeko hainbat jardunaldi izango dira hirian

Donostia Kultura eta Tabakalera elkartu dira, eta haurrei zuzendutako irakurketa kluba antolatu dute Iristear da Liburutegiaren Eguna, bihar izango baita, urriaren 24ean. Horren harira, hainbat jarduera antolatu ditu Donostia Kulturak Tabakalerarekin elkarlanean. Helburua, liburutegien egoera orokorraren berri ematea da, eta euren funtzioak zein diren zehaztea. Argi utzi nahi dute liburutegiak hiritarren topaleku bihurtu direla, eta norberaren [...]

Liburutegiaren Eguna ospatuko dute Donostia Kulturak eta Tabakalerak

Iristear da Liburutegiaren Eguna, etzi izango baita, urriaren 24ean. Horren harira, hainbat jarduera antolatu ditu Donostia Kulturak Tabakalerarekin elkarlanean. Bihar bertan, Juan Gomez Juradok Cuando la biblioteca cabe en un bolsillo izeneko mintegia eskainiko du, Okendo kultur etxean, 19:30ean. Asteazkenean, Nieves Gonzalezek Bibliotecas y redes sociales: Son tiempos de productividad, no de publicidad izeneko mintegia zuzenduko du, [...]