Udal Gobernuak asteartean, hilaren 21ean, azalduko die bizilagunei zein izango den obren nondik-norakoa. Atotxan autobus geltoki berria egiteko lanak astelehenean hasiko dira.Tokiko Gobernu Batzordeak zerbitzuen desbideraketa proiektua onartuko du etzi, eta honen bidez, lanak hasteko baimena emango dute. Lan hauetan etorkizunean geltokiaren inguruan kokatuko den argiteria, saneamendu, hornikuntza, energia eta komunikazio sareak desbideratuko dira, horma [...]
Etiketen Fitxategia | Egia

Gurutze Egiak aginte makila hartu du festaren azken txanpan
Banderaren jaitsiera baino lehen, Union Artesanako urketari nagusi Gurutze Egiak zuzendu ditu oholtza gaineko danborrariak. Bukatu duenean, malkoak ezin eutsi ibili da.
Torturak utzitako arrastoez hitz egiteko garaia delako
Euskal Memoriak torturaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Egia kultur etxean. Egia bat osatzea da lehenengo helburua, ondoren justizia eta erreparazioa hel daitezen. Horretarako, tortura zuzenean bizi izan dutenei ahotsa eman die. Garai politiko zehatz batean ari da lanean Euskal Memoria Fundazioa. Argi dute, egun, torturaz hitz egitean, garrantzitsua dela egia, justizia eta erreparaziorako bidean aritzea. [...]
Lau donostiar izango dira Urrezko Pua lehiaketako finalean
Joseba Espejo, Pablo Zufiaurre, Miguel Pueyo eta Ander Doncel gitarristek parte hartuko dute biharko lehian, Gazteszenan Gitarrista onena zein den jakiteko ordua iritsi da. Bihar, osteguna, IV. Urrezko Pua lehiaketako finala izango da Gazteszenan (20:00). Lau donostiar lehiatuko dira bertan, Joseba Espejo, Pablo Zufiaurre, Miguel Pueyo eta Ander Doncel. Donostiarrez gain, Yerko Ortiz, Pierluigi Cudazzo, [...]
Oinezkoek eta bizikletek hartu dituzte Egiako kaleak
Auzoan egindako proiektua aurkeztu du Kalapie txirrindulari elkarteak; eta hainbat ekimen egin dituzte Egiako Tabakalera aurreko errepidea hartu zuten larunbatean, Kalapie Hiriko Txirrindulari elkarteak deituta. Normalean autoentzako den gunea, oinezko zein txirrindulariek hartu eta jendeak erabili zezan berreskuratu zuten. Helburua, Egian landutako proiektua erakustea, eta pertsona guztiena den espazio publikoaren banaketaren inguruan hausnartzea izan zen. [...]
Egian, oinezko eta bizikleten txanda izango da larunbatean
Errepidea itxi eta auzoan egindako lan prozesu baten ostean osatu duten proiektua aurkeztuko du Kalapiek Hiriko Txirrindularien Elkarte Kalapiek, larunbatean Tabakalera aurreko errepidea moztuko du goizez. Elkartearen ustetan, errepideak, erabilerarako behar duen azalera baino handiagoa du. Helburua, behintzat goiz batez, errepide zati bat jendeak erabil dezan izango da. Oinezko zein txirrindularientzat, hartu-emanerako gune bihurtzea da [...]
‘Latxaga’ etxea eta idazlearen izena berreskuratu dute
Egiako Latxaga etxean, bertan jaiotako Jose Maria San Sebastian Latxaga idazlearen omenezko oroigarri plaka bat jarri dute Jose Maria San Sebastian Latxaga (1933-2008) hil egin zen; bera jaio zen etxeak, ordea, zutik dirau. Aldakonea kaleko 61, 63 eta 65 zenbakiak hartzen ditu, baina bere senideek eta bertakoek berezko izena aldarrikatu nahi izan dute: Latxaga. Haiek [...]
Gune Askea egingo dute Egian, beste gizarte eredu baten alternatibak erakusteko
Azaroak 9, 10 eta 11 bitartean, hainbat ekimen antolatu dituzte Plaza Haundin; Truke Azoka, kasu Egiako Gune Askea izeneko ekimena egingo dute hiru egunez, beste gizarte eredu bat erakitzeko alternatibak daudela erakusteko. Polloe Bizirik Egiako Gazte Asanbladak antolatu ditu ekimenak hiru egunetan zehar. Izan ere, egungo sistema kapitalistak gogorren zigortzen dituen sektoreetako bat direla uste [...]
Irudietan somatzen da ezkutuko lana
Photogune, argazki estudio bat baino askoz gehiago da; argazkilaritzak dituen esparru desberdin guztiak biltzea du helburu. Buru-belarri dabil Jose C. Urrutia (Madril, 1961), Egian duen laborategiko argazki eta paper artean. Aurpegia argitzen zaio argazkilaritzaz hitz egiten duenean, lan bat baino gehiago baita beretzat; bere bizia da. Oso gazte zela hasi zen argazkiekin lanean, eta goxotasunez [...]
Argazkilaritza maite dutenentzako bilgunea Egian
Buru-belarri dabil Jose C. Urrutia (Madril, 1961), Egian duen laborategiko argazki eta paper artean Oso gazte zelarik ezagutu zuen argazkilaritzaren mundua. «Garai hartan ez zegoen argazkilaritza ikasketa ofizialik, eta auto tailerretan eta beste hainbat lanbidetan egiten zen bezalaxe, arituz ikasten zen lanbidea. Nik zorte handia izan dut. Madrilgo laborategi batean hasi nintzen laguntzaile moduan eta [...]
Loretopetik
Unai Elizasu: 'Arraultza frijituak'Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela.…
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Luix Barinagarrementeria: '!!! atariP lekraM irrote ignO'Atzekoz aurrera irakurria izateko izan da idatzia…
Bideoak
- Title
- Museoen eguna, San Telmo Museoan
- Runtime
- 4:13
- Title
- Txanpontxo jaiak 2013
- Runtime
- 2:01
- Title
- Mari Jose Azurmendi soziolinguista
- Runtime
- 8:58
Blogariak
- Zorionak INFORMATIKALARI!: Urte bete daramagu sarean, Informatika euskaraz jorratzen. Ondo ospatzeko blogaren itxura berritu du...
- Bertsoz bustiriko auzoa: Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek â€...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Xabier Martin posted an update 1 hour, 13 minutes ago
Maiatzaren 25ean Gutuna sortzeko asanblada nazionalean arte hartzera deitu dute. Eibarren izango da, 09.00etan. Lehen batzar horrel segida izango du.
-
Xabier Martin posted an update 1 hour, 16 minutes ago
EHko Eskubide Sozialen Gutunaren helburuak plazaratu dituzte sindikatuek eta eragile sozialek: ”Gure eredu sozio-ekonomiko propioa nahi dugu. Krisiaren aitzakian pobreziara londenatu nahi dituzte herritar gehienak eta eliteen patrikak bete”.
-
Jon Ander Galarraga posted an update 5 hours, 23 minutes ago
Konpostatzeak ere arazoak ekartzen ditu.
Baina arazo guztiek dute konponbidea.http://tolosaldea.hitza.info/2013/05/21/bioaniztasunetik-konpostajearen-arazoak/
-
Unai Oiartzun posted an update 14 hours, 28 minutes ago
Aitor Uriondok zuzenduko du Hondarribia-Irun http://kiroletikblog.blogspot.com.es/
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 15 hours, 26 minutes ago
Athletic-Nacional Montevideo izango da San Mameseko azken partida. Ekainaren 5ean. Jokalari ezagunak dauzka: Recoba, Abreu, Ivan Alonso…










