Udal gobernuak jakinarazi duenez, parkinak dituen 639 aparkalekuetatik 136 ez dira eskualdatu 5 urtetan; horiek saltzea dute helburu. EAJk Kontxako parkinean dauden aparkalekuak salduz, Bilduk “dirua egin nahi duela” salatu du gaur. Iñaki Gurrutxagak egindako agerraldian azaldu du, udal gobernuak aparkalekuak saltzeko baldintzak aldatu dituela, aldaketa horien artean, salmenta egoiliarrak ez direnei zabaldu diotela; “argi [...]
Etiketen Fitxategia | EAJ

Zibismoaren ordenantza ez betetzea, “donostiarrei burla egitea” dela uste du EAJk
Kartelak eta pankartak jartzeagatik aurten sei zigor bakarrik jarri dituztela salatu dute; horietako bat ere ez izaera politikoa duten taldeei. Donostiako kaleetan kartelak jartzeagatik sei zigor besterik jarri izana salatu du EAJk. Zehazki esan du hau bera “donostiarrei burla egitea” dela. Izan ere, Aitziber San Roman zinegotziak azaldu duenez, Donostian eta batez ere Parte Zaharrean, [...]

EAJk bigarren udal biltzarra egingo du bihar
Biltzarrean, legealdiaren erdian hiriak aurre egin beharreko erronkak aztertzea izango dute helburu; Miramar Jauregian egingo dute, 50 lagunek. Bigarren udal biltzarra egingo du EAJk bihar. Bertan, legealdiaren erdialdean daudela aprobetxatuz, aurre egin beharreko erronkak aztertuko dituztela jakinarazi dute. Biltzarra Miramar Jauregian egingo dute eta berrogeita hamar pertsonak baino gehiagok hartuko dutela parte jakinarazi dute. Guztira, [...]
Udal gobernuak EAJri galdetuko dio, ea zergatik zabaldu duen kontrastatu gabeko informazio bat
Udal Gobernuak, herritarrei eta diru publikoa erabilita, inkesta bat egin zuela esan zuen EAJk; Bilduk ezeztatu egin du hori. Udal gobernuak ohar baten bidez jakinarazi du EAJri galdera luzatuko diola bihar, “dagokion” batzordean. Izan ere, udal taldeari galdetuko dio ea zergatik egiten dituen publiko kontrastatu gabeko informazioak gobernuaren kontra erabiltzeko. Hain zuzen ere, EAJk komunikabideen [...]

Parot doktrina bertan behera geratzeko eskatu dute Bilduk eta EAJk udalbatzarrean
Bilduk eta EAJk bat egin dute Parot doktrina bertan behera gera dadila eskatzeko garaian. Udal gobernuak aurkeztutako erakunde adierazpenaren lehen puntuak PSE-EE udal taldearen babesa jaso du; gainontzeko bi puntuetan, PSE-EEk abstentzioaren alde egin du. PPk, bere aldetik, ezetza eman dio adierazpenari. Hortaz, adierazpenak aurrera egin du udalbatzarrean. Adostutako adierazpenaren lehen puntuan, 2012ko uztailean, Estrasburgoko [...]

EAJk eta Bilduk hamabost gazte auzipetuak errugabetzeko eskatu dute
Epaiak normalizazio politikoko aldi berriari ez diola erantzuten adierazi dute, eta gazteen absoluzioa eskatu dute. EAJ eta Bildu udal taldeek Espainiako Auzitegi Nazionalak zigortutako 15 gazte donostiarren errugabetzea eskatzen duen adierazpen bat adostu zuten, atzo, Giza Eskubideen Batzorde Berezian. Adierazpena EAJk proposatu zuen. Bertan, “egoera politiko aldakorra” aipatzen da eta baita Ezker Abertzaleak erakutsitako “jarrera [...]

Donostialdeko Metroaren kontratuak bertan behera uzteko eskatu du Eusko Legebiltzarrak
EAJ eta EH Bilduk adostutako testu bat aurkeztu dute; PP eta PSEk ere aurkeztu dute testu bat, baina ez du nahiko babesik jaso. Lugaritz, Morlans eta Kontxa lotzea helburu zituen lurpeko zatia gelditzeko eskatu du Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Metro Donostialdea deituriko proiektuan esleitutako kontratuak eteteko eskatu dute EH Bilduk eta EAJk aurkeztutako testu [...]

Bilduk ezkutuan inkesta bat egin duela salatu du EAJk
Udalarentzako iritzi-inkestak egiteko udal talde guztiek foro bat eratu behar dute; gainontzeko udal taldeek ez dutela berririk izan salatu du Goiak. EAJko zinegotzi Eneko Goiak Bilduk ezkutuan iritzi inkesta bat egin duela salatu du. Hori dela eta, galdera bat luzatu dio Juan Karlos Izagirre alkateari, hain zuzen ere, ea zergatik eskatu duten inkesta hori. Goiak [...]
Miren Salegi: ‘Partido Nacionalista… ¿Vasco?’
EAJ-PNVk haurreskoletan gaztelerari indarra ematearen alde bozkatu du. Gaztelerari indarra eman, euskarari indarra kendu, alegia. Honen aurrean zer esango zuen, adibidez, Elbira Zipitriak (PNVko Emakume Abertzaleen Batzaren kidea, ikastola klandestinoen sortzailea frankismoan)? Berea, eta, bere burua arriskuan jarriz, diktaduraren debekuei uko egin zieten beste hainbat emakumeen meritua da urte hauetan milaka hiritar euskaldun euskaraz ikasteko [...]

Kaleetatik pankartak kendu ditzaten mozio bat aurkeztu du EAJ-k
Gabonetan eta jaietan pankartek gora egin dutela azaldu du, eta asko, “iraingarriak” direla. Mozio bat aurkeztu du EAJk udal gobernuak hirian dauden kartel eta pankartak kendu ditzan. Zehazki, ordenantza bete dezan eskatu dio Juan Ramon Viles zinegotziak. Gogoratu du, jai egunetan, Gabonetan eta halakoetan gora egiten dutela pankarta kopuruek, eta hori bera aurreikusi dezan eskatu [...]
Laburrak
- Euskal musika eszena genero ikuspegitik begiratuko dute
- Aste Nagusian Saguesen txosnak jartzeko oinarriak argitaratu dituzte
- Kolonbiara begira jarriko dira Grosen
- Afari bat Astorian, 'Sex and the City' erara
- Gizonentzako zaintza tailerra, Okendon
- 'Barrura begiratzeko leihoak', Ikasbide kultur elkartean
Loretopetik
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Luix Barinagarrementeria: '!!! atariP lekraM irrote ignO'Atzekoz aurrera irakurria izateko izan da idatzia…
Ion Markel Ormazabal: 'Andantzak eta mudantzak'Eta zergatik ez, baita esker banatze eta agurrak…
Bideoak
- Title
- Museoen eguna, San Telmo Museoan
- Runtime
- 4:13
- Title
- Txanpontxo jaiak 2013
- Runtime
- 2:01
- Title
- Mari Jose Azurmendi soziolinguista
- Runtime
- 8:58
Blogariak
- Zorionak INFORMATIKALARI!: Urte bete daramagu sarean, Informatika euskaraz jorratzen. Ondo ospatzeko blogaren itxura berritu du...
- Borroto: Aiete, pixkanaka, aldatzen doa. Behintzat hori nabari dugu gazteak garenok. Gure bizitzako urte haue...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Irune Lasa posted an update 3 hours, 30 minutes ago
Oraintxe jakin dut Heinrich Rohrer ostegunean hil zela. Nanoteknologiaren aitzindarietako bat izan zen zientzialari suitzarra eta Fisikako Nobel saria jaso zuen 1986an, tunel efektuko mikroskopioa asmatzeagatik. CIC Nanoguneko aholkularia ere bazen. Rohrer-i elkarrizketa motz bat egiteko aukera izan nuen 2009an eta esaldi polit bat bota zidan:…
-
Jon Olano posted an update 5 hours, 55 minutes ago
Artikulu gogorra idatzi du Enric Julianak La Vanguardian EAJren kontra: ”Euskadi contra Catalunya” http://www.lavanguardia.com/politica/20130519/54373639712/enric-juliana-euskadi-contra-catalunya.html
-
Jon Olano posted an update 6 hours, 1 minute ago
Gaur hasiko dituzte Donostian Atotxan autobus geltoki berria eraikitzeko lanak.
-
Jon Olano posted an update 6 hours, 4 minutes ago
CSN Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak gaur aztertuko du Garoñako zentrala ez ixteko eskaera. Nuclenorrek Espainiako Gobernuari eskatu zion bertan behera uzteko zentrala ixteko agindua, eta horri buruz eztabaidatuko du gaur CSNk.
-
Eskunabarra posted an update 15 hours, 37 minutes ago
Larrain dantza Donostiako Bulebarrean herri dantzari amaiera emateko hileko 3. igandero azken urtetan:











