Behin batel denboraldia bukatuta, aurten ere abian da trainerillen denboraldia. Joan den asteburuan bertan hasi zen Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa, eta lehen aldiz bertan parte hartzen ari dira Donostiarrako arraunlariak. Donibane Lohitzunen izan zen larunbateko lehia, eta Zarautzen igandekoa. Bi egun horietan, Donostiarrak hiru trainerilla uretaratu zituen; lehenak, txapelketan parte hartu zuen, eta beste biek, federazio [...]
Etiketen Fitxategia | Donostiarra

Donostiarra bederatzigarrena izan da San Pedroko estropadan
Liga iritsi aurreko prestaketarekin jarraitzen du Donostiarraren Torrekua traineruak. Hain zuzen ere, San Pedroko estropadan parte hartu zuen Donostiarrak atzo arratsaldean. Xabier Zabalaren kuadrilla bederatzigarren postuan geratu zen, 20 minutu eta 53 segundoko denborarekin. Etxeko trainerua, San Pedrokoa, izan zen txapelduna, 19 minutu eta 51 segundoko denborarekin.

Donostiarrak traineru bakarra izango du, arraunlari faltagatik
Donostiarra arraun elkarteak gaur egin du ofiziala albistea; arraunlari eskasia dela eta, aurten traineru bakarra uretaratuko du. Xabier Zabala loiolatarra ari da denboraldi hasieratik kuadrilla entrenatzen, orain arte Jose Ramon Mendizabalek bete duen postua hartuta. Ilusioz ari dira lanean, bereziki jende gaztearekin. Klubak adierazi du ez dela albiste ona bi traineru betetzeko adinako taldea ez [...]

Donostiarra 14. postuan geratu da Oriaren XIX. Jaitsieran
Denboraldiko bigarren estropada jokatu zuen Donostiarrak, joan den larunbatean. Oriaren XIX. Jaitsiera zegoen jokoan, eta hainbat mailetan banatutako 63 ontzik parte hartu zuten. Zehazki, hiru llagut ontzi aritu ziren lehian, eta gainontzeko guztiak traineruak izan ziren, honako mailetan: gizonezko jubenilak, gizonezko beteranoak, emakumezko absolutuak eta gizonezko absolutuak. Gizonezko absolutuetan, Hondarribia izan zen txapelduna, 19 minutu [...]

Denboraldiko lehen estropada jokatu du Donostiarrak
Denboraldiko lehen estropada jokatu zuen Donostiarrak, joan den larunbat arratsaldean. Hondarribiko XIII. Traineru Jaitsiea egon zen jokoan, eta bertan izan zen Xabier Zabalak zuzentzen duen kuadrilla. Gizonezkoen senior mailako 26 traineru aritu ziren nor baino nor, erlojupean, eta Torrekua 16. postuan geratu zen, 21 minutu eta 25 segundoko denborarekin. Donostiako talde gaztea lan txukuna egiteko [...]
Ibon Esparza: “Agian denbora zertxobait hobea egitea espero nuen”
Uliako korrikalariak bigarren postua lortu du Donostiako 35. Maratoian Donostiako 35. Maratoia jokatu zuten 3.000 korrikalari inguruk atzo goizean. Guztien artean Asier Cuevas eibartarra izan zen azkarrena, bi ordu eta 23 minutuko denborarekin, eta bere atzetik, Ibon Esparza uliatarra iritsi zen, 2:29ko denbora eginez. “Agian denbora zertxobait hobea egitea espero nuen; baina lasterketa nola joan [...]
Xabier Zabala: “Egindako lanaren arabera jarri behar dira helburuak”
Xabier Zabala ‘Bixkar’: Donostiarrako entrenatzailea Jose Ramon Mendizabalek utzitako lekua bete du Xabier Zabalak, hiriko traineru bateratua zuzenduz; entrenamenduak ongi antolatu eta ekainera indartsu iritsi nahi du. Donostiarra arraun elkartearen proiektua ongi ezagutzen du; azken bi denboraldietan Torrekua traineruko arraunlaria izan baita Xabier Zabala Bixkar (Loiola, 1974). Urteetako esperientzia du arraunlari eta entrenatzaile gisa; orain, ordea, [...]
Xabier Zabala arraunlari ohia izango da entrenatzailea
Donostiarra klubeko trainerua zuzenduko du loiolatarrak, Jose Ramon Mendizabalen ordez Xabier Zabala Bixkar (Loiola, 1974) izango da Jose Ramon Mendizabalen ordezkoa, Donostiarra arraun elkartean. Hau da, Bixkar izango da Donostiarrako lehen taldearen entrenatzailea datorren denboraldian, klubeko zuzendaritzak hala erabakita. IRUTXULOKO HITZAk astearteko egunkarian jakinarazi zuen Mendik entrenatzaile izateari utziko ziola. Atzo eguerdian berriz, postu hori [...]
Donostiarrako entrenatzaile izateari utzi dio Mendizabalek
“Ez da behin betiko erretiratzea izango, edo hala ez izatea espero dut behintzat”, dio Parte Zaharrekoak Donostiarrako lehen taldeko entrenatzaile izateari utzi dio Jose Ramon Mendizabal Mendik (Parte Zaharra, 1955), berak hala erabakita. Ongi pentsatutako erabakia hartu du, eta lasai dago. «Ez da behin betiko erretiratzea izango, edo hala ez izatea espero dut behintzat. Pixkat bat [...]
Loretopetik
Unai Elizasu: 'Arraultza frijituak'Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela.…
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Luix Barinagarrementeria: '!!! atariP lekraM irrote ignO'Atzekoz aurrera irakurria izateko izan da idatzia…
Bideoak
- Title
- Museoen eguna, San Telmo Museoan
- Runtime
- 4:13
- Title
- Txanpontxo jaiak 2013
- Runtime
- 2:01
- Title
- Mari Jose Azurmendi soziolinguista
- Runtime
- 8:58
Blogariak
- Zorionak INFORMATIKALARI!: Urte bete daramagu sarean, Informatika euskaraz jorratzen. Ondo ospatzeko blogaren itxura berritu du...
- Bertsoz bustiriko auzoa: Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek â€...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Unai Oiartzun posted an update 5 hours, 14 minutes ago
Aitor Uriondok zuzenduko du Hondarribia-Irun http://kiroletikblog.blogspot.com.es/
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 6 hours, 12 minutes ago
Athletic-Nacional Montevideo izango da San Mameseko azken partida. Ekainaren 5ean. Jokalari ezagunak dauzka: Recoba, Abreu, Ivan Alonso…
-
Urtzi Urkizu posted an update 6 hours, 31 minutes ago
Arkaitz Basterra euskal zinemagilea umorezko film bat egiten ari da Pragan. Proiektuan ekonomikoki laguntzeko eskaera egiten die ikusleei bideo honetan:
-
Iker Aranburu posted an update 7 hours, 8 minutes ago
Plantoa egingo diote bihar sindikatuek Eusko Jaurlaritzari. Funtzio Publikoko Mahai Orokorreko bilerara deitu ditu, baina ELAk, LABek eta UGTk iragarri dute ez direla joango, Jaurlaritzak lanaldia luzatzen duen dekretua bertan behera uzteko asmoa adierazi ez duelako. CCOOk ere hanka egin zuen azken bileran, baina bileran parte hartuko du.
-
Iker Aranburu posted an update 7 hours, 49 minutes ago
Generalitateak berritu du defizit fiskalaren datua, 2010ko zenbakiekin. Andreu Mas-Colell Ekonomia kontseilariaren arabera, Katalunian zergetan bildutako 16.543 milioi euro ez ziren han gastatu. Kataluniaren barne produktu gordinaren %8,5 da, azken urteotako %8,1eko batez bestekotik gora. Diru hori Osasuna, Ongizatea eta Hezkuntza sailaren…










