Asteartea, 2013-05-21

Etiketen Fitxategia | donostia

‘Castaños jenerala, heroi espainola’

Anjel Rekalde, Nabarraldeko kidea Donostiako 1813ko erreketa eta sarraskiarekin lotutako figura historikoetako bat Francisco Javier Castaños jenerala, Bailengo dukea, dugu. Eta lotutakoa diot, ez baitago inon jasota bera han zegoenik, sarraskian parte hartu zuenik edota inolako agindurik eman zuenik. Ofizialki eta modu kontrastatuan behintzat, ez. Alabaina, Jose Antonio Aspiazu historialariak azaltzen zuenez, zurrumurruak ere historiaren [...]

’2013, donostiarren suntsiketak darrai’

Nabarraldek Donostiako Udalaren eskutik ekoiztutako dokumentalean esaten da 1813an Donostiako populazioaren %90a euskaldun elebakarra zela, eta gainerako ia denak elebidunak. Hortaz, hiru inperioren eraginez suntsitu izan aurretik, Donostian ez zegoen bizitza soziala egiterik euskaraz jakin gabe. Gaur, ordea, bestelakoa da egoera. Donostiako harresiak bonbardatu, etxeei su eman, gizon-emakumeak hil, adin guztietako emakumezkoak bortxatu…, sarraski horiek [...]

Gaztezulok festa ikusgarria egin du Alderdi Ederren

Gipuzkoako herriarteko esku pilota, pala eta zesta punta txapelketak datorren asteburuan hasiko dira

Ikusmin handia sortu ohi dute Gipuzkoako herriarteko esku pilota, pala eta zesta punta txapelketek, eta aurten ere iristear dira. Izan ere, datorren asteburuan bertan, maiatzaren 12an,  jokatuko dituzte lehen partidak. Donostiak, gainera,  hiru modalitateetan izango du ordezkaritza. Esku pilota txapelketa izaten da partaide eta jarraitzaile gehien biltzen dituena, eta Donostiako taldea maiatzaren 26an sartuko da [...]

Donostiako Sorturen aurkezpena egin dute Parte Zaharrean

‘Irabazteko sortu gara’ lelopean, Sortu alderdi politikoaren Donostiako taldea aurkeztu dute, gaur eguerdian. Parte Zaharreko Konstituzio plazan egin dute ekitaldia, hainbat donostiarren aurrean, eta Donostia aldatzera datozela aldarrikatu dute. Iñigo Balda loiolatarra izan da hitza hartu duen lehena. ”Sortu jaio da, baita Donostian ere”, izan dira Baldaren lehen hitzak. Ezker abertzaleak orain arte egindako bidea gogora [...]

Klangart-Donostia abesbatzaren emanaldia, Okendon

Klangart-Donostia abesbatza alemaniarra lehen aldiz izango da Okendo kultur etxean. Ostiralean, maiatzaren 3an, egingo dute emanaldia, 19:00etan. Sarrera doakoa izango da.

Donostia hiri turistiko onena izendatu dute Conde Nast Traveller aldizkariko irakurleek

Bartzelona, Madril edo Sevillaren aurretik geratu da Donostia; nazioartean New York izan da garaile. Conde Nast Traveller bidaia aldizkariko 2013ko Golden List zerrendan Donostia izendatu dute Espainiako hiri turistiko onena. Saria apirilaren 25ean eman zuten ezagutzera, Madrilen ospatutako ekitaldian eta Donostia Turismoko zuzendari Manu Narvaezek jaso zuen. Aldizkari estatubatuarrak, hainbat herrialdetan edizioak ditu. Bidaietan eta [...]

Abentura eta akzio kirolek sail bat izango dute Donostiako Zinemaldian: Savage Cinema

Eskalada, elurretako eta mendiko kirolak, surfa eta skateboarda izango dira ikus-entzunezkoetako protagonistak, besteak beste. Savage Cinema izeneko sail berria sortu du Zinemaldiak Red Bull Media House etxearen laguntzarekin. Zinemaldian iaz egindako Big Friday ekimenak ikusleen artean arrakasta handia izan zuela ikusita, eta aurkeztutako lanen kalitatea kontuan izanda hartu dute erabakia. Ekimen honi esker, abenturazko eta akzio [...]

Imanol Gonzalez izan da donostiar azkarrena Donostia-Hondarribia mendi lasterketan

Jokin Lizeaga urnietarrak egin zuen markarik onena; 561 korrikalari iritsi ziren helmugara. Fortuna Kirol Elkarteak Donostia-Hondarribia mendi lasterketa egin zuen igandean. Groseko Katalunia plazatik irten zen kirol proba honen hirugarren ekitaldia. 30’8 kilometro egin zituzten partaideek. Helmugara iritsi zen lehen korrikalaria urnietarra izan zen: Jokin Lizeagak 2 ordu, 14 minutu eta 16 segundoko marka egin [...]

Itxaso Martin donostiarrak irabazi du euskarazko Zilarrezko Euskadi Saria

Itxaso Martin donostiarraren ‘Ni Vera’ eta Lluis Llachen ‘Memorias de unos ojos pintados’ eleberriak saritu ditu Gipuzkoako liburugile elkarteak. Andoni Arantzegi elkarteko arduradunak eman du sarituen berri. Aurreko urteetan Liburu Egunean ale gehien saltzen zituen liburuaren egileak eskuratzen zuen saria. Aurten, ordea, liburugileek beraiek hautatu dituzte. “Ez dira gehien saldu diren liburuak. Baina saritu nahi [...]