Igandea, 2013-05-19

Etiketen Fitxategia | Donostia Sustapena

Autismoaren inguruan adituak direnen munduko biltzarra jasoko du Kursaalek

1.700 pertsona baino gehiago bilduko dira; mendekotasuna duten pertsonei laguntzen lan egiten duten enpresek erakusketa esparrua jarriko dute Donostia Sustapenaren laguntzarekin. Maiatzaren 2 eta 4 artean Autismoaren Nazioarteko Biltzarra egingo dute Kursaalen. Lehen aldia da Estatu Batuetatik kanpo, Europan biltzar hau antolatzen dutena. Bertan, autismoan adituak diren 1.700 lagun baina gehiago bilduko dira, eta hori [...]

Donostiako Sustapenak igo egin du bere aurrekontua

2013ko aurrekontua 10.176.672 eurokoa da, eta Ekonomia Suspertzeko Planari arreta berezia jarri diote. Donostiako Sustapenak aurtengo aurrekontua aurkeztu du. Iazkoarekin alderatuta, %11 handitu dute. Guztira, 10.176.672 euroko aurrekontua aurkeztu dute. Garapen Ekonomikoko zinegotzi Josu Ruizek azaldu duenez, aurten arreta berezia jarri dute Ekonomia Suspertzeko Planean, orotara, aurrekontua %22 handituz. Donostiako Sustapeneko zuzendari Euken Sesek nabarmendu [...]

Langabetuek kiroldegietako tabernak kudeatzea proposatu du PSEk

Altza eta Bidebietako udal kiroldegietako tabernak itxita daude egun; horietatik hastea proposatu dute. PSE-EEko zinegotzi Ernesto Gascok hiriko udal kiroldegietako tabernak langabetuek kudeatzea proposatu du. Hain zuzen ere, atzoko udal batzarrean mozioa aurkeztu zuen alderdiak, eta aho batez onartua izan zen. Mozioan, Donostiako Sustapenak, taberna hauei dagokion plan berezi bat abian jartzeko konpromisoa azaltzen zen. [...]

Gabonetako lehen azokan 70 saltoki baino gehiago jarriko dituzte

Larunbatean egingo dute, Parte Zaharrean; lehenego sektoreko denda eta ekoizleen postuak egongo dira Lehenengo Gabonetako azoka antolatu dute Donostia Sustapenak eta Donostia Turismok elkarlanean. Larunbatean egingo duten azokan, 70 salmenta postu baina gehiago jarriko dituzte guztira. Azokan, Zaharrean elkarteko eta Behemendi elkarteko denda eta baserritarrek jarriko dute postua. Ordutegia, 10:00etatik 20:00etara izango da. Beste era [...]

Eskainitako 438 lanpostuetatik 75 lagunek lortu dute lana

Enplegu Azokan lotutako emaitzen jarraipena egingo du Donostia Sustapenak hilabete barru Donostia Sustapenak langabezian dauden herritarrak laguntzeko asmoz, Enplegu Azoka antolatu zuen hilaren 6an eta 7an. Bi egun horietan 42 enpresek 438 lanpostu eskaini zituzten eta 75 lagunek lortu dute lana. Azokan hitzartutako kontratazio eta gainerako emaitzen jarraipena egingo du Donostia Sustapenak hilabete barru eta [...]