Astelehena, 2013-05-20

Etiketen Fitxategia | doka

Blues Thorpes eta AZ/DZ, Dokan

Larunbatean kontzertua emango dute, 20:00etan. 15 urte agertokietatik kanpo eman ondoren, ospera eman zien ikuskizuna berreskuratzeko itzuli dira Blues Thorpes. Soul, rythm & blues eta rock & roll erritmoak haien erara; gag eta parodiekin batera. AZ/DZ taldea ere igoko da taula gainera. AC/DC talde mitikoaren abesti zerrenda errepasatuko dute modurik fidelenean. Highway to Hell, Back [...]

Heavy metal doinuak, Dokan

Bihar asteartea, jai egunaren bezpera izanik, kontzertu berezia antolatu dute Doka Kafe Antzokian: SU TA GAR eta Mendeku Itxua taldeek joko dute. Eibarko SU TA GAR banda beteranoak Ametsak Pilatzen azken laneko abestiak aurkeztuko ditu. Bestetik, Usurbilgo Mendeku Itxua taldeak Piztien Pare diskoa aurkeztuko du. Biharkoa, euskarazko heavy metal doinuen gaua izango da, beraz. Kontzertuak [...]

Julio Soto bertsolaria, Dokan

Bertsolariek plazaz plaza kantuan ibiltzetik haratago doazela nabarmen erakutsi dute azken urte hauetan. Bertsolaria bere bakardadean saioak ere bertsolarien gaitasun berezi horiek erakustea du helburu. Bertsolari bat gai-jartzaile baten aurrean, biak parez pare. Kasu honetan, Julio Soto, bi aldiz Nafarroako txapeldun izandako bertsolaria, eta Unai Elizasu gai-jartzailea. Bihar, osteguna, izango da bertso saio berezia Doka [...]

Sant Jordi eguna, Donostian

Katalunian hain ospetsua den Sant Jordi eguna Donostian ere ospatuko dute aurten. Gaur, asteartea, da Sant Jordi eguna, eta Dokan antolatu dute festa. Lagun talde batek, tartean Carles Belda eta Oriol Flores musikari katalanek, antolatu dute Sant Jordi jaia. Bi kulturen arteko harremana eta bizikidetza sustatzea eta Euskal Herrian bizi diren katalanei keinu bat egitea [...]

Bertso eta antzerki ikuskizuna, Jorge Oteizaren omenez

Jorge Oteiza artista hil zela hamar urte pasa dira, eta hainbat ekimen antolatu dituzte aste honetan bere omenez. Gaur osteguna, bertso eta antzerki ikuskizuna antolatu dute Doka Kafe Antzokian, azken saio modura. Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariek Bertso saioa Oteizarekin ikuskizun berezia eskainiko dute. Berezia, Unai Elizasu eta Jorge Oteiza bera izango baitira gai [...]

Oteizaren omenezko jardunaldiak hasiko dira gaur Dokan

Artistaren heriotzaren hamargarren urtemuga dela eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Hamar urte bete dira Jorge Oteiza hil zela, baina bizia da oraindik haren eragina. Donostian haren omenezko jardunaldi batzuk antolatu dituzte Dokan. Aldatzen Laguntzen antzerki taldeko Ion Martinez izan da jardunaldi hauen sustatzailea. Haren jarraitzaile sutsua da Martinez, eta haren lana gogora ekartzeko egitarau berezi bat [...]

Def Con Dos taldearen kontzertua bertan behera geratu da

Larunbat honetan, martxoaren 23an, Def Con Dos talde ezagunak Doka Kafe Antzokian eskaini behar zuen kontzertua bertan behera geratu da. Taldeak ohar baten bidez jakinarazi du taldekide baten senide batek osasun arazo larriak dituela eta horregatik ezin izango dutela Donostiara etorri larunbatean. Kontzerturako sarreren dirua, salmenta puntuetan bertan itzuliko da. Gainera, Def Con Dos taldearen [...]

Donosti Reunion Big Band taldea, Dokan

Gaur, asteazkena, Donosti Reunion Big Band taldeak kontzertua eskainiko du Doka Kafe Antzokian. 22:00etan hasiko da emanaldia, eta ondoren Jazz Jam musika saioa egingo dute. Ikuskizuna doan izango da.

Bertso saio berezia, Dokan

Bertsolaritza eta Korrika, Korrika eta bertsoa, konbinazio bitxi horretatik sortu da Bertso Korrika. Gaur, osteguna, izango da bertso saio berezi horrekin gozatzeko aukera Doka Kafe Antzokian, 19:30etatik aurrera. Bertso Korrikarekin bertsolaritzara hurbildu nahi dira euskara ikasleak. Haietako askorentzat bertso saio bat entzungo duten lehen aldia izango da. Horregatik, saioko azalpenak eta bertsoak egokitu egingo dira, [...]

Def Con Dosen kontzerturako sarrerak salgai daude

Martxoaren 23an, Korrika Donostiatik pasatzen den egunean, joko du Def Con Dos talde madrildarrak Doka Kafe Antzokian. 20:30ean izango da kontzertua, eta sarrerak salgai daude dagoeneko. Aurrez erosita 12 euroan, eta lehiatilan 15 euroan. Donosti Rocken, Dokan edo Kulturalive.com webgunean eskura daitezke sarrerak. España es idiota diskoa aurkeztuko dute, taldearen letra eta indar esangurutsu hori [...]