Ostirala, 2013-05-24

Etiketen Fitxategia | Dbus

Garraioaren Lorpenak sarian, Dbus munduko lau finalisten artean da

Garraioaren Nazioarteko Foroak ematen du saria; Europan dagoen garraio publikoaren erabilera tasa handienetakoa du Dbusek. Dbus, Donostiako Tranbia Konpainia, munduko lau onenen artean dago bere garraio sistema adimenduari esker. Izan ere, urtero, Garraioaren Lorpenak sariak banatzen dituzte, mundu mailan gaiarekin lotura duten proiektu berritzaileak dituztenen artean. Saria Garraioaren Nazioarteko Foroak ematen du eta bertan 54 [...]

PSE-EE Dbusen kameren erabileraren legezkotasunarekin “kezkatuta” dago

Gascok esan du hainbat hiritarren salaketen berri izan dutela; Albizuk erantzun du ez dutela salaketen berri, eta hartu beharreko neurriak hartu dituztela. PSE-EEko zinegotzi Ernesto Gascok agerraldia egin du Dbusen kameren erabilerarekin “kezkatuta”. Izan ere, esan du, Datuak Babesteko Euskal Bulegoak zigorren bat jar diezaiokeela udalari. Zehazki aipatu du “ezagutza dutela” hainbat hiritarrek salaketa jarri [...]

Itsu zein ikusmen urritasuna dutenentzat soinu bidezko informazio sistema jarri dute Dbusen

Jada 5 eta 28 lineatan dago abian sistema; hurrengo hilabeteetan hiri osora zabalduko dute. Itsuak diren zein ikusmen urritasunen bat duten pertsonentzako, soinu bidezko informazioa jarri dute abian Dbusen. Honela, Dbusen irisgarritasuna eta erosotasuna areagotu nahi dute. Hiru jarduera izango ditu sistemak. Bata, autobusen barruan hurrengo geltokiaren berri emango duena; bigarrena, kanpoaldean autobusa iristean, linea [...]

Mugi txartela abian jartzeko kudeaketa txarra egin dela salatu du PPk

Informazio puntuak ez direla egokiak ez nahikoak esan dute, eta txartelak kargatzeko ere arazoak daudela. Mugi txartelaren erabilera abian jartzerako orduan, baliabideen kudeaketa txarra egin dela salatu du PPk. Iñigo Arcauzek egin duen agerraldian azaldu du, hurrengo udal bilkurara interpelazio bat eramango duela. Hain zuzen ere, Mugikortasun zinegotzi Jon Albizuri zuzenduko dizkio hiru galdera eta [...]

Dbuserako tarifa bateratua, martxoaren 4an jarriko dute abian

Dagoeneko Lurraldebuseko txartela eskuratu duten erabiltzaileek ez dute inolako aldaketarik egin behar; Dbus txartela dutenek, bai. Martxoaren 4an jarriko da abian Gipuzkoako garraio publikoaren Tarifa Bateratua, zuzenean Dbus zerbitzuei eta erabiltzaileei eragingo diena. Izan ere, Dbusek 2012ko urriaren 12an hasi zuen bateratzeko prozesuranzko aldaketa. Hala, garraio txartelen trantsizioa ahalik eta progresiboena eta mailakatua egiten saiatu [...]

Autobusak San Sebastian egunean

San Sebastian jaia dela eta zerbitzu gehiago izango dira gauean; Antiguan geltoki aldaketak izango dira Matia kalean Larunbatean, San Sebastian bezperan, Dbus-ek gautxori zerbitzua eskainiko du gau osoan zehar, goizeko lehen zerbitzuekin lotuz. Era berean, igandean, banderaren jaitsieraren ondoren ere, gautxori zerbitzuak egongo dira 4:00ak arte. Ordutegien xehetasunak Dbusen webgunean aurkituko dituzue. Geltoki aldaketak Matia [...]

Dbusen jarriko duten wifia salatu dute

Dbusek autobusetan wifia jartzeko erabakia salatu du Antenarik Ez plataformak. Haien esanetan, wifi antenek uhin elektromagnetikoak sortzen dituzte eta hauek kutsadura elektromagnetikoa dakarte. Batetik, Dbusek bere langileen eta autobusen erabiltzaileen osasuna kontuan izan beharko lukeela esan dute. Horretarako, arriskuen ebaluazio bat egitea eskatu dute plataformakoek.

PSE-EEk olio erabilia jasotzeko edukiontziak jartzeko eskatu du

Sistema berriarekin olio gehiago bildu eta autoentzako erregaia lortu litekeela esan du Denis Itxasok Olio erabilia birziklatzeko sistema berria proposatu zuen atzo PSE-EEk. Denis Itxaso zinegotziak egindako agerraldian, erabilitako olioa edukiontzietan jasotzea eskatu zuen. Egun dagoen sistema ez dela nahikoa esan zuen, zehazki, olioa jasotzen duen kamioiaren ordutegi eta egutegiak ez direla nahikoa iritzi zuen; [...]

Dbuseko hainbat txartel ezingo dira kargatu astelehenetik aurrera

Urriak 8 astelehenetik aurrera, Dbusen Euskadiko Kutxako argazki gabeko txartelak eta Kutxak 2007ko urtarrila aurretik egindako txartelak ezingo dira gehiago birkargatu Aurreikusita zegoen aldaketa hau, txartel bakarraren aldeko apostua eginez, tarifa bateratuak bilatzen ditu aldaketa honek, beraz, hemendik aurrera Lurraldebus txartela izango da erabilgarri. Txartel bakarrak Dbuseko txartel arruntek zituzten funtzionaltasun berberak dituzte. Txartel hauek [...]

Donostiabuseko aldizkako bidaiariei eragingo die bereziki BEZaren igoerak

Txartel arrunta bost zentimo garestiagoa izango da urritik aurrera; bonobus txartelak, aldiz, zentimo bat gehiago balioko du. Ez ohiko udalbatzarra egin dute gaur udaletxean BEZaren igoera Donostiabuseko tarifetan aplikatzeko, datorren urtera arte itxaron gabe. Udal taldeek proposamena adostu dute, Bildu, PP eta EAJ alderdien aldeko botoarekin. PSE-EEk abstentzioaren alde egin du. Erabakiaren arabera, bonobus txartela [...]