Asteazkena, 2014-07-23

Etiketen Fitxategia | Dbus

Izagirre: “Eredugarriak izan dira antolakuntza erakustaldia egin dutelako”

Udal zerbitzuen eta antolatzaileen arteko koordinazioa eta funtzionamendu bikaina nabarmendu ditu alkateak. Juan Karlos Izagirre alkateak zoriondu egin ditu Donostiako Piratak, baita atzo Edozer Gugu Posible egunean izan ziren herritar guztiak ere, “portaera eta jarrera bikainagatik”. Alkatearen ustez, piratak eredugarriak izan dira antolakuntza erakustaldia egin dutelako, baita jai eredu baten aldeko apustua berretsi dutelako ere. [...]

Autobus hibrido berriak izango ditu hiriak

Hasieran, bederatzi autobus erosiko dituzte eta 2014 eta 2015 bitartean abian jarriko dituzte. Dbusek dituen autobus zaharrak berritzeko plana jarraituz, hamabi metroko ibilgailu berriak erosiko ditu. Guztiak hibridoak izango dira, ingurumenarekiko eta iraunkortasunarekiko Dbusek duen konpromisoa mantenduz. Erosketak bi fase izango ditu: lehenengo, bederatzi autobus erosiko dituzte, 2014an eta 2015ean jarriko dituzte martxan; ondoren, beste [...]

Dbusek zenbait auzotako autobus zerbitzuak hobetuko ditu

Hobekuntza ugari egingo ditu Dbus autobus konpainiak hainbat auzotako lineatan. Hobekuntza batzuk iraunkorrak izango dira eta besteak, berriz, udan zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz egindakoak. Izan ere, udaran Gautxori izeneko autobusen ordutegiak zabalduko dituzte, eta hiriko jaialdiekin bat eginez ere linea bereziak jarriko dituzte. Hona hemen aldaketa iraunkorrak: 36- SAN ROKE-ALDAKONEA. Ibilbidea Indalecio Prieto kalera zabalduko [...]

‘No volvere a hablar en euskera’

Horrelako zigorrak, debekuak, mesprezuak, erasoak… sarritan eman dira gure herrian. Euskaldunok frustrazioz beteriko bizipen ugari ezagutu ditugu urtetan. Normala zena anormala bihurtu nahi zuten, Euskal Herrian euskaraz bizitzeko aukerarik ez izatea, alegia. Horrelako adibide ugari zuzenean ezagutzeko aukera izan dugu orain gutxi arte, Egiako kultur etxean ikusgai egon den “euskara ospeletik eguterara, hizkuntza zapalkuntzaren memoria” [...]

Autobusetako segurtasuna hobetzeko informazio kanpaina bat jarri du abian Dbusek

Aste honetan Bidaiatu Dbusen segurtasunez kanpaina jarri dute abian Donostiako hiri autobusetan. Kanpaina Willis Iberia aseguru artekaritzaren laguntzarekin garatzen ari dira, eta bere helburua bidaiariak seguruago eta erosoago joatea da. Kanpaina erabiltzaile guztiei zuzenduta dago, baina bereziki adineko pertsonei, beraiek baitira istripu bat izateko arrisku gehien dutenak. Bi hilabetez egingo dute kanpaina erabiltzaileekin. Bi monitore [...]

Dbusen gidari berrien hautaketa prozesua etenda geratu da

Dbuseko Administrazio Kontseiluak helegitea jarriko dio EAEko Lan Arloko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakiari. Hau da, hautaketa prozesuan euskarazko ezagutza derrigorrezkoa ez izatearen aldeko epaiari. Atzo hartu zuten errekurtsoa aurkezteko erabakia Bildu, EAJ eta Kurpil sindikatuaren aldeko botoekin; PSE-EE, PP eta UGT sindikatua, aurka agertu ziren. Errekurtsoa jarrita, hautaketa prozesua etenda geratuko da auzia erabaki bitartean. [...]

PSE-EEren ustez, “derrigortasunik gabeko” deialdi berri bat egin behar da

Dbusen administrazio kontseiluak hartutako erabakiaren aurka agertu dira sozialistak hasieratik. Hala adierazi du Ernesto Gasco, PSE-EEko bozeramaileak. Bere hitzetan, “langileen eskubideak urratzen ditu deialdiak, eta baita eskaintza horretara aurkeztu nahi duten herritarrenak ere”. EAEko Lan Arloko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak bere iritzia berresten duela gaineratu du Gascok. Gainera, “gaia auzitegietan dagoen bitartean lan-deialdia etenda dago, [...]

Dbuseko gidariek euskara jakitea auzitan jarri duen epaiari helegitea aukeztuko dio udal gobernuak

EAEko Lan Arloko Justizia Auzitegi Nagusiak Dbuseko gidariei euskararen ezagutza eskatzea ez dela bidezkoa erabaki du. Hala, Dbuseko lan poltsa osatzeko deialdia etenda geratu da behin-behinean. Izan ere, udal gobernuak auzitegiaren epaiari errekutsoa jartzea erabaki du. Hizkuntza eskakizunak Dbusen administrazio kontseiluak zehaztu zituen. Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen ezagutza eskatzea erabaki zuten, euskarazko zein [...]

Autobus ekologiko berriak aurkeztu ditu Dbusek

18 metroko lau autobus artikulatu berriak dagoeneko kalean dabiltza, 5. eta 28. lineak eginez. Pixkanaka-pixkanaka hiriko autobus zaharrak ordezkatzea da Dbusen helburua. Bide horretan, pauso berri bat eman du, punta puntako teknologia duten lau autobus artikulatu berri aurkeztu baitituzte gaur. Ibilgailuak MAN etxekoak dira, eta Euro 6 teknologia dute. Hau da, ingurumena gehien errespetatzen duen [...]