Asier Zabaletak zuzendutako dantza taldearen ‘4 x 4’ lana saritu dute. Leioako XIV. Umore Azokak Ertza konpainia saritu du. Asier Zabaletaren taldeari eman diote Euskadiko ikuskizun onenaren saria. 4×4 lana saritu dute, “hiri-hizkuntzetan oinarritutako pultsu dramaturgiko, planteamendu estetiko eta soluzio teknikoagatik, eta etnia desberdineko lau dantzarik koreografiatutako arte latza egiten dutelako”.
Etiketen Fitxategia | dantza
(Bideoa) Dantzaz eta musikaz bete dute San Telmo Museoa
San Telmo Museokoa bazter guztietan ibili da jendea, Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, sarrera doan zela aprobetxatuz. Dena dela, arratsaldeko dantza eta musika ikuskizunek piztu dute ikusminik handiena. Udal Musika eta Dantza Eskolako ikasleek dantza erakustaldia eman dute museoaren sarreran lehenengo eta elizan gero. Tartean, jazz doinuak entzuteko aukera ere izan da museoko klaustroan. Euskal [...]

Museoen Nazioarteko Egunean bisitari ugari eta sari berezia jaso ditu San Telmok opari gisa
Gaur ospatu da Museoen Nazioarteko Eguna, eta jende ugari ibili da San Telmo Museoan, adibidez. Bertako arduradunen arabera, goizean goizetik nabaritu dute jendearen joan etorria ohikoa baino handiagoa izan dela. Eguraldi txarrak ere asko lagundu du horretan, babes leku bikainak bihurtu baitira gaurkoan museoak. Gainera, sarrera doan izateaz gain, San Telmo Museoan ekimen ugari antolatu [...]

‘Kameleoia’ ikuskizuna estreinatuko du Dantzazek larunbatean
Dantzaz konpainiak elkarlanari esker sortu du Kameleoia ikuskizuna. Horren emaitza ikusteko lehen aukera, larunbatean 20:00etan izango da, orduan estreinatuko baitu, Viktoria Eugenia Antzokian. Ikuskizunaren aurkezpena egin dute goizean, eta bertan izan dira konpainiako kideak eta koreografoak, udaleko eta aldundiko ordezkariekin batera. Dantzaz konpainia dantzari gazteek osatzen dute. Azken batean, konpainia profesional batera iritsi aurreko esperientzia [...]

Apirila dantzaren hilabetea izango da
Aurten ere apirila dantzaren hilabetea izango da Donostian. Zehazki, apirilaren 29an Dantzaren Nazioarteko Eguna da Unescok hala erabakita, orduan jaio baitzen Jean-Georges Noverre (1727-1810) koreografoa, dantza modernoaren aitzindaria.  Hori dela eta, Dantzaren Hilabetea antolatzen du urtero Gipuzkoako Dantzari Profesionalen Elkarteak, Donostia Kulturaren babesarekin. Dantzaren Hilabetearen harira hirian izango diren ekimen guztien berri eman dute Gipuzkoako Dantzari Profesionalen [...]

Herrien Nazioarteko Jaialdia ospatzen ari dira egunotan Amaran
Gazta, poltsak, apaingarriak, mantelak, jaboiak, sukalderako tresnak, jostailuak, garbiketarako produktuak, ordulariak, pastelak… ia denetik eros daiteke egunotan Amaran, Nazioarteko Herrien Jaialdian. Lehen aldiz antolatu du ekimena Amara Bai auzo elkarteak, eta integrazioa du helburu, aisialdiaren bidez. Easo plazan hasi zen jaia atzo bertan, eta apirilaren 1a arte, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, egunero izango da [...]

Korrika iritsi bitartean, dantza eta musika dira nagusi Grosen
Jende andana bildu da Groseko Katalunia plazan arratsaldean. Kalean egoteko moduko eguraldia lagun, Korrikaren inguruan antolatu dituzten ekimenez bete da plaza. 17:00etatik aurrera, musika eta dantza izan dira nagusi. Zurriola ikastolako ikasleek musikala eskaini dute, eta ondoren Zuhaizti eta Manteo ikastetxeetako dantza taldeetako kideek beren alaitasuna eta arintasunarekin berotu dute giroa. Baina hori ez da [...]

dFeria “arrakastatsua” izan dela nabarmendu dute
dFeria antzerki eta dantza azokaren balantzea egin dute Nere Txapartegi udaleko Kultura ordezkariak eta Norka Chiapuso Donostia Kulturako kideak. Martxoaren 18 eta 21 bitartean izanda da arte eszenikoen azoka Donostian, eta balantzea definitzeko “poza” hitza erabili du Txapartegik. Izan ere, Txapartegiren hitzetan, 27 ikuskizun eskaini dituzte 31 emanalditan, eta 7.243 ikusle igaro dira antzokietatik. Hala, [...]
Loretopetik
Markel Ormazabal: 'Greba egitetik greban egotera'Ez alferrik, azken urteetan indarra hartu duen…
Unai Elizasu: 'Arraultza frijituak'Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela.…
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Bideoak
- Title
- Juan Karlos Izagirre » Donostiako alkatea
- Runtime
- 3:28
- Title
- Aldatzen Laguntzen konpainia, 'Ispilua'
- Runtime
- 1:01
- Title
- Beñat Gaztelumendi eta Asier Basurto
- Runtime
- 7:43
Blogariak
- Euskontu, Euskal Kontu eta Deskontuak!: Duela hilabete asko ez dudala Informatikalari bloga eguneratu, arrazoia? Euskontu. Proiektu oso inte...
- Bertsoz bustiriko auzoa: Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek â€...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 6 hours, 28 minutes ago
Emakumezkoen Txapeldunen Ligan, Wolfsburgek irabazi dio finala Olympique Lyoni (1-0). Mullerrek sartu du gola, 73. minutuan, penaltiz.
-
LOHIZUNE AMATRIA posted an update 7 hours, 15 minutes ago
IRRIA DARIO HAIZEARI
Zazpiak Bat produkzio taldearen proiektu dokumentala -
LOHIZUNE AMATRIA posted an update 7 hours, 16 minutes ago
Errodaia bukatuta, edizioari ekin genion, eta gaur, maiatzak 23, azkenean esan dezakegu, Irria Dario Haizeari dokumentala amaitu dugula. Estreinaldia ekainaren 13an, Errezilen.
-
Amaia Portugal posted an update 8 hours, 29 minutes ago
Historiako esperimentu luzeena breazko enbutu triste bat da. Ikertzaileek 86 urte daramatzate hari begira, eta 13 urte hurrengo tanta noiz botako duen zain. Baina, zer axola dio, ba, horrek? Erreportajea gaurko Berrian. http://paperekoa.berria.info/plaza/2013-05-23/038/001/hamahiru_urte_tanta_baten_zain.htm
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 10 hours ago
Ez Gavia eta ez Stelvio. Antolatzaileek aldatu egin dute biharko etapa. Passo Tonale (2), Passo Castrin (1) eta Val Martello (1) igoko dituzte.










