Asteartea, 2013-05-21

Etiketen Fitxategia | danborrada

Azken danbor hotsak, Union Artesanarekin

San Sebastian eguna amaitu da, eta Union Artesanak azken danbor hotsak eman ditu Konstituzio plazan. Plaza lepo bete da, oraindik herritarrak festa gosez baitzeuden. San Sebastian egunaren bukaeran dena eman dute, Sarriegiren martxak kantatuz eta dantzatuz. Gainera, bezperan ez bezala, euri tanta gutxi batzuk bota ditu gauerdian, eta donostiarrek lasai gozatu ahal izan dute festaren [...]

La Gaviota elkartekoek ere ekin diote bideari

La Gaviota elkarteko danborradak ere ekin dio bideari Grosen barrena. Eguraldiak hobera egin du, eta lasaitasuna nabari zaie Helduen danborradetako kideei.

Eskaut danborradakoak gogotsu, Grosen

Eskaut danborradak geldialdia egin du Groseko Katalunia plazan, danbor eta upelak jotzeaz gain, ozen abestuz. Aurrera jarraitu dute auzoko kaleetan.

Aitor ikastolako gurasoak Egia alaitzen ari dira

Aitor ikastolako Latxaga Guraso Elkartearen danborradak bere ibilbideari ekin dio Egiako kaleetan. Sukaldari jantzia soinean eta zapi urdina lepoan, danbor eta upelak gogor astintzen ari dira.

Donosti Cup eta Goazen Erreala danborradak Anoetan elkartu dira

Donosti Cup gazteen futbol txapelketak ere badu danborrada. Hasteko, 15:00etan, Anoetan San Sebastian martxa jo dute sukaldari txanoak kenduta. Gero, ibilbidea bukatzear ziren Goazen Erreala danborradarekin Txuri urdin jo dute, baita beste abestiren bat ere. Ondoren danborrada bakoitzak bere bidea hartu du.  

Herria elkarteak Markel Ormazabal omendu du

Parte Zaharreko Herria elkartea Trinitate plazan hasi zen danborra jotzen. Plazan bertan omenaldi ekitaldi bat egin zuten, auzoko presoen aldekoa. Hil honetan aske geratu den Markel Ormazabal auzokidea omendu zuten. Ormazabal gazteak berak danborradarekin bat egin zuen, kupela jotzen. Iaz hildako bi auzotar ere izan zituen gogoan Herriak: Andresa Portugal kaleko antxoa saltzailea eta Jose [...]

Itxaso eta Elorza, Anastasio danborradan

Odon Elorza alkate ohia Anastasio danborradarekin murgildu da San Sebastian jaietan. Twitter bidez danborradan egindako argazkia zabaldu du. Denis Itxaso PSE-EEko zinegotzia ere berarekin dago.

(Bideoa) Banderaren igoera, danbor hotsen artean

Rocka Sansebastianetan

Antiguan U.K.Bill, Skakeitan eta Al-Thaniren Semeak taldeek joko dute gaur Antiguako frontoian.Antiguako San Sebastian jaien egitarauaren barruan antolatu dituzte zuzeneko hauek. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira.

Parte Zaharreko danborrada batzordearen oharra

Parte Zaharreko danborrada eta batzordeak, “Sheshenarena” danborrada auzoan sartzearen inguruko albisteen aurrean, bere ikuspuntua ezagutarazi nahi du: Guk ere uste dugu donostiar guztiek danborrada batean parte hartzeko eskubidea dutela. Urteak daramazkigu horren alde lanean eta, horregatik hain zuzen, iruzurtzat eta kaltegarritzat jotzen ditugunak ezin ditugu onartu. San Sebastian egunean danborrada sortu zenetik, Parte Zaharrean elkarteen, [...]