Asteazkena, 2014-04-23

Etiketen Fitxategia | danborrada

Joaquin Fuentesek eta alkateak jaitsi dute bandera

Urrezko danborra jaso du eguerdian, eta gauerdian ere bere bizitzako unerik hunkigarrienetakoa bizi du. Bandera jaitsi du Juan Karlos Izagirre alkatearekin batera. Bere semea Jon ere izan du lagun ekitaldi berezi honetan.

Datorren urtera arte!

24 orduko jaiak agur esan du. Konstituzio plazako liburutegiko balkoitik bandera jaitsi dute, Union Artesana danborradako kideek girotutako ohiko ekitaldian.

Union Artesanako kideek Konstituzio plazako oholtza hartu dute

Dena prest da banderaren jaitsiera ekitaldirako eta, horrenbestez, San Sebastian egunari amaiera ipintzeko. Union Artesanako kideek oholtza hartu dute, eurei egokitu ohi zaielako festaren azken jarduera musikatua zuzentzea, Gaztelubideri jaiaren lehena dagokion bezala. Konstituzio plaza bete dute herritarrek, gauerdia noiz iritsiko zain.

San Sebastian eguna itzaltzen ari da

Ordu erdi besterik ez da geratzen San Sebastian egunari agur esateko. Euria hasi du, eguraldi txarrak ere bere alea jarri nahiko balu bezala agurrean, banderaren igoeran egin bezala. Konstituzio plaza beteta dago, kasu honetan banderaren jaitsiera ekitaldiaren zain diren herritarrek hartuta. Gutxi falta da gauerdirako, gutxi falta da San Sebastian eguneko jaiari datorren urtera arte [...]

Haurrek danbor hotsez bete dituzte kaleak

Gaztelubidek gogor astindu ditu danborrak festari hasiera emateko

Bandera igoera, iruditan

123►

San Sebastian eguna abian da, Eskaut Gia danborradako kideek bandera igo eta gero

Gauerdia, urtarrilaren 20a, San Sebastian eguna. Eskaut Gia danborradako kideek bandera igo dute Konstituzio plazako liburutegiko balkoitik eta, horrenbestez, San Sebastian egunari hasiera eman diote. Donostia festa giroan murgilduko da datorren 24 orduetan, eta jai egun horren lehen minutuetan Konstituzio plaza bilakatu da festaren erdigune. Liburutegiaren eraikinean, agintariak –Juan Karlos Izagirre alkatea, tartean– eta herritarrak [...]

Danborrariz inguratuta omendu dute Pablo Iturgaitz kupel egilea

Danbor soinuz bete dute Zorroaga

San Sebastian egunean kaleak danbor soinuz betetzen dira. Baina, badira Donostiako festa handia kalean ikusterik ez duten hainbat eta hainbat herritar. Zorroaga zaharren etxeko aiton-amonak dira horietako batzuk, baina gaur arratsalde berezia izan dute. Izan ere, Amara eta Loiolako Erriberako hainbat danborradek bat egin dute bertan. Askariaren ondoren, gimnasiora jaitsi dira guztiak eta gogotsu itxaron [...]