Osteguna, 2013-06-20

Etiketen Fitxategia | bizilagunak

Astelehenean hasiko dira autobus geltoki berria egiteko lanak

Udal Gobernuak asteartean, hilaren 21ean, azalduko die bizilagunei zein izango den obren nondik-norakoa. Atotxan autobus geltoki berria egiteko lanak astelehenean hasiko dira.Tokiko Gobernu Batzordeak zerbitzuen desbideraketa proiektua onartuko du etzi, eta honen bidez, lanak hasteko baimena emango dute. Lan hauetan etorkizunean geltokiaren inguruan kokatuko den argiteria, saneamendu, hornikuntza, energia eta komunikazio sareak desbideratuko dira, horma [...]

Kaldero Jaun jaiak, desagertzeko arriskuan

Jai batzordeak bilera batera deitu ditu bizilagunak eta elkarteak. Bihar bilduko dira jaiekin jarraitu ala ez erabakitzeko, 20:00etan. Kaldero Jaun jaiak desagertzeko arriskuan dira. Hogei urtez ospatu dituzte Hego Intxaurrondon, eta orain, bizilagunek jaiekin aurrera jarraitu nahi duten erabaki behar dute. Jai batzordeak bilera batera deitu ditu auzotarrak eta elkarteak, bihar 20:00etan. Auzoko bizilagunen elkartean [...]

Burutaran: “Munto baserria eraitsi beharrean gaude”

Bizilagunekin bilera egin du udal gobernuak Aieten, Muntori buruzko berria emateko. Hogei bat lagun bildu dira udal gobernuak deitu duen Munto baserriari buruzko bileran. Hirigintza zinegotzi Ricardo Burutaranek ordea, bizilagunei berri txarra eman die; eraitsi beharrean daudela alegia; “pena handiarekin gaude, baina Munto baserria bota beharrean gaude”, azaldu du. Izan ere, Herri Partaidetza zinegotzi Axier [...]

Juan Karlos Izagirre: “Alertan jarraitzen dugu”

Orain egoera egonkortu egin da, baina arratsalderako euria espero dute. Udaleko ordezkarien agerraldian, azken ordu hauetako balorazioa egin dute. Juan Karlos Izagirre alkateak, atzoko larrialdi egoera hobetu bada ere, oraindik adi egongo direla azaldu du; “alertan jarraitzen dugu”, esan du. Izan ere, Urumearen maila Martutene inguruan 3 metrotik beherakoa da, eta atzo gainezka egin zuten [...]

Bizilagunek ez dute gaua lasai pasa

Gauean egoera baretu da, baina Txomin Enea eta Martuteneko bizilagunek ez dute loaldi lasaia izan. Oraindik gainera, zerura begira daude, eta irtenbide eske. Marijose Fernandezek denda bat du Martutenen; zehazki, iaz hain kaltetua izan zen Pilar auzunean. Gaua ez du batere lasai pasa, nahiz une batean nekeak akituta, lo egitea lortu duen. Euria egiten duen [...]

AHTa egiteko lurjabetze agiria ez sinatzea erabaki du udalak momentuz

Abiadura Handiko Trenaren ibilbideak Martuteneko hainbat lursail kaltetuko ditu, udalarenak barne Martuteneko hainbat bizilagunek atzo eta gaur udalera joateko deia jaso dute, Espainiako Sustapen Ministerioaren bidez. Zehazki, euren lurren desjabetza onartzeko sinatzera deituak daude auzotarrak, baita udala bera ere. Izan ere, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) ibilbideak Martuteneko hainbat lursail kaltetuko ditu, eta tartean udalaren jabetzak [...]

Jai giroz beteko dute bihar Indianoene kalea

Kortxoeneako gaztetxeko kideek bizilagunekin batera ospatuko dituzte, bihar, Indianoene kaleko jaiak. Hauek duela 50 urte Ulia mendiaren oinean dagoen kaleko bizilagunek antolatu ohi zituzten, Santiago egunari lotuta. 2011n, galdutako ohitura berreskuratzeko jai egitaraua osatu zuten Kortxoeneak eta bizilagunek. Ekimen jendetsua izan zenez, jarraipena emango diote. Jai giroa pizteko, umeentzako jolasak egingo dituzte, 17:30ean; eta jarraian, [...]

Parte Zaharreko bizilagunek ehunka mezu zintzilikatu dituzte kalean

Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak Hori bera bizi degu. Vivimos lo mismo kanpaina abian jarri du Auzoaren eguneroko bizitzaren inguruko kezkak zintzilikatu dituzte Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak Hori bera bizi degu. Vivimos lo mismo kanpaina jarri du martxan. Pintza da elkartearen sinboloa eta pintzak erabili dituzte auzoko bizitzaren inguruan ohikoak diren komentarioak kaleratu eta [...]

Urumea ibaiko arroan egin beharreko lanak lehenetsi dituzte erakundeek

Uholdeen aurkako neurriak adosteko erakunde arteko lehen bilera egin dute Donostian. Hainbat erakundetako kide eta bizilagunak elkartu dira hartu beharreko neurriak finkatzeko Lau hilabete bete ziren atzo, uholdeen ondorioz, Urumea ibaiak Txomin Enea, Martutene eta inguruko bazterrak txikitu zituela. Handia izan zen hondamendia eta bizilagun nahiz erakundeek lehenbailehen neurriak hartzeko premia aldarrikatu zuten. Atzo, udaletxean [...]

Euria, ura, lokatza eta haserrea

Loiolan uholdeek kalteren bat eragin badute ere, Txomin Eneako Antzieta pasealekua eta Martuteneko Pilar auzunea izan dira txikizio handienak jasan dituztenak. Bizilagunak atsekabeturik daude, nora jo ez dakitela. Asteburuko euri jasek urez bete dituzte hiriko hainbat txoko. Ohiko moduan, ibaiaren parean dauden auzoengan izan du eragin handiena; Loiolan, Txomin Enean eta Martutenen. Hala ere, aurreko [...]