Larunbata, 2013-05-25

Etiketen Fitxategia | bertsolaria

Gorka Etxeberria: ‘Eskerrik asko Irutxuloko Hitza!’

Hasieratik harrapatu ninduen Hitzako proiektuak. Oarsoaldeko Hitza sortu zenean oroitzen dut lehenengo bi asteetan bizilagun guztiak jaso zutela Hitza. Horretarako, herritar talde batek banatu genituela egunkariak boluntario gisa oroitzen dut. Herriak sortutako proiektu bat zela ikusi genuen; herriarentzako beharrezko proiektu bat zela ikusi genuen. Harpidedun izan nintzen. Ikasle garaitan hainbat elkarrizketa egin zizkidaten, prentsaurreko bat [...]

‘Erraustegirik ez!’

Gorka Etxeberria, bertsolaria Txikitan Langaitz ikastolan ikasi nuen, Oreretan, SanMarko mendiaren magalean. Askorentzat ezaguna izango da mendia zabortegiarengatik, baina ezagunagoa behar luke duen gotorlekuarengatik. Egun eguzkitsuetan ezin genituen gelako leihoak ireki zabortegitik zetorren usainagatik. LH1-etik DBH3-ra usain nazkagarri hori usaintzen. Azkenean SanMarko-ko zabortegia itxi zuten eta oraingo ikasleez oroitzen naiz, duten zortean pentsatzen dut. Baina [...]

Jon Maia: “Proiekzioa bukatu zenean, hiru txaloaldi luze egon ziren, oso sentikorrak”

Jon Maia: ‘Gazta zati bat’ filmaren zuzendaria Brian Currin Hegoafrikako abokatua, eta Euskal Herriko hainbat politikari izan ziren larunbateko estreinaldian, baina ahalik eta herritar gehienengana iritsi nahi du ‘Gazta zati bat’ filmak. Euskal Herriaren erabakitze eskubidearen alde lan egin du Goierrin sortutako Nazioen Mundua herri ekimenak, azken urteetan. Taldeak hala eskatuta, ibilbide guztia film dokumental [...]

‘Joeee’

Unai Elizasu, gai jartzailea Jaso dut IRUTXULOKO HITZAko langilearen mezua. “Datorren astearterako zutabea idazterik bai?”. Eta, ia beti bezala: “Bai!”. Orduantxe hasten naiz, zertaz idatzi behar dudan pentsatzen. Zutabetik zutabera, hilabete pasatzen da, gutxi gora-behera; eta denbora horretan, izaten dira detaileak, zutabe baterako aski ematen dezaketenak. Koadernotxoa eta idazteko zer edo zer eramatekoak gara, baina [...]

Aitor Sarriegi eta Unai Elizasu izango dira hurrengo Bertsolaria Bere Bakardadean saioan

Bertsolari bat, Aitor Sarriegi; eta gai-jartzaile bat, Unai Elizasu. Biak ala biak parez pare eta elkarrekin ariko dira Bertsolaria Bere Bakardadean ekimenaren hurrengo emanaldian. Dokan, bihar osteguna egingo dute, 20:00etan. Sarrerak 5 eurotan daude salgai.

Maialen Lujanbio izango da ‘Bertsolaria bere bakardadean’ saioko protagonista, Dokan

‘Bertsolaria bere bakardadean’ ekimenaren beste saio bat eskainiko dute Dokan, ostiralean. “Bertsolari bat eta gaijartzaile bat, parez pare eta elkarrekin. Ez da ohiko bertso saio bat izango, ezin da ohiko saio bat izan. Saiook, izango dute esperimentutik, laboratoriotik… Doka izango da proba leku”, dio ekimenaren aurkezpenak. Ostiralekoa Dokako laugarren saioa izango da, Maialen Lujanbio bertsolaria [...]

George Clooneyk euskara daki

Gorka Etxeberria, bertsolaria Ez dakit Meltxor, Gaspar, Baltasar edo zein izan zen, baina urtarrilaren 6an kafe makina bat oparitu zidaten. Moda-modakoa gainera, kapsula txiki bat sartu eta 10 segundotan kafea prest. Propaganda egitea ez da nire asmoa, eta markarik ez dut esango… asmatu duzue! George Clooney ateratzen da bere iragarkian. Baina izena ez dut esan. [...]