Ostirala, 2015-01-30

Etiketen Fitxategia | bertso

Korrika Kuturala 2015

Korrika martxoaren 22an iritsiko da Donostiara

AEK euskaltegiaren lasterketa erraldoia hirira iritsi aurretik, hainbat ikuskizunez gozatzeko aukera egongo da, Korrika Kulturalaren barnean. Bi urtetik behin antolatzen du AEK euskaltegiak Korrika, euskararen aldeko lasterketa erraldoia. Euskal Herriko hainbat txoko zeharkatuko ditu aurten ere, 19. aldiz, martxoaren 19tik 29ra. Urepelen hasi eta Bilbon bukatuko da hamaika eguneko ibilbidea, eta Donostian martxoaren 22an sartuko da, [...]

(Irudi galeria) Bertso jaialdia Altzan

Bertso giroa piztu dute Altzan

Altzako XIV. Bertso Astea hasi da gaur, Unai Iturriaga, Angel Mari Peñagarikano, Alaia Martin eta Unai Agirre bertsolarien emanaldiarekin. Casares eta Arriberri bertsoz bete dute gaur arratsaldean. Bertan hasi da Altzako XIV. Bertso Astea. Unai Iturriaga, Angel Mari Peñagarikano, Alaia Martin eta Unai Agirre bertsolariak aritu dira bertsotan, Unai Elizasu altzatarrak jarritako gaien inguruan. Arzakera [...]

Bertso-poteoa, iruditan

“Nork esango dau ez dagoela bertsolari emakumerik”

Iratxe Ibarrak ez du arrazoi faltarik izan Konstituzio plazan botatako bertsoan, bertsolari emakumeak izan baitira goizeko protagonistak. Bertso Egunari hasiera eman dio Parte Zaharrean barrena egindako bertso-poteoak, hainbat bertsolaze, bertsolari eta feminista elkartuz.  Emakume bertsolariak edo bertsolari emakumeak, horiexek izan dira goizeko protagonistak Parte Zaharreko kaleetan barrena.”Nork esango dau ez dagoela bertsolari emakumerik”, halaxe kantatu [...]

Doka, irekiera 2013

Mikel Laboa bertso sariketa jokatuko dute igandean

Sei bertsolari gazte igoko dira Dokako oholtzara, Antiguako jaien barneko txapelketan. Duela urte gutxi hasitako bideari jarraituz, Antiguako Jai Batzordearen eskutik Mikel Laboa IV. Sariketa jokatuko dute Dokan, igandean, 18:00etan. Bertsolari gazteei zuzendutako sariketa da eta igandeko lehian sei bertsolari arituko dira aurrez aurre: Maddi Sarasua (Itsasu), Imanol Uria (Algorta), Ander Solozabal (Gasteiz), Paula Amilburu (Aramaio), [...]

2014ko Bertso Eguna urtarrilaren 25ean egingo dute

Bertsozale Elkarteak 2014ko Bertso Egunaren data zehaztu berri du: urtarrilaren 25a. Urtero legez, egun osoko egitaraua prestatzen ari dira; hala, goizean hainbat bertsolari hiriko Parte Zaharrean barrena ibiliko dira, bertsoak kantatuz, eta arratsaldeko ekitaldi nagusia Kursaalen egingo dute. Arratsaldeko ekitaldi nagusirako sarrerak urtarrilaren 7an jarriko ditu salgai Bertsozale Elkarteak, baita ondorengo afarirako txartelak ere. Hori [...]

Bertso saio musikatua izango da Aieten

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren urtea da aurtengoa, eta datorren astean iritsiko da Donostiara saioetako bat. Bestelako saioek ere, ordea, euren tartea izaten jarraitzen dute hirian. Hala, gaur, 22:00etan, bertso saio musikatua izango da Aieten, Etxadiko Borroto tabernan, hain zuzen ere. Beñat Gaztelumendi añorgatarra, Arkaitz Oiartzabal Xamoa oiartzuarra, Jokin Labaien arrasatearra eta Manex Mujika amaratarra arituko dira [...]

Beñat Gaztelumendik ordezkatuko du Donostia 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusian

43 bertsolarik parte hartuko dute lehian eta añorgatarrak Altsasun izango du lehen saioa, urriaren 13an. 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia hasteko 12 egun baino ez dira falta, eta gaur egin dute lehiaren aurkezpena, Bilbon. Zehazki, irailaren 29an ekingo diote VXI. txapelketari, Villabona-Amasan, eta guztira, 43 bertsolari arituko dira nor baino nor. Guztiak ere abenduaren 15ean Barakaldoko [...]