Groseko Mikel Irizar seigarrena izan da Anoetan, garailearengandik 14 segundora Lasterketetan murgilduta dabiltza Donosti Berri taldeko txirrindulari gazteak, eta lan polita egiten ari dira. Igandean, esaterako, Jubenil mailako lasterketa izan zen Anoetan. Bertan, Groseko Mikel Irizar, seigarrena izan zen. Alex Aranburu izan zen garailea, eta Irizar, 14 segundora iritsi zen. Hiru mendate izan zituen ibilbideak, [...]
Etiketen Fitxategia | berri
Donosti Berriko taldeak prest daude
Donosti Berri Txirrindulari Eskola osatzen duten 2012ko taldeak aurkeztu berri dituzte. Miramar Jauregian elkartu ziren txirrindulari eta senitarteko guztiak, denboraldiko nondik norakoen berri izateko eta ilusioak elkarbanatzeko. Fullgas Nutrition eta GrosGreen bizikleta dendaren babesarekin, honako mailetan izango ditu taldeak: alebin, haur, kadete, jubenil eta open. Gainera, Donosti Berrik sarean duen presentziaren berri ere eman zuten. [...]
‘The wish fish’ filma estreinatu dute
Haurrei zuzendutako ikus-entzunezkoa Principen, Antiguo Berrin eta Trueban ikus daiteke The Wish Fish (Desioen Arraina) haurrei zuzendutako filma da, eta aurreko asteburutik hiriko hiru zinemetan ikus daiteke, bai euskaraz bai gazteleraz. Zehazki, Sadeko zinema aretoetan proiektatzen ari dira filma: Principen, Antiguo Berrin eta Trueban. Baleukok ekoiztu du eta Eusko Jaurlaritzak babestu du, helburu garbi batekin, [...]
Jai herrikoien aldeko bertso afaria egingo dute, maiatzaren 4an, Amaran
Amarako Jai Batzordeak jai herrikoien aldeko bertso afaria antolatu du, hirugarren urtez. Ekitaldia Donosti Berri Elkartean izango da maiatzaren 4an, 21:00etan; eta Alaia Martin eta Jon Maia bertsolariek parte hartuko dute. Afariko menua entsalada, txuletak piperrekin, postrea, kafea eta kopa izango da. Txartelak Esnaola, Amarako Abadia eta Bodegilla tabernetan salgai izango dira, bezpera arte, 12 eurotan. [...]
Berri Txarrak taldeak bi kontzertu emango ditu
Berri Txarrak taldearen bi kontzertu izango dira Donostikluban. Apirilaren 13an Gazteszenan emango duen zuzenekorako sarrerak bukatu direnez, bigarren emanaldi bat egitea erabaki dute, bezperan, apirilaren 12an, 21:00etan.
Euskal Selekziorako hautatu dute Jon Sanchez
Donosti Berri Txirrindulari Elkarteko Fullgas taldeko kidea da Jon Sanchez (Intxaurrondo, 1995). Euskal Selekziorako hautatu dute, Pistako Espainiako Txapelketan parte hartzeko. Apirilaren 5etik 7ra izango da txapelketa, Madrilen.
Jon Sanchez txirrindulari juniorra Euskal Selekziorako hautatu dute
Donosti Berri Txirrindulari Elkarteko Fullgas taldeko kidea da Jon Sanchez (Intxaurrondo, 1995). Oraingoan, albiste polita jaso du, Euskal Selekzioarako hautatu baitute, Pistako Espainiako Txapelketan parte hartzeko. Apirilaren 5etik 7ra izango da txapelketa, Madrilen. “Kirol askotan aritu ondoren, Markel Laskurain eta beste lagun bati esker txirrindulatza ezagutu nuen duela lau urte. Hasiera niretzat ere ez zen [...]
Igeldoko Onditz Urruzmendi izan da azkarrena Azpeitian
Donosti Berriko txirrindulari gazteak lan bikaina egin du Unai Gomez taldekideari esker Kadete mailako txirrindularitza lasterketa jokatu zuten larunbetean, Azpeitian. Donosti Berri- Gros Green taldeko Onditz Urruzmendi izan zen txapelduna, ibilbidea osatzen azkarrena izan baitzen. Izan ere, lasterketa azkarra izan zen larunbatekoa eta batez beste 40 kilometro orduko abiadura hartu zuten gaztetxoek. Ibilbideko aldapa gogorrenean, [...]
Sutea izan da Amezketarren kaleko etxebizitza batean
Amara Berrin, Amezketarren kalean sutea zan da 07:00ak aldera. Etxebizitzako 8. solairua erabat kiskalita geratu da, eta emakume bat ospitalera eraman behar izan dute, kea arnastuta.
Amarako kaldereroen konpartsa larunbaterako entseatzen ari da
Amarakalde, Amarako kaldereroen konpartsa Olaeta plazan entseatzen ari da, Amara Berri ikastetxean. Larunbaterako prestatzen ari dira; izan ere, Armeria plazan hasiko dira abesten eta zartaginak jotzen. Isabel II. hiribidea, Irun plaza, Gregorio Ordoñez kalea, Euskal kortsarioen kalea, Illunbe, Felipe IV. kalea, Madril hiribidea… Amara Berrin zehar ibiliko dira 18:00etatik aurrera. Ostiralean, konpartsako kide batzuk Zorroagako [...]
Loretopetik
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Luix Barinagarrementeria: '!!! atariP lekraM irrote ignO'Atzekoz aurrera irakurria izateko izan da idatzia…
Ion Markel Ormazabal: 'Andantzak eta mudantzak'Eta zergatik ez, baita esker banatze eta agurrak…
Bideoak
- Title
- Museoen eguna, San Telmo Museoan
- Runtime
- 4:13
- Title
- Txanpontxo jaiak 2013
- Runtime
- 2:01
- Title
- Mari Jose Azurmendi soziolinguista
- Runtime
- 8:58
Blogariak
- Zorionak INFORMATIKALARI!: Urte bete daramagu sarean, Informatika euskaraz jorratzen. Ondo ospatzeko blogaren itxura berritu du...
- Borroto: Aiete, pixkanaka, aldatzen doa. Behintzat hori nabari dugu gazteak garenok. Gure bizitzako urte haue...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
- Donostialdeko Okupazio Bulegoa sortu dute 2013/05/13
- European Basque Orchestra 2016 aurkeztu dute 2013/05/15
- Breogan Fernandez eta Beñat Apalategi aske daude 2013/05/15
Berriketan.info [RSS]
-
Imanol Magro posted an update 6 minutes ago
Aspek bi eta hiru hilabeteko arteko zigorra jarriko dio Sebastian Gonzalezi. Tarte horretan ez du jokatuko, ezta kobratuko ere. Empresak aurki egin beharko luke publiko erabakia.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 4 hours, 7 minutes ago
2.B mailara igotzeko kanporaketak ere gaur zozkatu dituzte. Hemen partida guztiak: http://futbolmamia.com/laudio-ferrol-eta-san-juan-puerta-bonita/
-
Unai Oiartzun posted an update 4 hours, 37 minutes ago
Real Unionek ez du saririk izango http://kiroletikblog.blogspot.com.es/
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 5 hours, 26 minutes ago
Zozkatu da 2. mailara igotzeko kanporaketa. Hemen partida guztiak: http://futbolmamia.com/jaen-alaves-alcoyano-eibar-levante-b-athletic-b/
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 5 hours, 41 minutes ago
Beste kanporaketak gure taldeenak: Alcoyano-Eibar. Levante B-Athletic B. Hauek hiru kanporaketa gainditu behar dituzte igotzeko. Alaves igo egingo da lehenengo kanporaketa gainditzen badu (multzoko lehen postuaren jabe izatearen abantaila).










