Asteartea, 2013-05-21

Etiketen Fitxategia | bakarrizketa

Umorezko bakarrizketa, Grosen

Groseko Tedone jatetxean umorez betetako saioa antolatu dute. Gaur, osteguna, afaria izango da, eta ondoren Esther Uria umoregileak Urak dakarrenak, glu glu glu bakarrizketa eskainiko du. Afaria 20:30ean izango da eta eta umorezko saioa ondoren.

Miguel Noguera: «Gorroto dut egiten dudana barregarria dela justifikatu behar izatea»

Antzoki Zaharra umore axolagabe eta absurdoak hartuko du gaur eta bihar; ‘Ultrashow’ ikuskizuna hirira itzuli da Beldurrezko Asteak ekarri zuen lehen aldiz Donostiara, iaz. Orduan Gazteszena lepo bete zuen. Oraingoan Antzoki Zaharreko agertokira igoko da Miguel Noguera (Kanaria Handia, 1979). Ultrashow ikuskizunarekin itzuli da. Ohiko umorezko bakarrizketa bat baino gehiago ikusi nahi dutenentzat egindako lana [...]

Aitor Txarterina eta Barrey Manley, euskaldunen komerien inguruan

Euskaraz Bizi Eguna barre egiteko eguna ere izan da. Hainbat ikusle izan dira San Telmo Museoan, Aitor Txarterinak eta Barrey Manley-k egin duten bakarrizketa emanaldian. Euskaldunek euskaraz hitz egiteko dituzten konplexuak, bertigoak eta fobiak taula gainera eraman dituzte. Ikusleek gogotik egin dute barre bi aktoreek kontatutako komeriekin. Hona hemen Aitor Txarterina  aktoreak egin duen saio [...]