Larunbata, 2013-05-25

Etiketen Fitxategia | auzo

Igeldo: Donostiako auzo ala Gipuzkoako herri

Udalerri bihurtzeak urtetan asetu gabeko hainbat beharrei erantzuten lagunduko lukeela uste dute igeldotar askok. Hori horren argi ez dutenak ere badaude; udala mantentzeko Igeldok behar beste diru iturririk ez lukeela izango diotenak, alegia. Hemezortzi urte beteko dira 1994. urteko azaroaren 27an, Donostiatik banatu ala ez, Igeldon herri galdeketa egin zutenetik. 702 biztanle zituen Igeldok orduan [...]

Herritarrek egindako 267 eskaerek izango dute aurrera egiteko aukera

Bost auzo elkartetako ordezkariek udal gobernutik jasotako erantzunaren balorazioa egin dute Udazkenean jarri zuen udalak Auzo eta herriak Donostia indartzen ekimena. Guztira, 32 bilera egin zituzten eta 621 proposamen batu zituzten. Hilabeteotan eskaera horiek banan-banan aztertu ostean, proposamenek udalaren erantzuna jaso dute. Juan Karlos Izagirre alkateak laburbildu duenez, 621 izan dira herritarrek egindako eskaerak eta [...]

Bihar zabalduko dute irabazi asmorik ez duten elkarteentzako diru laguntzak eskatzeko epea

Eskaera izapideak osatzen laguntzeko hiru saioko ikastaroa prestatu dute elkarteetako idazkarientzat  Bihar zabalduko da irabazi asmorik ez duten elkarteentzako diru laguntzak eskatzeko epea. Martxoaren 29a izango da proiektuak aurkezteko azken eguna eta eskaerak inongo arazorik gabe egiteko ikastaroa prestatu du Auzo eta Partaidetza Sailak. Elkarteetako idazkariei bideratutakoa da eta eskaera eta zuriketa izapideak osatzen [...]

Parte Zaharrean auzo elkartea eratzeko batzarra egingo dute gaur

Auzo elkartea eratzeko batzarra egingo dute gaur, 19:30ean, San Telmon. Izena onartuko dute, batetik. Bestetik, lan taldeak eta zuzendaritza taldea osatuko dute eta ordezkariak izendatuko dituzte. Elkartearen helburuak finkatuko dituzte, halaber. Auzokideen bizimodu eta bizikidetza hobetzea izango da lehentasun nagusia. Urtarrilaren 25ean egin zuten batzar informatiboa eta 50 lagunek hartu zuten parte.

Loiolako Erribera ezagutuz

Hiriko auzo berriena denez, bizilagunek elkar ezagutzeko eta inguruaren berri izateko, auzo elkartea bisita gidatuak egiten ari da ekainetik. Azken saioan, Javier Sadak kale izenen historian barrena eraman ditu erriberatarrak. Asteburuko eguraldi ona primerako laguntzailea izan zen Loiolako Erriberako kaleetan barrena bidaia egiteko; karriketako izenak baitziren protagonista. Gidaria ere ezin hobea: Javier Sada kronikaria. Oharrekin [...]

Bidegorriaren proiektua bazterrean ez geratzea espero dute Martutenekoek

Auzoa biziberritzeko premia eta eskaera nagusien zerrenda osatu dute Sarroeta elkarteko kideek Martutenetarrek auzoa itxuraberritu nahi dute eta Sarroeta auzo elkarteko kideak buru belarri ari dira hobetu beharreko hori zer den identifikatzen eta lehentasunak zehazten. Nahiz eta oraindik garatu eta borobiltzea falta, auzoari lehen errepasoa egin diote eta osatu dute Martutenek dituen premia nagusien zerrenda. [...]