Ostirala, 2013-05-24

Etiketen Fitxategia | autobus geltokia

Aparkalekuen murrizketa, kamioien joan-etorria eta pasabidea, auzotarren kezken artean

Udalak Egiako auzotarrekin izandako bilerara jende andana hurbildu da, Atotxako autobus geltokiko lanek eragingo dituzten kalteak jakin nahian. Egia kultur etxeko bilera aretoa lepo bete dute bertaratutakoek. Galderen artean, obrek iraun bitartean aparkalekuei dagokienez egingo duten murrizketa izan da kezka iturri nagusienetako bat. Auzotarrek proposatu dute, lanek iraun bitartean, egoiliarrei zuzendutako zonaldea zabaltzea, bertakoek aparkatzeko [...]

Atotxako autobus geltokiak 23 nasa eta 600 autoentzako aparkalekua izango ditu, lau solairutan banatuta

Udalak Atotxako autobus geltokiari buruzko bilera egin du Egia kultur etxean, auzotarrei lanek eragingo dituzten kalteak bertatik bertara azaltzeko eta, bide batez, etorkizuneko azpiegituraren ezaugarrien berri emateko. Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuen zinegotzi Nora Galparsorok eta Mugikortasuneko zinegotzi Jon Albizuk hartu dute hitza, Alfonso Vazquez eta Rafael de Acha teknikariekin batera. Autobus geltokia nolakoa izango den [...]

Abian dira autobus geltoki berria egiteko lanak

Bi urte iraungo dute lanek; haien eraginak azaltzeko, bilera egingo dute bihar herritarrekin. Autobus geltoki berriko lanak gaur hasi dituzte. Juan Karlos Izagirre alkateak azpimarratu duenez, “esan bezala”, maiatzean hasi dituzte autobus geltoki berriko lanak. Ez hori bakarrik, gaur egin duten agerraldian gogoratu du 2016rako ere bukatuta egongo direla. Azpimarratu du, lehenago ezin zirela lan [...]

Astelehenean hasiko dira autobus geltoki berria egiteko lanak

Udal Gobernuak asteartean, hilaren 21ean, azalduko die bizilagunei zein izango den obren nondik-norakoa. Atotxan autobus geltoki berria egiteko lanak astelehenean hasiko dira.Tokiko Gobernu Batzordeak zerbitzuen desbideraketa proiektua onartuko du etzi, eta honen bidez, lanak hasteko baimena emango dute. Lan hauetan etorkizunean geltokiaren inguruan kokatuko den argiteria, saneamendu, hornikuntza, energia eta komunikazio sareak desbideratuko dira, horma [...]

Udalak eta ADIFek autobus geltokia egiteko lanekin hasteko hitzarmena berretsi dute

Maiatzean hasiko dira lanak; lehen pausoak higiezinak kentzea eta seinalizazioa eta instalakuntzen desbideraketa izango dira Udala eta autobus geltokiaren proiektuaren egileak ADIFeko zuzendaritzako ordezkaritza zabal batekin bildu zen joan den ostiralean, Madrilen. Hirigintza zinegotzi Ricardo Burutaran, Hiri-azpiegituretako zinegotzi Nora Galparsoro, Obretako zuzendari Alfonso Vazquez, Jesus Barreiro Udal arkitektoa, Atotxako autobus geltokiaren obra egingo duen ABEEko [...]

Maiatzean ekingo diete autobus geltokiko lanei, beharrezko txostenak eta akordioak lortuta

Udalak gaur bertan jaso du Gipuzkoako Foru Aldunditik Atotxako autobus geltokia eraikitzeko beharrezkoa den Ingurumen Adierazpena, eta alkatea bihar joango da Madrilera, lanak hasteko baimena eskuratzeko. Izan ere, ADIFekin hitzarmena akordatu dute dagoeneko, eta horrek emango dio aukera udal gobernuari bihar bertan, Madrildik, baimena ekartzeko. Honela gauzak, gaurko udalbatzarrean, Juan Karlos Izagirre alkateak aurreratu du [...]

PSE kezkatuta dago Atotxako geltokiaren inguruan

Lanen jarraipen batzordea deituko du, informazio gehiago jasotzeko asmoz. PSE-EEko zinegotzi Ernesto Gasco, kezkatuta azaldu da, azken aldian Atotxako geltokiaren inguruan jaso duten informazio urria dela eta. Esan du aspaldian ez dutela berririk jaso, eta ez dakitela noiz hasiko diren lanak. Gainera, azpimarratu du, udal gobernua Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo duen ingurumen ikerketaren zain dagoela; [...]

Atotxako autobus geltokiko lanak maiatzean hasteko asmoa du udalak

Ingurumen txostena egin eta Aldundiak onartzea bakarrik falta da; 2016rako bukatzea espero dute Atotxako autobus geltoki berria eraikitzen hasteko falta diren azken pausoak azaldu zituzten atzo. Etxebizitzako eta Hirigintzako zinegotzi ordezkari Ricardo Burutaranek azaldu zuen, hainbat gauza falta direla lanekin hasteko, baina gehienak abian daudela eta maiatzerako lanak hastea aurreikusi dutela. Lanak egiten dituzten artean [...]

Batzorde ez iraunkor bat eratuko dute Atotxako autobus geltokiaren egitasmoari jarraipena egiteko

Oposizioaren aldeko botoekin, eta Bilduren abstentzioarekin, udalbatzak batzorde ez iraunkor bat osatzea erabaki du autobus geltokiaren egitasmoari jarraipena egiteko. Hamabostero bilduko da, eta bertan proiektua nola doan ezagutuko dute udal talde guztiek. Hain zuzen ere, PSE-EEk egindako eskaera bat izan da, Ernesto Gascoren hitzetan, udal gobernuak “informazioa ezkutatu” duelako. Bilduk berretsi du lanak ez hasteko [...]

Bilduk ez du geltoki berrirako batzorde baten beharrik ikusten

Adifek eraikitzeko baimena eman bezain pronto lan talde bat sortuko duela dio udal gobernuak Bildu taldeak Zerbitzu Orokorretako Batzordean duen ordezkari Jon Albizuk adierazi duenez, udal gobernuak ez du Atotxako autobus geltokiari buruzko batzorde ez-iraunkor bat sortzeko beharrik ikusten. Oraindik Adifek eraikitzeko baimenik ez dio eman, eta behin baimena izanda, esan bezala, lantalde bat sortuko [...]