Aurrekontuak argi berdea ikusi arren,udal taldeen artean ez da adostasunik egon aurtengo zenbakiak baloratzeko orduan. Udalbatzarrean garbi geratu da hori. Ogasun ordezkari Javi Vitoriak esan du «hiriaren eredu bat» islatzen dutela aurrekontuek. «Erakutsi dugu herritarren neurrira egin daitekeela aurrekontua, krisi garaian ere, marra gorriak ukitu gabe». Udal gobernuak gastu soziala ez ukitzeko printzipioa jarraitu duela [...]
Etiketen Fitxategia | aurrekontua

Autobus geltokiko lanei ekingo diete aurten, aurrekontuak hala jasota
Donostiak aurrekontua du 2013rako, gaurtik aurrera; Bildu gobernuan dagoenetik lehen aldiz. Gaurko ez ohiko udalbatzarrean adostu dute, oposizioko udal taldeek osotasunari emendakinik ez baitiote aurkeztu. Aurrekontuak 358,9 milioi euro ditu. Behin adostuta, hainbat obra abian jarriko dituzte datozen aste eta hilabeteetan; Atotxako autobus geltokiaren lanak, tartean, 7,3 milioi aurreikusi dituztelako horretarako. Hain zuzen ere, hainbat [...]

Jabi Vitoria: “Hiriaren eredu bat islatzen dute aurrekontu hauek”
2013ko aurrekontua adosteko ez ohiko udalbatzarra abian da, 13:00az geroztik. Ogasun ordezkari Jabi Vitoriak ireki du saioa, adostuko duten aurrekontuaren nondik norakoak azaltzeko.”Hiriaren eredu bat islatzen dute aurrekontu hauek”, esan du, eta zenbakien atzean herritarrak daudela nabarmendu du. Banan-banan zerrendatu ditu atal guztietako aurrekontuak, baina lehenago gauza bat argi utzi du: “Gastu soziala ez da [...]

San Telmo Museoan egindakoarekin, aurrekontua aurkezteko bilerak amaitutzat eman ditu udal gobernuak
Aurrekontu proiektua aurkezteko herritarrekin egindako bileren errondari amaiera ipini dio udal gobernuak. Hain zuzen ere, azken bilera San Telmo Museoan izan da, jende andanaren aurrean. Altzan, Antiguan eta Martutenen izan ziren aurreko bilerak; gaurkora, berriz, Parte Zaharrean izanik, hiriko auzo desberdinetako herritarrak hurbildu dira. Hiriak datorren asteartetik aurrera aurrekontua izango duela jakinarazi dute udal gobernuko [...]

Donostiako Sustapenak igo egin du bere aurrekontua
2013ko aurrekontua 10.176.672 eurokoa da, eta Ekonomia Suspertzeko Planari arreta berezia jarri diote. Donostiako Sustapenak aurtengo aurrekontua aurkeztu du. Iazkoarekin alderatuta, %11 handitu dute. Guztira, 10.176.672 euroko aurrekontua aurkeztu dute. Garapen Ekonomikoko zinegotzi Josu Ruizek azaldu duenez, aurten arreta berezia jarri dute Ekonomia Suspertzeko Planean, orotara, aurrekontua %22 handituz. Donostiako Sustapeneko zuzendari Euken Sesek nabarmendu [...]
Urte bukaeran diru sarrera eta gastuak orekatzea espero du udalak
Udalak aldunditik 108 milioi euro eskuratu beharrean, 97,9 jasoko ditu; aurreikusitakoa baino %10 gutxiago Udalak beste diru sarrera murrizketa bati egin beharko dio aurre. Azken boladan urtetik urtera jaisten joan da aldundiak egiten duen diru sarrera kopurua. Diru horrekin udalak urtean eragiten duen gastu arruntaren ia erdiari egiten dio aurre. Azken urteetan gertatu bezala, aurten [...]
Illunberen kudeaketaren ardura alderdi askorena dela dio Ernesto Gascok
Ernesto Gasco taldeko sozialistako buruak Illunberen kudeaketaren ardura alderdi askorena dela esan du, eta une batean ala bestean bai EAk eta Alternatibak ere zerikusia izan zutela gai honekin: ” Nik aitortzen dut albistea ez dela ona eta noski akatsak egon daitezke. Baina akats partekatuak. Nik ez nuen ezertan parte hartu Illunben inoiz”. Euskadiko Justizia Auzitegi [...]
EAJk osoko zuzenketa aurkeztuko dio udal aurrekontuari
Bilduk jakinarazi zuenez, EAJrekin hitz egiten ari ziren, elkarrekin, 2012ko udal aurrekontua aurrera atera ahal izateko. Gaur gaurkoz, baina, ez da posible izango, jeltzaleek osoko zuzenketa aurkeztuko diotelako udal aurrekontuari. Atez atekoa izan da akordiora ez iristeko traba.
Gehiengoaren hitza udal gobernuak nola kudeatuko duen jakin nahi du EAJk
 Udal aurrekontua onartzeko, Bildurekin adostasunera heltzeko «aurreiritzirik ez» dutela dio Goiak  2012ko udal aurrekontuen eztabaida pil-pilean dago eta Jabier Vitoria Bilduko Ogasun ordezkariak herenegun aditzera eman zuenez, EAJ jo dute udal aurrekontuak aurrera atera ahal izateko balizko bikotekide. Eneko Goia EAJko bozeramaileak adostasunera heltzeko bidea ez dutela etengo azaldu du, «jarrera eraikitzailea» dutela [...]
Zulorik gabe eta bi milioiko irabaziekin amaitu zuen udalak 2011ko jarduna
Javier Vitoria udaleko Ogasun ordezkariak 2011ko aurrekontuaren likidazio datuak aurkeztu ditu. Zulorik gabe eta bi milioiko irabaziekin amaitu zuen udalak 2011ko jarduna. Krisi ekonomikoa kontuan hartuta, datua oso ona dela azpimarratu du Vitoriak:«Urtea positiboki itxi dugu; aurrekontu oreka bermatzea lortu dugu, eta udaleko zor bizia bere horretan mantendu dugu, handitu gabe», azaldu du. Donostiako udalak [...]
Loretopetik
Unai Elizasu: 'Arraultza frijituak'Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela.…
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Luix Barinagarrementeria: '!!! atariP lekraM irrote ignO'Atzekoz aurrera irakurria izateko izan da idatzia…
Bideoak
- Title
- Museoen eguna, San Telmo Museoan
- Runtime
- 4:13
- Title
- Txanpontxo jaiak 2013
- Runtime
- 2:01
- Title
- Mari Jose Azurmendi soziolinguista
- Runtime
- 8:58
Blogariak
- Zorionak INFORMATIKALARI!: Urte bete daramagu sarean, Informatika euskaraz jorratzen. Ondo ospatzeko blogaren itxura berritu du...
- Bertsoz bustiriko auzoa: Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek â€...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Unai Oiartzun posted an update 7 hours, 22 minutes ago
Aitor Uriondok zuzenduko du Hondarribia-Irun http://kiroletikblog.blogspot.com.es/
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 8 hours, 21 minutes ago
Athletic-Nacional Montevideo izango da San Mameseko azken partida. Ekainaren 5ean. Jokalari ezagunak dauzka: Recoba, Abreu, Ivan Alonso…
-
Urtzi Urkizu posted an update 8 hours, 40 minutes ago
Arkaitz Basterra euskal zinemagilea umorezko film bat egiten ari da Pragan. Proiektuan ekonomikoki laguntzeko eskaera egiten die ikusleei bideo honetan:
-
Iker Aranburu posted an update 9 hours, 17 minutes ago
Plantoa egingo diote bihar sindikatuek Eusko Jaurlaritzari. Funtzio Publikoko Mahai Orokorreko bilerara deitu ditu, baina ELAk, LABek eta UGTk iragarri dute ez direla joango, Jaurlaritzak lanaldia luzatzen duen dekretua bertan behera uzteko asmoa adierazi ez duelako. CCOOk ere hanka egin zuen azken bileran, baina bileran parte hartuko du.
-
Iker Aranburu posted an update 9 hours, 57 minutes ago
Generalitateak berritu du defizit fiskalaren datua, 2010ko zenbakiekin. Andreu Mas-Colell Ekonomia kontseilariaren arabera, Katalunian zergetan bildutako 16.543 milioi euro ez ziren han gastatu. Kataluniaren barne produktu gordinaren %8,5 da, azken urteotako %8,1eko batez bestekotik gora. Diru hori Osasuna, Ongizatea eta Hezkuntza sailaren…










