Igandea, 2013-05-19

Etiketen Fitxategia | Atotxa

Udalak eta ADIFek autobus geltokia egiteko lanekin hasteko hitzarmena berretsi dute

Maiatzean hasiko dira lanak; lehen pausoak higiezinak kentzea eta seinalizazioa eta instalakuntzen desbideraketa izango dira Udala eta autobus geltokiaren proiektuaren egileak ADIFeko zuzendaritzako ordezkaritza zabal batekin bildu zen joan den ostiralean, Madrilen. Hirigintza zinegotzi Ricardo Burutaran, Hiri-azpiegituretako zinegotzi Nora Galparsoro, Obretako zuzendari Alfonso Vazquez, Jesus Barreiro Udal arkitektoa, Atotxako autobus geltokiaren obra egingo duen ABEEko [...]

PSE kezkatuta dago Atotxako geltokiaren inguruan

Lanen jarraipen batzordea deituko du, informazio gehiago jasotzeko asmoz. PSE-EEko zinegotzi Ernesto Gasco, kezkatuta azaldu da, azken aldian Atotxako geltokiaren inguruan jaso duten informazio urria dela eta. Esan du aspaldian ez dutela berririk jaso, eta ez dakitela noiz hasiko diren lanak. Gainera, azpimarratu du, udal gobernua Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo duen ingurumen ikerketaren zain dagoela; [...]

Atotxako autobus geltokiko lanak maiatzean hasteko asmoa du udalak

Ingurumen txostena egin eta Aldundiak onartzea bakarrik falta da; 2016rako bukatzea espero dute Atotxako autobus geltoki berria eraikitzen hasteko falta diren azken pausoak azaldu zituzten atzo. Etxebizitzako eta Hirigintzako zinegotzi ordezkari Ricardo Burutaranek azaldu zuen, hainbat gauza falta direla lanekin hasteko, baina gehienak abian daudela eta maiatzerako lanak hastea aurreikusi dutela. Lanak egiten dituzten artean [...]

Bilduk ez du geltoki berrirako batzorde baten beharrik ikusten

Adifek eraikitzeko baimena eman bezain pronto lan talde bat sortuko duela dio udal gobernuak Bildu taldeak Zerbitzu Orokorretako Batzordean duen ordezkari Jon Albizuk adierazi duenez, udal gobernuak ez du Atotxako autobus geltokiari buruzko batzorde ez-iraunkor bat sortzeko beharrik ikusten. Oraindik Adifek eraikitzeko baimenik ez dio eman, eta behin baimena izanda, esan bezala, lantalde bat sortuko [...]

Adif eta udala bildu dira Atotxako geltokiari irtenbidea bilatzeko

AHTak Donostian izango duen geltoki definitu gabeak balditzatzen du lanak hastea Udal Gobernuak jakinarazi duenez, atzo bildu ziren Espainiako trenbide sarea kudeatzen duen Adifekin, Atotxako autobus geltokiari irtenbideren bat bilatzeko. Adifek autobus geltokiaren lanak baimendu behar ditu, baina udalak esan duenez, AHTak Donostian izango duen sarbidea eta autobus geltokiaren arteko tartea definitu gabe duenez, orain [...]

PSEk batzorde bat eskatu du autobus geltokiko lanak hasteko

Obrak ofizialki geldituta daudela esan du Gascok eta 2016rako geltokia bukatzea arriskuan dagoela Atotxako autobus geltokiko lanak bultzatzeko batzorde baten eraketa eskatu du PSE-EEk. Lanen jarraipen zein sustapena bermatzeko, behin behineko batzorde bat proposatu du PSE-EEk. Helburua lanak lehenbailehen hastea litzateke. Bilduk ofizialki obra kontratua gelditu zuenetik 300 egun pasa direla adierazi du Ernesto Gascok.  [...]

Atotxako autobus geltokia eraikitzeko kontratua indarrean da berriz ere

Atotxan autobus geltokia egiteko eta ustiatzeko udalak Intermodal Donosti enpresarekin zuen kontratua etenda zegoen eta berriz ere indarrean jartzea erabaki du udal gobernuak gaur goizeko batzordean. Loiolako Erriberako kokapena atzera botatzea erabaki zuen udalbatzak maiatzaren 30ean; hori dela eta, “agindutako hitza bete” dutela eta “Intermodal Donosti aldi baterako enpresa elkarteari kontratua betetzeko agindu” diotela zehaztu [...]

Autobus geltokiaren kokalekuaren erabakian oposizioak “enpresa interesak” lehenetsi dituela salatu du Donostiako ezker abertzaleak

Loiolako Erriberako kokapena “onena” dela uste du alderdiak Oposizioko udal taldeek autobus geltokia Loiolako Erriberan eraikitzeko aukera baztertu zuten asteazkeneko udalbatzarrean. Erabaki horrekin “Donostiako interes eta beharrei bizkar eman” dietela kritikatu du Aritz Ibarrola Donostiako ezker abertzaleko kideak. PSE-EE, PP eta EAJren hautua “Madrileko Genova kaleko PPren bulegoak, Adifek –Renferen trenbideak kudeatzen dituen erakundea– eta [...]

Autobus geltokia “ondo eta azkar”eraiki nahi duela dio Bilduk

Inork zalantzarik balu, Bilduko Hirigintza zinegotziak, Ricardo Burutaranek, argi adierazi du: «Autobus geltokia Atotxan egingo dugu». Atzoko udalbatzarrean, azpiegitura Loiolako Erriberan egiteko aukera baztertu ostean, Atotxan egiteko konpromisoa hartu zutela gogoratu du. Atzo berretsi, eta aurretik ere horrela agindu zutela gaineratu du Burutaranek. Halere, «Loiolako Erriberan abantaila asko ikusten ditugu eta gabezia larriak Atotxan», zehaztu [...]

Ricardo Burutaran: «Loiolako Erriberan abantaila asko ikusten ditugu eta gabezia larriak Atotxan»

Inork zalantzarik balu, Ricardo Burutaran Bilduko Hirigintza zinegotziak argi adierazi du: «Autobus geltokia Atotxan egingo dugu». Atzoko udalbatzarrean, oposizioak azpiegitura Loiolako Erriberan egiteko aukera baztertu ostean, Atotxan egiteko konpromisoa hartu zutela gogoratu du. Atzo berretsi eta aurretik ere horrela agindu zutela gaineratu du Burutaranek. Halere, «Loiolako Erriberan abantaila asko ikusten ditugu eta gabezia larriak Atotxan», [...]