Asteartea, 2013-05-21

Etiketen Fitxategia | aste

Ugartemendiak hamaika aldiz jaso du harria

Ivan Ugartemendiak hamaika aldiz jaso du Igeldoko Harria, 2011n bezain beste.

Telleriatarretan gazteenak bost altxaldi egin ditu

Hamasei urte ditu Beñat Telleriak, Telleria IV.ak; eta bost aldiz jaso du Igeldoko Harria.

Eizmendi zarauztarrak lan ona egin du

Jardun oso ona egin du Jokin Eizmendi zarauztarrak, eta hamabi altxaldirekin bigarren tokian jarri da. Izan ere, Izeta bigarrena da 15 altxaldirekin lehen postuan jarraitzen duena.

Galarragak ere bere marka hobetu du zazpi altxaldirekin

Aimar Galarraga oriotarrak zazpi txandatan harria jasota, bere marka bost aldiz hobetu du. Izan ere, 2011n bi aldiz jaso baitzuen.

Urtzi Telleriak hamar aldiz jaso du harria

Urtzi Telleriak hamar aldiz jaso du Igeldoko Harria, lehen minutuan hiru aldiz altxa ondoren.

Lopetegik bost jasoaldirekin egin du debuta

Hamabost urteko Mikel Lopetegi zarauztarrak bost aldiz jaso du Igeldoko Harria bere debutean.

Urrutia leitzarrak bere marka hobetu du

Iaz, Igeldoko Harria hiru aldiz jasotzean, bere marka ezarri zuen Urrutia harri-jasotzaileak; aurten, berriz, muga hori erraz gainditu du leitzarrak zortzi aldiz altxatuta.

Izeta II.ak hamabost aldiz jaso du harria

Izeta II.ak. hamabost aldiz jasota bukatu du saioa. Lan bikaina egin du.

Izeta III.ak bederatzi altxaldi egin ditu

Hasi da Igeldoko Harriaren proba Trinitate plazan. Bederatzi harri-jasotzaile arituko dira nor baino nor, eta Izeta III.a izan da lehena. Bederatzi altxaldi egitea lortu du.

Zubi musu elkartearena da marmitako onena

Zubi musu elkarteko Xabier Mendizabalek eta Ramon Mujikak egin dute marmitako goxoena. Hala, Aste Nagusiko V. Marmitako Txapelketa irabaztea merezi dutela erabaki du sukaldari ospetsuek osatutako epaimahaiak. Txapela buruan, eta diru sariaren txekea eskuetan zuela, euren sekretua partekatu du bikote donostiarrak: “Kostaldeko erara gustatzen zaigu marmitakoa, tipula oso erreta duela. Horrez gain, patata eta hegaluzea [...]