Asteazkena, 2013-05-22

Etiketen Fitxategia | Añorga

Datorren igandean hasiko da Evaristo Aiestaran II. Pilota Txapelketa Añorgan

Evaristo Aiestaran II. Pilota Txapelketa antolatu du aurten ere Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak. Euskal Herriko puntako pilotariak bilduko ditu lehiak, eta igande honetan bertan hasiko da, 12:00etan. Txapelketa egingo duten hirugarren urtea da, baina iaz jarri zioten Evaristo Aiestaran izena, omenaldi gisa. Txapelketaren aurkezpena egin dute arratsaldean, eta bertan izan dira Mikel Maiza Añorga KKEko [...]

‘Begirada berriak arkitekturan’ erakusketa ireki dute Añorgan

Arkitektura Eskolako kurtso bukaerako 15 lan onenak bildu dituzte Museum Cemento Rezolan Añorgako Museum Cemento Rezolan Begirada berriak arkitekturan erakusketa zabaldu dute. Euskal Herriko Unibertsitatearen Donostiako Arkitektura Eskolako hainbat lanek osatzen dute erakusketa; zehazki, 2011-2012 ikasturte bukaerako 15 proiektu onenak bildu dituzte. Proiektu bakoitzaren azalpenak museoaren hormetan banatuak daude, eta ondoan, bakoitzaren maketa. Erakusketa atzo zabaldu [...]

‘Begirada berriak arkitekturan’ erakusketa zabaldu dute Añorgan

Añorgako Museum Cemento Rezolan Begirada berriak arkitekturan erakusketa zabaldu dute. Donostia Arkitektura Eskolako 2011-2012 ikasturte bukaerako 15 proiektu onenak bildu dituzte bertan. Arkitektoek denetariko proposamenak egin dituzte euren proiektuen bidez, zahar etxe bat, Madrilgo Jai Alai frontoiaren berrikuntza aisialdi gune bihurtuz, Euskadiko Arte Eszenikoen Eskola Bilbon… Guztien artean, bada Donostian kokatua dagoen bat. Izan ere, [...]

Obabako Testiguak literatur kluba abiada hartzen hasiko da berriz

Eneko Barberena idazle arrasatearraren Martin Larralde lana izango dute hizpide biharko saioan Udako atsedenaldiaren ondoren Añorgako Obabako Testiguak taldea lanera itzuliko da bihar, osteguna. Eneko Barberena idazle arrasatearraren “Martin Larralde” lana izango dute hizpide, eta idazlea bera joango da irakurleen galderak erantzutera. Ohi bezala, Añorgako Jolas Etxean elkartuko dira, 19:00etan. Obabako Testiguak literatur kluba iaz [...]

Cementos Rezolan ez da langilerik sartu lanera

Cementos Rezolan langilerik ez da sartu komite sindikalak esan duenez. Eskola itxita dago. Firestone enpresa ere itxita ikus daiteke. Eta denda zein tabernak  ere bai.

Auzoa eta ehunka aurpegi, 250 iruditan

‘Añorgatarrak’ erakusketa inauguratu dute Museum Cemento Rezolan. Porlan fabrika eta bere inguruan bizi izan diren pertsonak hartu dituzte argazki erakusketaren ardatz. Auzoaren eta auzotarren bilakaera erakutsi nahi dute antolatzaileek.­ Museum Cemento Rezolak eta Gorgak, Añorgako Historia Mintegiak, auzotarrak omentzea erabaki dute. Horretarako Añorgatarrak erakusketa antolatu dute, eta atzo inauguratu zuten, Karmengo jaien harira; besteak beste, [...]

Añorgako jaien bigarren txanda ekarri du Zementonek

Erraldoien dantzak, buruhandien korrikaldiak eta haurren algarak zain izan ditu Zementonek bere jairsieran, nahiz eta 20 minutu berandu iritsi den. Pertsonaiaren agertzeak Karmengo jaien bigarren asteburuari eman dio ongietorria Añorgan. Zementonen jaitsierari herri sardina jateak eta kantu jirak eman diote segida añorgatarren eta bisitarien gozamenerako. Datozen hiru egunetan kirolak, gastronomiak eta, batez ere, umore onak [...]

‘Añorgatarrak’ argazki erakusketa aurkeztu dute Museum Cemento Rezolan

Museum Cemento Rezolak eta Añorgako Historia Mintegia den Gorgak antolatu dute Añorgatarrak argazki erakusketa, eta gaur egin dute jendeaurreko aurkezpena museoan bertan. 250 argazkik auzoaren azken mendearen historia kontatzen dute, bi taldetan banatuta. Pertsonak ditu ardatz Gorgak prestaturiko bildumak. Rezolaren argazkiek, berriz, inguruaren eraldatzea eta auzoaren muina izan den fabrikaren bilakaera hartu ditu oinarri. Antolatzaileek [...]

Zementonen jaitsierarekin ekingo diote jaien bigarren txanpari Añorgan

Joan den asteburuko ekitaldietan izandako arrakasta mantentzea espero dute festen antolatzaileek. Pozik gelditu ziren Añorgako Karmengo jaien antolatzaileak joan den asteburuan añorgatarrek festa egitarauari emandako erantzunarekin. Hori dela eta, itxaropentsu daude, eta egunotan jaiei primerako bukaera emango dietela uste dute. Horretarako, Zementonen jaitsiera, Parte Zaharreko festazaleei egindako desafioa eta Orikiz mozorro jaia prestatu dituzte, besteak [...]

Mikel Goñik Añorgako jaietan jokatuko du

Añorgako Jai Batzordeak hasiera polita eman nahi die auzoko jaiei. Hala, bi esku pilota partida interesgarri izango dira ostiralean, 21:30ean. Lau t’erdian, Zarauzko Jauregi eta Lazkaoko Insausti ariko dira. Ondoren, bikoteka, Mikel Goñi eta Lizarrako Nubla, Añorgako Urmenetaren eta Eulateren aurka ariko dira. Partidak ikusteko 6 euro ordaindu beharko dira.