Ostirala, 2013-05-24

Etiketen Fitxategia | Aldundia

Zaharren egoitzako langileek greba mugagabean jarraitzen dute

Maiatzaren 13tik daramate greban; patronalak negoziatzearen aurrean duen jarrera ezkorra salatu dute. Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileak astelehenetik Bulebarrean daude prostesta egiten. Greba mugagabea hasi dute hain zuzen, patronalarekin negoziaketek bizi duten geldialdia dela eta. Azaldu dutenez badakite gaia ez dela berria, baina azken asteetan “gustagarria ez den” erabakia hartu behar izan dute. ELAk deituta, goiz [...]

Aldundiak harrera egin die Reala eta Bera Berari

Bi taldeek haien ligak irabazi dituzte asteburu honetan; belar hockeyan eta eskubaloian. Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera egin die belar hockeyko Reala eta eskubaloiko Bera Bera taldeei, bakoitzak haren liga irabazi izana zoriondu eta eskertzeko. Izan ere, asteburu honetan bi taldeek garaipena lortu dute bakoitzak bere ligan, eta hala emakumezkoen kirolean ere, markak hautsi dituzte bi talde [...]

Gorka Otxoa, Aldundiaren ‘Birziklagarria naiz’ kanpainan

Garitano: “Euskal Herriko kirolariek euren herrialdeko elastikoarekin lehiatzeko eskubide osoa daukate”

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak babes osoa eskaini diete Beteranoen Europako Atletismo Txapelketatik kanporatu dituzten euskal herritarrei, baita elastiko horrekin lehiatzen ari diren guztiei.  ”Euskal Herriko kirolariek euren herrialdeko elastikoarekin lehiatzeko eskubide osoa daukate”, adierazi du Martin Garitanok. Egunotan, Donostian jokatzen ari dira txapelketa, 3.300 atleta ingururen partaidetzarekin. Hala, aste honetan bertan, euskal selekzioaren elastikoa [...]

Kale gorrian daudenentzat eguneko zentro bat irekiko dute hurrengo urtean

Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako Udalak gizarte larrialdietarako eskumenak berrantolatzeko akordioaren barruan adostu dute egitasmo berria. Gipuzkoako gizarte zerbitzuak sendotzeko asmoz, udalak eta aldundiak erakunde arteko konpromiso bat aurkeztu dute. Gizarte Politikako diputatu Ander Rodriguezek eta Gizarte Ongizateko zinegotzi Jon Albizuk eman dute akordioaren albistea. Gizarte larrialdietarako, gizartean baztertuta dauden pertsonentzako eta indarkeria matxistaren biktima diren [...]

Arkitektura Fakultateko 24 ikasle praktikak egiten ari dira aldundian

Euskal Herriko Unibertsitatearen Arkitektura Fakultateko 24 ikasle praktiketan ari dira Gipuzkoako Foru Aldundian.Duela bi aste ekin zioten lanari, bi erakunde horien arteko hitzarmen bati esker. Zehazki, Lurralde Antolaketa Zuzendaritzak Benta Berrin dituen bulegoetan ari dira lanean. Guztira, 116 ikaslek eman zuten izena. Horien artean 24 espedienterik onenak aukeratu zituzten praktikak egiteko: hamasei neska eta zortzi mutil [...]

Garitano: “Uste dugu salbuespen egoerak bertan behera egin behar duela”

Herrirako kideak eta senitartekoak jaso dituzte gaur Gipuzkoako Foru Aldundian; bat egin dute larunbateko manifestazioarekin Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Martin Garitanok harrera egin die Herrirako kideei zein euskal presoen senitartekoei. Bertan esan du, larunbateko manifestazioarekin bat egiten duela Aldundiak. Gainera, gehitu du euskal presoekiko ezartzen diren kartzela politikekin amaitu behar dela; “uste dugu bizi garen garai [...]

Añorga, Martutene eta Loiolako errepide batzuk txikiagotuko dituzte, bulebar bihurtzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Añorgako GI-21 eta Martutene eta Loiola arteko GI-2137 errepideen titularitatea eskuz aldatzea ahalbidetzen duen hitzarmena sinatu dute. Horren ondorioz, errepide zati hauek bulebar bihurtuko dira Foru Aldundiak eta Udalak Añorgako GI-21 eta Martutene eta Loiola arteko GI-2137 errepideen titularitatea eskuz aldatzeko akordioa sinatu dute. Akordioak bi errepideak kudeatzea ahalbidetzen [...]

“Egun hau ez zaio jendeari axola”

Euskadi Eguna izena jarri zioten orain hiru urte, urriak 25eko jai egunari. Egun, batzuek jai egun hori arrotz moduan bizi dute, eta Donostian bertan turisten mugimendurik ez da nabari. Hirugarren urtez urriaren 25a jai egun ofiziala da Euskal Autonomi Erkidegoan. Irutxuloko Hitzak Donostian Euskadi Eguna deituriko hau nola bizi duten ikusi nahi izan du; besteak [...]

Aldundia greban, udalean hiritarren arretan gutxi batzuk martxan

Gipuzkoako Foru Aldundian grebarekin bateratzea ikus daiteke eta udala itxita ez badago ere hutsik nabari da. Hala ere hiritarrentzat arreta bulego bat irekita dago. Pikete jendetsua erdialdean, ertzaintzak jarraituta lanean. Bestalde denda ugari ikus daiteke irekita erdialdean.