Larunbata, 2014-11-22

Etiketen Fitxategia | aitor

Aitor ikastolako kaldereroak Egian abestera eta dantzatzera atera dira

Aitor ikastolako ikasleek Egiako kaleak hartu dituzte kaldereroz mozorrotuta. Egiako ikastolako 3 eta 12 urte arteko haur eta gaztetxoek kantari igaro dituzte auzoko kaleak. Plazaundin bukatu dute ibilbidea, zartaiak astinduz eta taldeka dantzak eginez.

Javi Salgado: “Oso harro nago campus honetan parte hartzeaz”

Donostiako saskibaloi ekimenean parte hartzeko aukera dute  6 eta 16 urte arteko haurrek, ekainean Bosgarren urtez jarraian, haurrentzako saskibaloi campusa antolatu du Sport Events enpresak, Donostian. Aurreko urteetakoekin alderatuz, ordea, aldaketa nabarmena izango da. Izan ere, orain arte Pablo Prigioni Campusa izan dena, Javi Salgado Campusa bihurtu da. Aurkezpen prentsaurrekoa egin zuten atzo; eta bertan [...]

Hondakinak bereizten ikas daiteke Gipuzkoa plazan

 Birziklatzearen garrantziaz ohartarazteko, beiratea duen etxea jarri dute Gipuzkoa plazan. Olaiak Aitorri irakasteko saiakerak bertatik igarotzen direnen jakin-mina piztu du.   Joan den ostegunetik igandea arte 30 metro koadrora iristen ez den apartamentua da Aitor Beltran eta Olaia Gil Sanchez aktoreen antzeztokia, 10:00etatik 20:00etara bitartean. Bertatik igarotzen direnek bi gazteek hondakinen banaketaren inguruan dituzten zalantzak [...]

Aitor: “Hondakinekin aluminiozko papera egin daiteke”

Gipuzkoako plazatik pasa direnek Olaiak eta Aitorrek bere apartamentuan zaborrarekin izaten dituzten gorabeheren jarraipena egin ahal izan dute. Aitorri birziklatzen irakastea da Olaiaren erronka. Bikoteak, azken batean, edozein etxeetan sortzen diren zalantza eta egoerei buruzko aholkuak emango ditu. Bide honetan, Aitorrek zergatik birziklatu behar den azaldu dio Irutxuloko Hitzari.

Hondakinak bereizten ikasteko 11 egunez biziko dira Gipuzkoa plazan

Olaiaren erronka izango da birziklatzea Aitorren eta gainontzeko herritarren eguneroko ohitura bilakatzea Ez du ikus-entzuleak entretenitzeko asmoa, birziklatzen ez duten herritarrak hondakinak bereiztera bultzatzea baizik. Olaia Gil Sanchezek eta Aitor Beltran, Anaia Handia saioaren antzera, 30 metro koadrora iristen ez den apartamentu batean biziko dira hamaika egunez 10:00etatik 20:00etara «birziklatzeak duen garrantzia erakusteko». Ekimena San [...]

Birziklapena sustatzea da Olaiaren erronka

Aitor eta Olaia Gipuzkoa plazako bizilagun berriak dira. 11 egun pasako dituzte diputazio aurreko apartamentuan, eta Aitorrek zein aurretik igarotzen diren guztiek hondakinak bereizten ikasiko dute.

Aitor Azurki: “Nire lehen liburuaren bigarren edizioa ateratzea opari bat izan da”

Aitor Azurki: Kazetaria Maizales bajo la lluvia liburua Euskal Herriko mugetatik kanpo aurkezteko aukera izaten ari da Aitor Azurki, arrakastarekin. Bere lehen liburuan, 1936ko gerran frankisten aurka borrokatu zuten ideologia guztietako 11 gudariren lekukotzak bildu zituen Aitor Azurkik (Gros, 1983). Hainbat herritan liburuaren berri eman ostean, jauzia emateko aukera izan du, Euskal Etxeen bidez. Momentuz, [...]

Aitor Azurkik Bartzelonan aurkeztu du ‘Maizales bajo la lluvia’ liburua

Kazetari donostiarra Maizales bajo la lluvia liburuaren bigarren edizioa aurkezten ari da Euskal Herritik kanpo. Bartzelonatik itzuli berri da. 1936ko gerran errepublikaren alde borrokatu zutenen memoria berreskuratu du Azurkik. Liburuko protagonistetako bat, Marcelo Usabiaga, berarekin izan da Katalunian. Laster liburua Zamora eta Madrilen aurkeztuko du. IRUTXULOKO HITZAk Aitor Azurkiri egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar.

Aitor Sarriegi eta Unai Elizasu izango dira hurrengo Bertsolaria Bere Bakardadean saioan

Bertsolari bat, Aitor Sarriegi; eta gai-jartzaile bat, Unai Elizasu. Biak ala biak parez pare eta elkarrekin ariko dira Bertsolaria Bere Bakardadean ekimenaren hurrengo emanaldian. Dokan, bihar osteguna egingo dute, 20:00etan. Sarrerak 5 eurotan daude salgai.