Aitor ikastolako ikasleek Egiako kaleak hartu dituzte kaldereroz mozorrotuta. Egiako ikastolako 3 eta 12 urte arteko haur eta gaztetxoek kantari igaro dituzte auzoko kaleak. Plazaundin bukatu dute ibilbidea, zartaiak astinduz eta taldeka dantzak eginez.
Etiketen Fitxategia | aitor
Javi Salgado: “Oso harro nago campus honetan parte hartzeaz”
Donostiako saskibaloi ekimenean parte hartzeko aukera dute 6 eta 16 urte arteko haurrek, ekainean Bosgarren urtez jarraian, haurrentzako saskibaloi campusa antolatu du Sport Events enpresak, Donostian. Aurreko urteetakoekin alderatuz, ordea, aldaketa nabarmena izango da. Izan ere, orain arte Pablo Prigioni Campusa izan dena, Javi Salgado Campusa bihurtu da. Aurkezpen prentsaurrekoa egin zuten atzo; eta bertan [...]
Hondakinak bereizten ikas daiteke Gipuzkoa plazan
Birziklatzearen garrantziaz ohartarazteko, beiratea duen etxea jarri dute Gipuzkoa plazan. Olaiak Aitorri irakasteko saiakerak bertatik igarotzen direnen jakin-mina piztu du. Joan den ostegunetik igandea arte 30 metro koadrora iristen ez den apartamentua da Aitor Beltran eta Olaia Gil Sanchez aktoreen antzeztokia, 10:00etatik 20:00etara bitartean. Bertatik igarotzen direnek bi gazteek hondakinen banaketaren inguruan dituzten zalantzak [...]
Aitor: “Hondakinekin aluminiozko papera egin daiteke”
Gipuzkoako plazatik pasa direnek Olaiak eta Aitorrek bere apartamentuan zaborrarekin izaten dituzten gorabeheren jarraipena egin ahal izan dute. Aitorri birziklatzen irakastea da Olaiaren erronka. Bikoteak, azken batean, edozein etxeetan sortzen diren zalantza eta egoerei buruzko aholkuak emango ditu. Bide honetan, Aitorrek zergatik birziklatu behar den azaldu dio Irutxuloko Hitzari.
Hondakinak bereizten ikasteko 11 egunez biziko dira Gipuzkoa plazan
Olaiaren erronka izango da birziklatzea Aitorren eta gainontzeko herritarren eguneroko ohitura bilakatzea Ez du ikus-entzuleak entretenitzeko asmoa, birziklatzen ez duten herritarrak hondakinak bereiztera bultzatzea baizik. Olaia Gil Sanchezek eta Aitor Beltran, Anaia Handia saioaren antzera, 30 metro koadrora iristen ez den apartamentu batean biziko dira hamaika egunez 10:00etatik 20:00etara «birziklatzeak duen garrantzia erakusteko». Ekimena San [...]
Birziklapena sustatzea da Olaiaren erronka
Aitor eta Olaia Gipuzkoa plazako bizilagun berriak dira. 11 egun pasako dituzte diputazio aurreko apartamentuan, eta Aitorrek zein aurretik igarotzen diren guztiek hondakinak bereizten ikasiko dute.
Aitor Azurki: “Nire lehen liburuaren bigarren edizioa ateratzea opari bat izan da”
Aitor Azurki: Kazetaria Maizales bajo la lluvia liburua Euskal Herriko mugetatik kanpo aurkezteko aukera izaten ari da Aitor Azurki, arrakastarekin. Bere lehen liburuan, 1936ko gerran frankisten aurka borrokatu zuten ideologia guztietako 11 gudariren lekukotzak bildu zituen Aitor Azurkik (Gros, 1983). Hainbat herritan liburuaren berri eman ostean, jauzia emateko aukera izan du, Euskal Etxeen bidez. Momentuz, [...]
Aitor Azurkik Bartzelonan aurkeztu du ‘Maizales bajo la lluvia’ liburua
Kazetari donostiarra Maizales bajo la lluvia liburuaren bigarren edizioa aurkezten ari da Euskal Herritik kanpo. Bartzelonatik itzuli berri da. 1936ko gerran errepublikaren alde borrokatu zutenen memoria berreskuratu du Azurkik. Liburuko protagonistetako bat, Marcelo Usabiaga, berarekin izan da Katalunian. Laster liburua Zamora eta Madrilen aurkeztuko du. IRUTXULOKO HITZAk Aitor Azurkiri egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar.
Aitor Sarriegi eta Unai Elizasu izango dira hurrengo Bertsolaria Bere Bakardadean saioan
Bertsolari bat, Aitor Sarriegi; eta gai-jartzaile bat, Unai Elizasu. Biak ala biak parez pare eta elkarrekin ariko dira Bertsolaria Bere Bakardadean ekimenaren hurrengo emanaldian. Dokan, bihar osteguna egingo dute, 20:00etan. Sarrerak 5 eurotan daude salgai.
“Bizikletan ibiltzea gustuko duen jendearen topaketa izango da”
Txirrindulari eta bizikleta zaleak, bihar, 19:30ean, Bulebarrean elkartzera gonbidatu dituzte Masa Kritikoa mugimenduari abiapuntua eman dioten Aitor San Francisco (Amara Berri, 1982), Alex Urrutia (Ulia, 1982), Ibon Madariaga (Ulia, 1983) eta Gorka Hoyosek. Manifestazio askotan bezala, Bulebarretik Antiguako tunelera iritsiko dira; ibilbidean, aldiz, ez dute ez pankartarik ez lelorik oihukatuko. Zer da Masa Kritikoa? Ibon [...]
Loretopetik
Markel Ormazabal: 'Greba egitetik greban egotera'Ez alferrik, azken urteetan indarra hartu duen…
Unai Elizasu: 'Arraultza frijituak'Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela.…
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Bideoak
- Title
- Juan Karlos Izagirreri elkarrizketa
- Runtime
- 3:28
- Title
- Aldatzen Laguntzen konpainia, 'Ispilua'
- Runtime
- 1:01
- Title
- Beñat Gaztelumendi eta Asier Basurto
- Runtime
- 7:43
Blogariak
- Euskontu, Euskal Kontu eta Deskontuak!: Duela hilabete asko ez dudala Informatikalari bloga eguneratu, arrazoia? Euskontu. Proiektu oso inte...
- Bertsoz bustiriko auzoa: Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek ...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 13 minutes ago
Ulergarria da etapa bertan behera uztea, ezta?
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 21 minutes ago
Gaur goizean ziren erabakia hartzekoak Giroko antolatzaileak eta hartu dute: ez da jokatuko etapa; ez A aukera eta ez B aukera. Elurra ari du irteeran bertan, eta ezinezkoa da egoera horretan lehiatzea. Biharko etapa ere arrisku bizian dago.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 10 hours, 25 minutes ago
Emakumezkoen Txapeldunen Ligan, Wolfsburgek irabazi dio finala Olympique Lyoni (1-0). Mullerrek sartu du gola, 73. minutuan, penaltiz.
-
LOHIZUNE AMATRIA posted an update 11 hours, 12 minutes ago
IRRIA DARIO HAIZEARI
Zazpiak Bat produkzio taldearen proiektu dokumentala -
LOHIZUNE AMATRIA posted an update 11 hours, 12 minutes ago
Errodaia bukatuta, edizioari ekin genion, eta gaur, maiatzak 23, azkenean esan dezakegu, Irria Dario Haizeari dokumentala amaitu dugula. Estreinaldia ekainaren 13an, Errezilen.










