Osteguna, 2013-05-23
  • Donostia euskaldunago bat lortzeko helburuarekin Bidea marraztera goaz! XXI. mendeko Donostia euskaldun! jardunaldiak abian jarri ditu Bagera elkarteak. Irutxuloko Hitza bertan aztertzen ari diren erronken jarraipena egiten ari da.

Irailaren 29an abiatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia

Lehen saioa Villabonan egingo dute; abenduaren 15ean BECen jokatuko den finalera arte 14 saio izango ditu txapelketak. Lau urteko zikloa beteta, 16. Bertsolari Txapelketa Nagusia udazkenean iritsiko da, irailaren 29an. Amasa-Villabonan hasi, eta abenduaren 15ean amaituko da, BECen jokatuko den finalarekin. Hamalau saio izango ditu aurtengo Txapelketa Nagusiak. Denera 43 bertsolari izango dira parte hartuko [...]

Danbor Martxara deitu dute Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean

Ekainaren 1ean EH 11 Kolorek antolatutako egitasmoa azaldu dute; 17:30ean irtengo da Alderdi Ederretik. Maiatzaren 21a, Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, EH 11 Kolorek eta Donostiako Udalak bat egin dute gaurko egunarekin, udaletxeko terrazan egin duten ekitaldi baten bidez. Bertan, EH 11 Kolorek antolatutako 11 Kolor Fest ere aurkeztu dute. Hain zuzen ere, ekainaren [...]

Loiolako gaztetxeak 8. urtebetetze festa ospatuko du larunbatean

Egun osoko jaia antolatu dute. Loiolako gaztetxeak 8 urte bete ditu, eta larunbat honetan, hilaren 25ean, ospatu egingo dute. Hona hemen egitaraua: 11:00. Haurrentzako jolasak eta txokolate jana Latsari plazan. 13:00. Kalejira gaztetxera, Latsari plazatik abiatuta. 14:00. Bertso bazkaria gaztetxean. Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak ariko dira. Txartelak salgai daude Loiolako Hontza, Aldazabal eta [...]

Realak baieztatu egin du Montanierrek taldea utziko duela

Philippe Montanierrek ez du Realeko entrenatzaile izaten jarraituko. Halaxe jakinarazi du gaur Realak, ohar baten bidez. Kontratua urtebetez luzatzea eskaini zion Realak, baina Montanierrek ez duela onartu kontratua berritzeko eskaintza jakinarazi du. Edonola, gaia ekidin du klubak: ”Denboraldia amaitzeko falta diren bi partidak igaro ostean hitz egingo du gaiaz klubak”, dio oharrak. Hala, falta diren bi partidetan [...]

Bera Bera EHU saskibaloi taldeak Emakumeen Espainiako Bigarren Mailara igotzea lortu du

Bera Bera EHU saskibaloi taldeak igoera lortu berri du Emakumeen Espainiako Bigarren Mailara. Asturiasen lortu zuen igoera taldeak asteburuan, igoera fasean Quattro Dance Aviles GD Bosco, Universidad de Salamanca eta Gasteizko Caja Vital Kutxa EHU taldeei irabazita. Beraz, datorren denboraldia orain arte EHU Ibaetak jokatu duen mailan egingo du; izan ere, EHU Ibaetak Lehen Mailara igoera lortu berri [...]

Datorren igandean hasiko da Evaristo Aiestaran II. Pilota Txapelketa Añorgan

Evaristo Aiestaran II. Pilota Txapelketa antolatu du aurten ere Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak. Euskal Herriko puntako pilotariak bilduko ditu lehiak, eta igande honetan bertan hasiko da, 12:00etan. Txapelketa egingo duten hirugarren urtea da, baina iaz jarri zioten Evaristo Aiestaran izena, omenaldi gisa. Txapelketaren aurkezpena egin dute arratsaldean, eta bertan izan dira Mikel Maiza Añorga KKEko [...]

Realak galdu egin du Eurohockeyko finala

Reading HC talde ingelesaren aurkako partida galdu du gaur arratsaldean (2-0); Eurohockey Champions Trophy-ko txapeldunordeak dira txuri-urdinak. Ingalaterrako Reading HC taldea nagusitu da Eurohockeyko finalean. Realeko belar hockey taldea garaitu du gaur; 2 eta 0 irabazi dio. Reala Eurohockeyko txapeldunordea da, beraz. Talde txuri-urdina bikain aritu da txapelketan. Railway Union HC talde irlandarra, Victorya Smolevichi talde [...]

Ondarreta eta Zurriolako eguzkitako oihalak, ostegunean zozkatuko dituzte

Udaletxeko pleno aretoan egingo dute zozketa 12:00etan; emaitzak webgunean zein udaleko Hondartza Atalean jarriko dituzte. Maiatzaren 23an egingo dute hondartzetako eguzkitako oihalen zozketa. Ondarreta eta Zurriolako estalkiak zozkatuko dituzte, udaletxeko pleno aretoan 12:00etan. Zozketarako zenbakia dutenek, zozketan oihala egokitu zaien edo ez jakin ahal izango dute udaleko webgunearen eta udaletxean dagoen Hondartzetako Atalaren bidez. Prozedurari [...]

Euskadiko ikuskizun onenaren saria lortu du Ertza konpainiak Leioako Umore Azokan

Asier Zabaletak zuzendutako dantza taldearen ‘4 x 4’ lana saritu dute. Leioako XIV. Umore Azokak Ertza konpainia saritu du. Asier Zabaletaren taldeari eman diote Euskadiko ikuskizun onenaren saria. 4×4 lana saritu dute, “hiri-hizkuntzetan oinarritutako pultsu dramaturgiko, planteamendu estetiko eta soluzio teknikoagatik, eta etnia desberdineko lau dantzarik koreografiatutako arte latza egiten dutelako”.

Abian dira autobus geltoki berria egiteko lanak

Bi urte iraungo dute lanek; haien eraginak azaltzeko, bilera egingo dute bihar herritarrekin. Autobus geltoki berriko lanak gaur hasi dituzte. Juan Karlos Izagirre alkateak azpimarratu duenez, “esan bezala”, maiatzean hasi dituzte autobus geltoki berriko lanak. Ez hori bakarrik, gaur egin duten agerraldian gogoratu du 2016rako ere bukatuta egongo direla. Azpimarratu du, lehenago ezin zirela lan [...]