Larunbata, 2013-05-25

Gordailua | Politika Atal honetarako RSS jarioa

Zerbitzu publikoak defendatzeko eskatu dute

Jendetza irten da kalera, Jaurlaritzak lanpostu publikoak kaskartu ez ditzan. Dekreturik ez! Enplegu suntsiketarik ez! Zerbitzu publikoen defentsan, hemen erabaki lelopean mobilizatu dira gaur arratsaldean Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Sindikatu guztiak batu dira zein zerbitzu publiko nahi dituzten aldarrikatzeko: ELA, LAB, CCOO, UGT, erizainen —SATSE eta SAE— eta irakasleen —EILAS— sindikatua. Jendetzak egin du bat [...]

Energia berriztagarriei buruzko jardunaldian izan da Udalbiltza

Energia berriztagarriei buruz Donostian egindako jardunaldian izan da Udalbiltza. Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendakaria izan da, gonbidatu gisa. Zazpiak Bat harreman sarea izan da antolatzaileetako bat; Udalbiltzak harekin hartu-emana du. Donostiako Udalarekin ere badu harremanik. Hala, jardunaldian egoteko gonbidapena jaso du nazio instituzioak. Halaber, hiri eta herri zenbaiteko zinegotzi eta garapen agentzietako teknikariak ere egon dira, [...]

Izagirre: “Noski sententzia beteko dugula, eta honek aldaketak egitea suposatuko du, besterik ez”

Auzitegi Konstituzionalak udaletxeetan zinegotzi gisa bozkatuak izan ez direnak, ordezkari gisa aritzea baliogabetzen zuen sententzia baieztatu du gaur. Auzitegi Konstituzionalak gaur baieztatu du aukeratuak izan ez diren ordezkariek ezin dutela kargurik izan. Hala, aurreko astean uste zen bezala, zuzenean eragiten dio Bilduren gobernuari, eta zehatzago, Nerea Txapartegi Kultura eta Euskara ordezkariri, eta Jabi Vitoria Ogasun [...]

Xabier Atristain atxilotu dute

Xabier Atristainek bere burua aurkeztu du gaur eguerdian polizia-etxean, eta Ertzaintzak atxilotu egin du. Otsailean epaitu zuten donostiarra Espainiako Auzitegi Nazionalean, beste hainbat lagunekin batera. “ETAri laguntzea” leporatu zieten apirilean. Juan Mari Mariezkurrena ere gaur atxilotu dute Hernanin, eta Eider Zuriarrain atzo Sondikan.

Donostiako Sorturen aurkezpena egin dute Parte Zaharrean

‘Irabazteko sortu gara’ lelopean, Sortu alderdi politikoaren Donostiako taldea aurkeztu dute, gaur eguerdian. Parte Zaharreko Konstituzio plazan egin dute ekitaldia, hainbat donostiarren aurrean, eta Donostia aldatzera datozela aldarrikatu dute. Iñigo Balda loiolatarra izan da hitza hartu duen lehena. ”Sortu jaio da, baita Donostian ere”, izan dira Baldaren lehen hitzak. Ezker abertzaleak orain arte egindako bidea gogora [...]

Ruiz: “Oraindik sententzia aztertu behar dugu, zein aukera dauden ikusteko”

Auzitegi Konstituzionalak udaletxeetan zinegotzi gisa bozkatuak izan ez direnak, ordezkari gisa aritzea baliogabetu du; honek zuzenean eragiten dio Donostiako udal gobernuari, hain zuzen ere, Nerea Txapartegi eta Jabi Vitoriari. Atzo prentsaren bidez jakin zenez, Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi du, orain arte, udal gobernu batek ordezkariak hautatzeko zuen ahalmena. Hau da, botoen bidez irabazitako zinegotziez [...]

Nahikari Otaegi zazpi hilabeteko haurrarekin aurkeztu da Aranjuezko espetxera

Nahikari Otaegi zazpi hilabeteko haurrarekin aurkeztu da Aranjuezko espetxera. Arratsaldean,17:30ean, joan da espetxera senide eta lagunek babestuta. Hiru urtekosemea ere badu, baina hori aitarekin geratuko da kalean. “Familian lau gara eta semea aitarekin geratuko da, familia erdibitukoda”, adierazi du gazteak. Segi erakundeko kide izatea egotzita sei urteko espetxe zigorra ezarri zion EspainiakoAuzitegi Nazionalaketa ondoren Auzitegi [...]

Imanol Vicenteren atxiloketa salatu dute

Imanol Vicente (Amara Berri, 1986) gaztearen atxiloketa eta poliziaren partetik aste hauetan jaso duen jazarpena salatzeko kontzentrazioa egin zuten atzo arratsaldean, Anoeta estadioaren aurrealdean. Aske Guneak adierazi duenaren arabera, “jasangaitza izan da azken aste hauetan Imanolek Ertzaintzaren partetik jaso duen presioa. Bere etxe inguruan ibili dira etengabe intimidazio eta ezinegon egoera sortuz”. Horregatik, Amara Berriko [...]

Maiatzean ekingo diete autobus geltokiko lanei, beharrezko txostenak eta akordioak lortuta

Udalak gaur bertan jaso du Gipuzkoako Foru Aldunditik Atotxako autobus geltokia eraikitzeko beharrezkoa den Ingurumen Adierazpena, eta alkatea bihar joango da Madrilera, lanak hasteko baimena eskuratzeko. Izan ere, ADIFekin hitzarmena akordatu dute dagoeneko, eta horrek emango dio aukera udal gobernuari bihar bertan, Madrildik, baimena ekartzeko. Honela gauzak, gaurko udalbatzarrean, Juan Karlos Izagirre alkateak aurreratu du [...]

Imanol Vicentek bere burua aurkeztu du Martuteneko espetxean

Zigortutako zortzi gazte donostiarretatik sei atxilotu zituen Ertzaintzak, joan den ostiralean, Bulebarreko Aske Gunean. Horien artean ez zegoen Imanol Vicente. Hain zuzen ere, donostiarrak gaur arratsaldean aurkeztu du bere burua Martuteneko espetxean. Horrenbestez, zigortutako zortzi gazteetatik bakarra gelditzen da espetxeratua izateko; Nahikari Otaegi, alegia. Otaegik azken egunak bizi ditu, aske, Donibane Lohizunen, berak ere bere [...]