Ander Mujika preso donostiarra Grosetik, bere auzotik, 850 kilometrora dago espetxeratuta; Frantzian, Bourg-en-Bresseko kartzelan, hain zuzen ere. Bada, hiru lagun joan zaizkio gaur bisitan eta bakar batek soilik bisitatu ahal izan du. Hain zuzen ere, Naiz.info-k jakinarazitakoaren arabera, lagun batek duen protesiak soinua eragin du detektagailuan eta, mediku-agiriak eta erradiografia erakutsi arren, beste bisitetan egin [...]
Gordailua | Politika Atal honetarako RSS jarioa

Herrira: «Sufrimenduaren erruleta errusiarra eteteko garaia da»
Herrirak deitutako M18 Plazara ekimenaren barruan, elkarretaratzeak egiteaz gain, eskuorriak banatu eta adierazpenak egin dituzte euskal presoen arazoa gizarteratzeko eta bake eszenatoki baten alde egiteko. Martxoan izandako gertakari lazgarriak ekarri dituzte gogora; bi presoren heriotzak, senideek izandako istripuak edo espetxetan jasotako jipoiak, besteak beste. Halako egoerekin amaitzeko, Herrirak konponketaren alde egiteko eskatu die Espainiako eta [...]

Euriak ez du euskal presoen eskubideen aldeko aldarria gelditu
M18 Plazara ekimenaren bitartez, Donostiako plazak hartu dituzte eguerdian, euskal presoei babesa emateko helburuarekin. Euriak ez du zapuztu elkartasun eguna, jende andana bildu baita hiriko hainbat bazterretan. Amaran, Egian, Grosen, Parte Zaharrean… Giza eskubideak. Irtenbidea bakea. Euskal presoak etxera leloarekin, elkarretaratzeak egin dituzte, Herrira mugimenduak deituta. Zenbait auzotan kaleetan barrena kalejira egin dute eta, mobilizazioekin [...]

Beñat Apalategiri, Breogan Fernandezi eta Urtza Alkortari babesa eman diete
Ertzaintzak Ondarroan eraikitako herri harresiaren aurka izandako jarrera bortitza salatu dute Bulebarrean. Hain zuzen ere, Urtza Alkorta bizkaitarra ez ezik, Ertzaintzak Beñat Apalategi eta Breogan Fernandez donostiarrak ere atxilotu ditu. Bi hauek ordu batzuk geroago utzi dituzte aske, baina autoritateari atentatua eta erresistentzia egotzita. Bulebarreko elkarretaratzean babesa eman diete gazteei, eta euskal gazteriaren aurkako jazarpenarekin [...]

Palestinari elkartasuna adierazi diote Bulebarrean
Palestinaren aldeko elkarretaratzea egin dute Bulebarrean, “Israel hiltzaile, Europa laguntzaile” oihuen artean. “Palestina askatzeko” aldarrikatu dute, baita Israeli boikota egiteko eskatu ere. Palestinaren aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, eta erasoak ez ditzatela egin eskatu dute, “ez gure izenean”. Palestinarekin Elkartasuna Koordinakundeak Elkartasunaren Astearen barruan egindako elkarretaratzea izan da Bulebarrekoa. Ostiralean hitzaldi bat egingo dute Koldo Mitxelenan, [...]
Kontzentrazio bat egingo dute gaur Bulebarrean
Urtza Alkorta, Beñat Apalategi eta Bregoan Fernandezi elkartasuna adierazteko kontzentrazio bat egingo dute gaur 19:30ean Donostian. Bulebarrean elkartuko dira. Apalategi eta Fernandez gazte donostiarrak, atxilotu eta ordu gutxira askatu egin dituzte. Autoritateari atentatua eta erresistentzia egotzita atxilotu dituzte Ondarroan, Alkorta babesteko sortu den herri harresian.
Breogan Fernandez eta Beñat Apalategi aske daude
Bi donostiarrak Ondarroako komisaldegira eraman ditu Ertzaintzak. Urtza Alkortaren inguruan osatutako herri harresian izan dira. Autoritatearen kontrako atentatua eta erresistentzia egotzita Ertzaintzak atxilotu egin dutela adierazi dio Beñat Apalategik Irutxuloko Hitzari: “Ostikoak eman dizkiedala esan didate. Atxilotu eta Ondarroako komisaldegira eraman naute. Halere, sarean dagoen bideo batean ikus daiteke ez dela horrela izan”. Bortizki jipoitu [...]
Beñat Apalategi eta Breogan Fernandez atxilotu dituzte Ondarroan
Ondarroako komisaldegian daude bi donostiarrak. Ertzaintza gaur goizaldean joan da Ondarroara Urtza Alkorta atxilotzera. Zazpiak aldera iritsi dira 30 furgonetatik gora, eta Ondarroako Alamedan zeuden herritarrek harresia osatu dute zubian, Alkortaren inguruan. Herri harresian zeuden bi donostiar atxilotu ditute. Beñat Apalategi da horietako bat. Apalategi Donostiako gazte auzipetuetako bat izan zen, eta absolbitu egin zuten. [...]

Zerbitzu publikoak defendatzeko eskatu dute
Jendetza irten da kalera, Jaurlaritzak lanpostu publikoak kaskartu ez ditzan. Dekreturik ez! Enplegu suntsiketarik ez! Zerbitzu publikoen defentsan, hemen erabaki lelopean mobilizatu dira gaur arratsaldean Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Sindikatu guztiak batu dira zein zerbitzu publiko nahi dituzten aldarrikatzeko: ELA, LAB, CCOO, UGT, erizainen —SATSE eta SAE— eta irakasleen —EILAS— sindikatua. Jendetzak egin du bat [...]

Energia berriztagarriei buruzko jardunaldian izan da Udalbiltza
Energia berriztagarriei buruz Donostian egindako jardunaldian izan da Udalbiltza. Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendakaria izan da, gonbidatu gisa. Zazpiak Bat harreman sarea izan da antolatzaileetako bat; Udalbiltzak harekin hartu-emana du. Donostiako Udalarekin ere badu harremanik. Hala, jardunaldian egoteko gonbidapena jaso du nazio instituzioak. Halaber, hiri eta herri zenbaiteko zinegotzi eta garapen agentzietako teknikariak ere egon dira, [...]
Loretopetik
Unai Elizasu: 'Arraultza frijituak'Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela.…
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Luix Barinagarrementeria: '!!! atariP lekraM irrote ignO'Atzekoz aurrera irakurria izateko izan da idatzia…
Bideoak
- Title
- Museoen eguna, San Telmo Museoan
- Runtime
- 4:13
- Title
- Txanpontxo jaiak 2013
- Runtime
- 2:01
- Title
- Mari Jose Azurmendi soziolinguista
- Runtime
- 8:58
Blogariak
- Zorionak INFORMATIKALARI!: Urte bete daramagu sarean, Informatika euskaraz jorratzen. Ondo ospatzeko blogaren itxura berritu du...
- Bertsoz bustiriko auzoa: Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek â€...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
- Afari bat Astorian, ‘Sex and the City’ erara 2013/05/14
- ’2013, donostiarren suntsiketak darrai’ 2013/05/16
- ‘Donostia 1813. Hiru inperioren biktima’ 2013/05/16
Berriketan.info [RSS]
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 1 minute ago
Scarponi ere iritsi da.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 1 minute ago
Nibali bera aurrera Samuel Sanchez eta Betancurren bila. Hirukotea osatuko da.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 4 minutes ago
Santambrogiok huts egin du gaur, denbora asko galduta doa. Samuel Sanchez eta Betancur aurrean, jaitsiera arriskutsuan.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 6 minutes ago
Samuel Sanchez aurrera Betancurren bila.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 7 minutes ago
Betancurren eraso zitala igoerako azken metroetan. Mugimendu serioa da hau.









