Itxaso Araque; Augustin Zubikarai bekaren irabazlea Itxaso Araqueren anaiak Augustin Zubikarai literatura lehiaketara bidali zuen bere arrebak Londresetik bidalitako zirriborroa; egiatarra irabazlea izan zen, eta liburua argitaratu berri dute. Gasteizen Itzulpengintza lizentziatura ikasi zuen Itxaso Araquek (Egia, 1988). «Beti izan dut gogoko letren mundu hori. Gainera, harreman zaila izan dut hizkuntzekin. Gurasoek ez dute euskaraz [...]
Gordailua | Paperekoa Atal honetarako RSS jarioa
Blaka rock taldeak zuzeneko DVD bat grabatuko du Dokan
Abenduaren 27an emango du kontzertua boskote donostiarrak; ikuskizun berezia prestatu dute Hiru urte bete ditu Blaka taldeak. Ez dute ez maketa ez diskorik, baina agertokiz agertoki aritu dira euren abestiak jotzen. Orain zuzeneko energia hori guztia DVD batean jasotzea erabaki dute: hurrengo abenduaren 27an (20:00) Dokan emango duten kontzertua grabatuko dute. Iñigo Ozaeta (baxua), Lander [...]
‘San Telmo bertatik bertara’ programarekin museoa herritarrengana hurbildu nahi dute
San Telmo Museoak San Telmo, bertatik bertara izeneko programa abiatuko du. Hainbat ekimenen bidez, museoaren barne lanean eta bere bildumatan sakontzea ahalbidetuko dute. Hala, museoak bere ondarearen balioa azpimarratu nahi du, eta aldi berean, publikoarengana gerturatu. Hala, esaterako, Altzoko Handiarekin erlazionatutako pieza sorta bat erakusketa iraunkorrean txertatu du San Telmok, eta pertsonaiaren inguruko jarduera sorta [...]
Bonifacio Alfonso margolariaren lan onenak bildu dituzte Kubon
Artista donostiarraren lan onenak aukeratu ditu Jose Luis Merinok, apirilera arteko erakusketarako Bonifacio 1933-2011 izeneko erakusketa irekiko dute gaur Groseko Kubo aretoan. Bonifacio Alfonso margolari donostiarra zen, eta Bonifacio bezala ezagutzen zuten denek. Laster alde egin zuen bere jaioterritik, eta Bilbon eta Madrilen bizi izan zen, besteak beste. Hainbat lanbide izan zituen margolaria izan baino [...]
Zezenketei atea ireki die oposizioak
Illunbe alokatzeko prezio publikoak jartzeko proposamenaren alde egin dute EAJk, PSE-EEk eta PPk udalbatzarrean. Donostia Arena 2016ko barrutia alokatzeko prezio publikoak jartzeko proposamena onartu zuen atzo udalbatzak, EAJk proposatuta. Erabaki horrekin zezenketak egin ahal izango dira Illunben, udal gobernuaren iritziaren kontra. Jeltzaleekin batera, PSE-EEk eta PPk baiezko botoa eman zuten; Bilduk, ordea, ezezkoa. Oposizioak bat [...]
Torturak utzitako arrastoez hitz egiteko garaia delako
Euskal Memoriak torturaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Egia kultur etxean. Egia bat osatzea da lehenengo helburua, ondoren justizia eta erreparazioa hel daitezen. Horretarako, tortura zuzenean bizi izan dutenei ahotsa eman die. Garai politiko zehatz batean ari da lanean Euskal Memoria Fundazioa. Argi dute, egun, torturaz hitz egitean, garrantzitsua dela egia, justizia eta erreparaziorako bidean aritzea. [...]
Donostiako ereserkia berreskuratuko dute urtarrileko lehenengo mugarrian
San Sebastian bezperan danborrada berezi bat egingo dute 1813ko bigarren mendeurrena gogoratzeko Donostiaren suntsitzearen bigarren mendeurrena gogoratzeko, lehenengo mugarria aurkeztu zuten atzo. Ekitaldia San Sebastian bezperan egingo dute, urtarrilaren 19an, hain zuzen ere. Bertan, hiriko ereserki zaharra joko dute. Doinua, besteak beste, danborrada berezi batek joko du. Bestalde, Juan Karlos Izagirre alkateak bigarren mendeurrenari buruzko [...]
Kursaal Fundazioak galerak aurreikusi ditu datorren urterako
Jauregiko arduradunak ez daude kezkatuak datuekin, aurreko urteetako irabaziekin beteko baitute zuloa Kursaal Fundazioko kideek bi konturen berri eman zuten atzo egindako agerraldian; aurreko urteko balantzea, eta datorren urteko programazioaren aurrerapena. Azaldutakoaren arabera, iazko balantzea positiboa da, baina baliteke lehen aldiz Kursaalek galerak izatea datorren denboraldian; arduradunen kalkuluek hori islatzen baitute. Hala ere, ez dira [...]
Gabonetako erakusketa zabalduko du gaur Ekain Arte Lanak galeriak
Zumeta, Txillida eta Amable Arias artisten lanak ikusi eta erosteko aukera izango da, urtarrilaren 20a arte Gabonetako erakusketa kolektiboa zabalduko dute gaur, Parte Zaharreko Ekain Arte Lanak galerian, eta urtarrilaren 20a arte egongo da zabalik. Bertan galerian ohikoak diren artisten lanak jarriko dituzte: Amable Arias, Vicente Ameztoi, Txillida, Gangutia, Goenaga, Gracenea, Zumeta, Javier Valverde, Koldobika [...]
Nosferatu zikloa urtarrilaren 9an hasiko da Antzoki Zaharrean
Estatu Batuetako zinema musikala ekarriko dute gogora, proiektatuko dituzten 19 filmeen bidez Urtarrilaren 9an, asteazkenean, Nosferaturen ziklo berria hasiko da Antzoki Zaharrean, 20:00etan. 2013ko ekitaldiak Estatu Batuetako zinema musikala izango du protagonista. Hala, 42nd Street (1933) filma izango da proiektatuko duten lehena. Ekainera arte egingo duten antologia horrek Estatu Batuetako zinema musikala berrikusiko du, 19 [...]
Loretopetik
Unai Elizasu: 'Arraultza frijituak'Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela.…
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Luix Barinagarrementeria: '!!! atariP lekraM irrote ignO'Atzekoz aurrera irakurria izateko izan da idatzia…
Bideoak
- Title
- Museoen eguna, San Telmo Museoan
- Runtime
- 4:13
- Title
- Txanpontxo jaiak 2013
- Runtime
- 2:01
- Title
- Mari Jose Azurmendi soziolinguista
- Runtime
- 8:58
Blogariak
- Zorionak INFORMATIKALARI!: Urte bete daramagu sarean, Informatika euskaraz jorratzen. Ondo ospatzeko blogaren itxura berritu du...
- Bertsoz bustiriko auzoa: Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek â€...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
leire narbaiza arizmendi posted an update 7 hours, 2 minutes ago
-
Jon Fernandez posted an update 13 hours, 41 minutes ago
Enpresen zerga iruzurraz, ”ez dugu sozietateen zergak armonizatzeaz hitz egin, hori ezinezkoa delako”, dio Durao Barrosok. ”Iruzurraz hitz egin dugu, ez zergak txikiak ala handiak diren”. Frantzian, adibidez, %33,3koa da zerga; Irlandan, berriz, %12,5ekoa.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 13 hours, 44 minutes ago
Viscontirentzat etapa, bere bigarrena eta Movistarren laugarrena Giroan. Bikaina.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 13 hours, 45 minutes ago
Azken kilometroan sartuta 21 segundo Viscontirentzat. Harrigarria Movistarren Giroa.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 13 hours, 48 minutes ago
Hiru kilometro besterik ez, eta 24 segundoko aldea Viscontirentzat. Eskura dauka garaipena, Movistarren hirugarrena jarraian.









