Asteazkena, 2013-06-19

Gordailua | Kultura Atal honetarako RSS jarioa

Surfilm Festibal erradikal eta iraultzailea

Aldaketa aroa iragarri nahi du Surfilm Festibal jaialdiak. Aldaketa, suntsipena, eta aldarrikapenaren aroa. 1986ko abuztuko azken egunean, berandu jaiki eta albistegia jarri zuen Nick Waplington argazkilariak. Huntington Beach-en bi hegazkinek elkar jo eta erori egin ziren. Istripua gertatu baino lehen ere, bertara joatekoa zen, surf txapelketa bat baitzegoen. Huntington Beach-era joan eta istripuak eragindako kaosaren [...]

Euskalgintzak Txillardegi omenduko du hilaren 12an

    Kontseiluak eta Batzenek Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi omenduko dute hilaren 12an egingo duten jardunaldi baten bidez. Txillardegi jardunaldiak egile donostiarrak euskararen normalizazioari egindako ekarpena ardatz izango du. San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan, 10:00etatik 13:30era bitartean egingo dute, eta parte hartu nahi duen orok ateak irekita izango ditu. Antolatzaileek, hala ere, aldez aurretik jakinaraztea nahi [...]

Larrotxenera, kantu egitera

Lagunekin kantari 2012ko aldia aurkeztu berri dute Larrotxene kultur etxean Lagunekin Kantari programa berezia da. Kantariek jendearentzat kantatzen dute lehenengo, eta jendearekin gero. Programa parte-hartzailea da. Publikoa, txandaka, entzule eta kantari baita. 2005etik maiatzean egiten da Larrotxene Kultur Etxean eta kantari ugarik parte hartu dute. Aurten ere bertan izango baitira programaren ekimen gehienak. Ohi moduan publikoak [...]

Koldo Almandoz Judas Arrietaren Pekingo estudioan izango da udan

Goazen Txinara! beka programan parte hartzeko hautatu dute zinemagile donostiarra Juan Aizpitarte, Iñigo Salaberria, Isabel Herguera… Hainbat euskal sortzailek parte hartu dute Goazen Txinara! beka programan. Judas Arrietak bultzatutako ekimena da. Artistei Txinan proiektu bat garatzeko aukera ematen zaie. Arrietak Pekinen duen arte estudioan lan egiteko, hain zuzen. Aurtengo udan Koldo Almandoz zinemagile donostiarra eta Ismael [...]

Gazteen XXIV. Antzerki Topaketak 22 konpainia bilduko ditu

Bihartik ekainaren 15era hainbat antzezlan ikusteko aukera izango da Lugaritzen, Egian eta Antzoki Zaharrean Gazteen Antzerki Topaketaren XXIV. ekitaldia biharik ekainaren 15era egingo dute. Profesionalak ez diren antzerki taldeak sustatzea eta zabaltzea da topaketaren helburu nagusia. Aurtengoan 22 taldek parte hartuko dute, bi kategoriatan banatuta: Junior (14-18 urte arteko antzezleekin) eta Senior (18-30 urte arteko [...]

2012-2013 denboraldia aurkeztu du Euskadiko Orkestrak

‘Musika irekia’ lelopean, ahalik eta jende gehienarengana iritsi nahi dute, irailetik aurrerako egitarauarekin Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 2012-2013ko denboraldiko gakoen berri eman du, bere arduradunen bidez. Miramongo egoitzako matineeak, Klasik AT zikloa, musika laborategia, grabazioak, kontzertuak… denetik izango da denboraldi berrian ere, Musika irekia lelopean. Ohiko musika sinfonikotik haratago, beste formatu gehiagotan azalduko da orkestra. Helburua, [...]

Kutxa Kultur Festibalean zuzenean izango dira Lolas Club, Inra eta Correos

Hiru talde donostiarrekin batera, bertako beste zazpi taldek emango dituzte kontzertuak Kutxa Kultur Festibalaren lehiaketara Euskal Herriko 60 musika talde baino gehiago aurkeztu dira. Jaialdiko antolakuntza taldeak taldeen «kalitatea, sormena eta ilusioa» ikusita, hautaketa egitea «zaila» izan dela esan du, baina hautatutako hamar taldeen berri eman du: Muturbeltz, Patta eta Sendaezinak, Lolas Club, Gora Gora [...]

‘Elur-antzara’ eleberria irudiztatu du Aitziber Alonsok

Paul Gallicoren liburuaren euskarazko itzulpenaren argitalpenean parte hartu du marrazkilari donostiarrak Ane Urrestarazuk itzuli du euskarara, eta Aitziber Alonsok irudiztatu ditu orriak. Paul Gallico idazlearen The Snow Goose liburua kaleratu dute euskaraz. Elur-antzara izena du euskarazko liburuak. Argitalpenaren audio bertsioan Uxue Alberdik parte hartu du, eta hark irakurri du AEBetako irakaslearen narrazioa. Ingalaterrako kostaldean eta Bigarren [...]

Euskadiko Orkestrak ‘Musika irekia’ lelopean aurkeztu du denboraldi berria

Matineeak, Klasikat zikloa, musika laborategia, grabazioak, kontzertuak… Musika irekia lelopean ekingo dio Euskadiko Orkestrak denboraldi berriari; hain zuzen ere, ohiko musika sinfonikotik haratago, bere musika hainbat formatutan eskaintzen duelako. Guztia ahalik eta publiko gehien erakartzeko asmoz. 30 urtean hiru mila emanaldi baino gehiago eskaini ditu Euskadiko Orkestrak. Eta hiru milioi entzuletik gora izan ditu. Gaur [...]

22 taldek parte hartuko dute Gazteen Antzerki Topaketan

Gazteen Antzerki Topaketaren XXIV. Edizioa, maiatzaren 4an hasi eta ekainaren 15ean amaituko da. Talde ez profesionalen antzerkia sustatzea eta zabaltzea dira topaketaren helburu nagusiak. Aurten 22 taldek parte hartuko dute, bi kategoriatan banatuta: Junior eta Senior. Arte eszenikoen munduko 3 profesionalek osatuko dute epaimahaia, eta beraien eginkizuna  izango dira sariak erabakitzea. Antzezlanak ondorengo agertokietan izango [...]