Giza komunikazioaren historia aztertu eta azaltzen du Bazen behin… Mintzamena erakusketak. Komunikazioak gizakiaren eboluzioan izandako eragina ahalik eta era adierazgarrienean eta interaktiboenean jaso dute. La Caixaren gizarte ekintzak antolatu du erakusketa, Donostiako Udalaren laguntzarekin, eta bihar bertan zabalduko dute. Komunikabideentzako aurkezpena egin dute gaur eguerdian, eta erakusketan bertan azalpenak eman dituzte Naiara Sampedro zinegotziak, eta La Caixako Itziar Egañak [...]
Gordailua | Kultura Atal honetarako RSS jarioa

Gizakiaren eboluzioan komunikazioak izan duen eragina aztertu dute ‘Bazen behin… Mintzamena’ erakusketan

Donostia Europako kultur hiriburu izendatu zutenean irregulartasunik izan zen edo ez aztertuko dute
Auzitegi Gorenak tramitera onartu du Kordobaren helegitea. Europako adituen epaimahaiaren irizpideak kontuan izanik, Espainiako Kultura Ministerioak 2016ko Europako kultur hiriburu izendatu zuen Donostia. 2011ko ekainean hartu zuen erabakia. Kordoba, Donostia bezala, hiriburutza lortzeko hautagaietako bat zen. Kordobako Udalak helegitea jarri zion erabakiari, ustezko irregulartasunak aipatuz. Batetik, erabakiari “izaera politikoa” egozten diote. Bestetik, epaimahaiko kide batek [...]

Inurriak dira Mariasun Landaren liburu berriko protagonistak
Narrazio laburrez osatutako liburua da Inurrien Hiztegia, Mariasun Landak Pamiela argitaletxearekin argitaratutako lan berria. Helduentzako liburua da, eta inurriak dira liburuko ipuin guztien protagonistak. Azken batean, inurrien arteko gorabeherak gizakien arteko bizipenen metaforak dira. Testu laburretan, umorez eta ironiaz hainbat istorio jaso ditu. Liburuak 122 orri ditu eta 12 euroren truke dago salgai. Ramon Saizarbitoriak [...]

Alvaro Ledesmaren ‘Humano Materea’ erakusketa
Maiatzaren 19a arte izango da zabalik erakusketa, Kutxa Boulevard aretoan. Burdina, soka, ikatza, imanak… Askotariko materiala erabili ohi du Alvaro Ledesmak (Donostia, 1975). Argazkigilaritzarekin, pinturarekin eta bideogintzarekin lotutako proiektuetan ere parte hartu du; baita musika ikuskizunetan ere. Kutxa Boulevard aretoan ‘Humano Materea’ erakusketa aurkeztu du. Izenburuak artistak lan egiten duen eremu mugikor hori iradokitzen du. [...]

Irakurketa saio irekian parte hartu dute alkateak eta zinegotziek
Irakurketa saio irekia egin dute Gipuzkoa plazan, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta. Donostiako Udaleko politikariek bertan parte hartzeko ausardia izan dute, baita Donostia Kulturako kideek ere. Arantza Urkiak, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuko zuzendariak gidatu du saioa, eta banan-banan partaideak aurkeztu ditu. Hala, mikrofono aurrean jarri dira lotsak alde batera utzita Amaia Almirall Donostia Kulturako Zuzendaria, Juan Karlos [...]

Izagirre: “Hiri berri bat egin zuten eta Sarriegik musika jarri zion”
Sarriegiren heriotzaren mendeurrena gogoratu dute; txistulariak, bertsoak eta dantza ez dira falta izan. Halako egun batez, duela ehun urte hil zen Raimundo Sarriegi konpositore donostiarra. Gaur, hura gogoratzeko omenaldia egin diote hiritarrek. Bertan Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek hitz ederrak eskaini dizkio konpositoreari; “duela 200 urte hiri berri bat egin zuten eta Sarriegik musika jarri zion”, [...]

Javier Sada: “Jende mugimendua dabil eguraldia lagun”
Javier Sada historialari donostiarrak ez du hutsik egin Gipuzkoa plazako liburuaren azokan. Bere liburuak nahi duenari sinatzeko prest dago, baita galderak erantzuteko ere. IRUTXULOKO HITZA berarekin izan da. “Jende mugimendua dabil eguraldia lagun. Ez dakit asko saltzen ari diren, ez baitut kontrolatzen, baina jende asko ari da liburuak begiratzen eta hori ona iruditzen zait. Hala [...]

Liburuaren Nazioarteko Eguna dela nabari da Gipuzkoa Plazan
Liburuaren Nazioarteko Eguna da gaur. Ospakizunarekin bat eginez, liburu azoka antolatu dute aurten ere Donostia Kulturak eta Gipuzkoako Liburudenden Elkarteak. Gipuzkoa plazan herritarrak aurrera eta atzera dabiltza, izan ere, Aldundiaren eraikinaren aurrean hainbat postu jarri dituzte liburu saltzaileek. Haur eta gazte literatura, eleberriak, historia liburuak, sukaldaritzakoak, hiztegiak… denetik topa daiteke. Jende askok hartu ditu liburuak [...]
Loretopetik
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Luix Barinagarrementeria: '!!! atariP lekraM irrote ignO'Atzekoz aurrera irakurria izateko izan da idatzia…
Ion Markel Ormazabal: 'Andantzak eta mudantzak'Eta zergatik ez, baita esker banatze eta agurrak…
Bideoak
- Title
- Txanpontxo jaiak 2013
- Runtime
- 2:01
- Title
- Mari Jose Azurmendi soziolinguista
- Runtime
- 8:58
- Title
- Bera Bera omendu du udalak
- Runtime
- 1:46
Blogariak
- Zorionak INFORMATIKALARI!: Urte bete daramagu sarean, Informatika euskaraz jorratzen. Ondo ospatzeko blogaren itxura berritu du...
- Borroto: Aiete, pixkanaka, aldatzen doa. Behintzat hori nabari dugu gazteak garenok. Gure bizitzako urte haue...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 2 hours, 35 minutes ago
Espero bezala, Cesana Torinesen hasi eta Galibierren amaituko da biharko etapa, baina Galibier gainean ez, lau kilometro beherago amaituko da azkenean, Marco Pantani zenaren omenez jarritako oroigarrian.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 5 hours, 7 minutes ago
Nibali geroz eta sendoago eta aurkariak huts egiten. 1.26ra dago Evans, 2.46ra Uran, 2.47ra Santambrogio eta 3.53ra Scarponi. Intxausti 10. postuan dago, 5.41era.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 5 hours, 11 minutes ago
Gesink oraintxe helmugan, Garateren gurpilean, 4.14ra.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 5 hours, 12 minutes ago
1.28ra iritsi da Beñat Intxausti, Michele Scarponiren aurretik.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 5 hours, 14 minutes ago
Santambrogiok etapa eta Nibalik Giro erdia irabazi dute. Bikain Samuel Sanchez, 26 segundora, eta Beñat Intxausti ez da iritsi oraindik.










