Asteartea, 2013-05-21

Gordailua | Kultura Atal honetarako RSS jarioa

‘Oinarrizko formak’ izeneko erakusketa zabalduko du Eduardo Vidartek Ekain arte galerian

Oinarrizko formak izeneko erakusketa zabalduko dute  etzi, Parte Zaharreko Ekain arte galerian. Eduardo Vidarte eibartarrak egindako argazkiek osatzen dute erakusketa, baina argazkiak baino gehiago, koadro abstraktoak dirudite. Zehazki, Fuerteventura irlako argazkiek osatzen dute erakusketa; airetik paisaiari egindako argazkiak dira, hegazkin txiki batetik egindakoak. Guztira 16 koadro jarriko ditu erakusgai Vidartek, horietako zortzi formatu handikoak eta beste zortzi [...]

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertu bat eskainiko du autismoaren inguruko kongresuaren atarian

Autismoaren inguruko nazioarteko kongresua egingo dute Kursaalen, maiatzaren 2tik 4ra. Hori dela eta, harrera kontzertua eskainiko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, bihar bertan. Guztira, 1.700 aditu inguru izango dira hirian, eta kontzertu berezia prestatu dute beraientzat. Fernando Velazquez getxoztarrak zuzenduko du orkestra, eta James Hobley autismoa duen dantzari britaniarrak ere parte hartuko du emanaldian. Kontzertu anitza [...]

Mugaritz eta Arzak, munduko hamar jatetxe onenen artean

Londresko ‘Restaurant’ aldizkariaren arabera, Andoni Luis Adurizena laugarren postuan dago, eta Juan Mari Arzakena, zortzigarrenean. Restaurant aldizkariak munduko 50 jatetxe onenen zerrenda aurkeztu zuen bart. Hamar jatetxe onenen artean jarraitzen dute Mugaritzek eta Arzakek. Adurizen jatetxea, baina, postu bat jaitsita, laugarrenera igaro da. Hirugarren postua Italiako jatetxe batek kendu dio, Massimo Botturaren Osteria Francescanak. Juan [...]

Abentura eta akzio kirolek sail bat izango dute Donostiako Zinemaldian: Savage Cinema

Eskalada, elurretako eta mendiko kirolak, surfa eta skateboarda izango dira ikus-entzunezkoetako protagonistak, besteak beste. Savage Cinema izeneko sail berria sortu du Zinemaldiak Red Bull Media House etxearen laguntzarekin. Zinemaldian iaz egindako Big Friday ekimenak ikusleen artean arrakasta handia izan zuela ikusita, eta aurkeztutako lanen kalitatea kontuan izanda hartu dute erabakia. Ekimen honi esker, abenturazko eta akzio [...]

Kontzertu berezia eskainiko dute Alos Quartet eta Oreka TX taldeek elkarrekin

Oreka TX eta Alos Quartet musika taldeek kontzertu berezia eskainiko dute ostegunean (20:00), Viktoria Eugenia Antzokiko Klub aretoan. Musika klasikoa bertako sustraiekin eta ukitu garaikidearekin landu daitekeela erakusten duten bi talde dira, Donostia Kulturako Miguel Martinen hitzetan. Haritik egurrera izango da kontzertuaren izena; izan ere, txalapartaren egurrak eta biolina, txeloa, biola eta nickelharpa instrumentuen hariek [...]

Amara Berrin filmatu dute ‘Loreak Errepidean’ lanaren zati bat

Jose Maria Salaberria eta Familia Santua kalean aritu dira lanean. Loreak errepidean Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendarien proiektu berria da. Hura filmatzen ari dira egunotan. Oiartzunen eta Zarautzen aritu dira lanean, besteak beste. Donostian ere bai. Joan den astean Amara Berrin izan ziren. Hainbat amaratarren ikusmina piztu zuen filmazioak. Ostegunean eta ostiralean izan [...]

Ion Agirretxek eta Elvira Ubiernak jaso dituzte Dantza Sariak

Ekainaren 1ean egingo dute 11 Kolore Fest, aniztasunaren aldeko jaia

EH 11 Kolorek aurkeztu du egitasmoa; lau hilabetetan 600 atxikimendu jaso dituzte. Aniztaunaren aldeko festa antolatu du EH 11 K olore ekimenak Donostian. Gaur egindako agerraldian, Xabier Mendigurenek jakinarazi du festa Ekainaren 1ean egingo dutela Bai aniztasunari! Gora aniztasuna lelopean. Festa 11 Kolore Fest izendatu dute. Mendigurenek azaldu duenez, duela 4 hilabete hasi zuten egitasmoa [...]

Itxaso Martin donostiarrak irabazi du euskarazko Zilarrezko Euskadi Saria

Itxaso Martin donostiarraren ‘Ni Vera’ eta Lluis Llachen ‘Memorias de unos ojos pintados’ eleberriak saritu ditu Gipuzkoako liburugile elkarteak. Andoni Arantzegi elkarteko arduradunak eman du sarituen berri. Aurreko urteetan Liburu Egunean ale gehien saltzen zituen liburuaren egileak eskuratzen zuen saria. Aurten, ordea, liburugileek beraiek hautatu dituzte. “Ez dira gehien saldu diren liburuak. Baina saritu nahi [...]

XXII. Poltsiko Antzerkia maiatzaren 2tik 19ra izango da

XXII. Poltsiko Antzerkia iristear da. Maiatzaren 2tik 19ra izango da aurtengo programa, eta 13 talderen 27 ikuskizun jasoko ditu. Taularatuko dituzten lanetatik bost antzezlan izango dira euskarazkoak, eta guztira, zortzi emanaldi egingo dituzte. Iaz 1.700 ikusle izan zituzten antzezlanek eta Donostia Kulturako Jon Aizpuruaren hitzetan oso zifra ona da. Nerea Txapartegi udaleko Kultura ordezkariak oso argi [...]