Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa abian da maiatzaren 12tik, esku pilotan, zesta puntan eta palan; eta Donostiak hiru modalitateetan du ordezkaritza. Zesta puntako lehen partidari dagokionean, donostiarrek maiatzaren 12an ekin zioten etxean lehiari, Zumaiaren aurka, honako emaitzekin: txikienek galdu (30  - 7), juniorrek ere galdu (35  - 14), eta nagusiek irabazi (23  - 35). Ostiral honetan zesta puntan Tolosa izango da [...]
Gordailua | Kirola Atal honetarako RSS jarioa

Tolosa, Oiartzun eta Andoain izango dira Donostiaren hurrengo aurkariak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan

Imanol Alvarez: “Luzaroan geratzea espero dut eta dena ongi ateratzea”
Imanol Alvarez Bera Bera Eskubaloiko entrenatzaile berria da. Tati Garmendia klubeko kirol arduradunarekin batera egin du agerraldia gaur Alvarezek, eta pozik agertu dira biak ere. Urtebeterako kontratua sinatu du Alvarezek Donostiako taldearekin, hala, urteetan Reyes Karreresek betetako lana bere eskuetan egongo da aurrerantzean. “Gure lehen aukera izan zen eta baietz erantzun zigun. Â Emakumeen eskubaloiaren gorenean [...]

Erronka: Aldakoneako aldapa ahalik eta azkarren igotzea
Nazaret Zentroko ikasleek Lakuesta izeneko herri lasterketa egingo dute larunbatean. Larunbat honetan erronka gogor bati egingo diote aurre Nazaret Zentroko ikasleek. Aldakoneako aldapa ahalik eta azkarren igo beharko dute, korrika. Lakuesta izena jarri diote herri lasterketa honi. 300 metroko ibilbidea egingo dute. Lasterketa 16:00etan hasiko da. Lakuesta.com helbidean eman dezakezu izena.

Darly Zoqbik Bera Bera eskubaloi taldeko atezaina izateari utziko dio
Imanol Alvarez bihar goizean aurkeztuko dute, taldeko entrenatzaile berri moduan. Darly Zoqbi atezain brasildarrak Bera Bera Eskubaloia utziko du.  Beste urtebeterako kontratua zuen taldearekin, baina beste eskaintza bat jaso du, eta klubak ezin izan du eskaintza parekatu. Beraz, datorren denboraldian Donostiako taldean ez jarraitzea erabaki du. Zehazki, Frantziako talde batek egin dion eskaintza onartu du atezainak, eta [...]

Realak baieztatu egin du Montanierrek taldea utziko duela
Philippe Montanierrek ez du Realeko entrenatzaile izaten jarraituko. Halaxe jakinarazi du gaur Realak, ohar baten bidez. Kontratua urtebetez luzatzea eskaini zion Realak, baina Montanierrek ez duela onartu kontratua berritzeko eskaintza jakinarazi du. Edonola, gaia ekidin du klubak: ”Denboraldia amaitzeko falta diren bi partidak igaro ostean hitz egingo du gaiaz klubak”, dio oharrak. Hala, falta diren bi partidetan [...]
Bera Bera EHU saskibaloi taldeak Emakumeen Espainiako Bigarren Mailara igotzea lortu du
Bera Bera EHU saskibaloi taldeak igoera lortu berri du Emakumeen Espainiako Bigarren Mailara. Asturiasen lortu zuen igoera taldeak asteburuan, igoera fasean Quattro Dance Aviles GD Bosco, Universidad de Salamanca eta Gasteizko Caja Vital Kutxa EHU taldeei irabazita. Beraz, datorren denboraldia orain arte EHU Ibaetak jokatu duen mailan egingo du; izan ere, EHU Ibaetak Lehen Mailara igoera lortu berri [...]

Datorren igandean hasiko da Evaristo Aiestaran II. Pilota Txapelketa Añorgan
Evaristo Aiestaran II. Pilota Txapelketa antolatu du aurten ere Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak. Euskal Herriko puntako pilotariak bilduko ditu lehiak, eta igande honetan bertan hasiko da, 12:00etan. Txapelketa egingo duten hirugarren urtea da, baina iaz jarri zioten Evaristo Aiestaran izena, omenaldi gisa. Txapelketaren aurkezpena egin dute arratsaldean, eta bertan izan dira Mikel Maiza Añorga KKEko [...]

Realak galdu egin du Eurohockeyko finala
Reading HC talde ingelesaren aurkako partida galdu du gaur arratsaldean (2-0); Eurohockey Champions Trophy-ko txapeldunordeak dira txuri-urdinak. Ingalaterrako Reading HC taldea nagusitu da Eurohockeyko finalean. Realeko belar hockey taldea garaitu du gaur; 2 eta 0 irabazi dio. Reala Eurohockeyko txapeldunordea da, beraz. Talde txuri-urdina bikain aritu da txapelketan. Railway Union HC talde irlandarra, Victorya Smolevichi talde [...]

Lagun Arok jipoi galanta jasota agur esan dio denboraldiari eta, beharbada, ACB Ligari (100-67)
Lagun Aro Gipuzkoa Basketek jipoi galanta jaso du Madrilen, liderraren kantxan (100-67). Ligako azken partida jokatu dute donostiarrek, eta porrot mingarriarekin esan diote agur denboraldiari eta, beharbada, ACB Ligari. Hain zuzen ere, azkenaurreko postuan amaitu dute Sito Alonsok zuzendutako jokalariek; hots, jaitsiera postuetan. Hala ere, oraindik ACB Ligan mantendu daitezke bulegoko lanek emaitza ekarriz gero. [...]

Imanol Cruz intxaurrondotarrak irabazi du 10 kilometroko lasterketa
Maratoi Erdia ez ezik, 10 kilometroko lasterketa ere antolatu dute. Hain zuzen ere, horren prestatuta ez dauden korrikalariek parte hartzeko aukera izan dezaten, proba nagusia baino motzagoa den bigarren bat jarri dute aukeran. Kasu honetan, bi itzuli eman beharrean, bakarra eman diote ibilbideari, 10,5 kilometro osatuz. Helmuga, beraz, Bulebarrean izan dute hauek ere. Eta, noski, [...]
Loretopetik
Unai Elizasu: 'Arraultza frijituak'Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela.…
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Luix Barinagarrementeria: '!!! atariP lekraM irrote ignO'Atzekoz aurrera irakurria izateko izan da idatzia…
Bideoak
- Title
- Museoen eguna, San Telmo Museoan
- Runtime
- 4:13
- Title
- Txanpontxo jaiak 2013
- Runtime
- 2:01
- Title
- Mari Jose Azurmendi soziolinguista
- Runtime
- 8:58
Blogariak
- Zorionak INFORMATIKALARI!: Urte bete daramagu sarean, Informatika euskaraz jorratzen. Ondo ospatzeko blogaren itxura berritu du...
- Bertsoz bustiriko auzoa: Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek â€...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
leire narbaiza arizmendi posted an update 9 hours, 19 minutes ago
-
Jon Fernandez posted an update 15 hours, 57 minutes ago
Enpresen zerga iruzurraz, ”ez dugu sozietateen zergak armonizatzeaz hitz egin, hori ezinezkoa delako”, dio Durao Barrosok. ”Iruzurraz hitz egin dugu, ez zergak txikiak ala handiak diren”. Frantzian, adibidez, %33,3koa da zerga; Irlandan, berriz, %12,5ekoa.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 16 hours ago
Viscontirentzat etapa, bere bigarrena eta Movistarren laugarrena Giroan. Bikaina.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 16 hours, 1 minute ago
Azken kilometroan sartuta 21 segundo Viscontirentzat. Harrigarria Movistarren Giroa.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 16 hours, 4 minutes ago
Hiru kilometro besterik ez, eta 24 segundoko aldea Viscontirentzat. Eskura dauka garaipena, Movistarren hirugarrena jarraian.









