Gordailua | Kirola Atal honetarako RSS jarioa

Meho Kodrok Sanseko entrenatzailea izateari utziko dio
Meho Kodrok Sanseko entrenatzaile izateari utziko diola jakinarazi du Realak. Hiru denboraldi egin ditu Realeko bigarren taldearen entrenatzaile postuan, baina ekainaren 30ean bukatuko zaio kontratua, eta ez du berrituko. Sanseko entrenatzaile izan aurretik, beste bi urtez jubenil taldea entrenatu zuen. Realak egindako lana eskertu dio Kodrori eta aurrerantzean zorterik onena izatea opatu dio. Kodrok asteartean hitz [...]

Ana Temprano izango da Bera Bera Eskubaloiaren datorren denboraldiko atezaina
Bera Bera Eskubaloiak dagoeneko bete du Darly Zoqbik utzitako hutsunea. Izan ere, Ana Temprano atezaina kontratatu du Donostiako taldeak datorren denboraldirako. Temprano asturiarra da eta 29 urte ditu, Zuazo Barakaldo taldean egin du bukatu berri den denboraldia. Aurretik, Balonmano Gijon taldean lau urte eman zituen, Castro Urdialesen beste bi, eta Ucam Murtzian beste bat. Datorren [...]

Tolosa, Oiartzun eta Andoain izango dira Donostiaren hurrengo aurkariak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan
Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa abian da maiatzaren 12tik, esku pilotan, zesta puntan eta palan; eta Donostiak hiru modalitateetan du ordezkaritza. Zesta puntako lehen partidari dagokionean, donostiarrek maiatzaren 12an ekin zioten etxean lehiari, Zumaiaren aurka, honako emaitzekin: txikienek galdu (30 - 7), juniorrek ere galdu (35 - 14), eta nagusiek irabazi (23 - 35). Ostiral honetan zesta puntan Tolosa izango da [...]

Imanol Alvarez: “Luzaroan geratzea espero dut eta dena ongi ateratzea”
Imanol Alvarez Bera Bera Eskubaloiko entrenatzaile berria da. Tati Garmendia klubeko kirol arduradunarekin batera egin du agerraldia gaur Alvarezek, eta pozik agertu dira biak ere. Urtebeterako kontratua sinatu du Alvarezek Donostiako taldearekin, hala, urteetan Reyes Karreresek betetako lana bere eskuetan egongo da aurrerantzean. “Gure lehen aukera izan zen eta baietz erantzun zigun. Emakumeen eskubaloiaren gorenean [...]

Erronka: Aldakoneako aldapa ahalik eta azkarren igotzea
Nazaret Zentroko ikasleek Lakuesta izeneko herri lasterketa egingo dute larunbatean. Larunbat honetan erronka gogor bati egingo diote aurre Nazaret Zentroko ikasleek. Aldakoneako aldapa ahalik eta azkarren igo beharko dute, korrika. Lakuesta izena jarri diote herri lasterketa honi. 300 metroko ibilbidea egingo dute. Lasterketa 16:00etan hasiko da. Lakuesta.com helbidean eman dezakezu izena.

Darly Zoqbik Bera Bera eskubaloi taldeko atezaina izateari utziko dio
Imanol Alvarez bihar goizean aurkeztuko dute, taldeko entrenatzaile berri moduan. Darly Zoqbi atezain brasildarrak Bera Bera Eskubaloia utziko du. Beste urtebeterako kontratua zuen taldearekin, baina beste eskaintza bat jaso du, eta klubak ezin izan du eskaintza parekatu. Beraz, datorren denboraldian Donostiako taldean ez jarraitzea erabaki du. Zehazki, Frantziako talde batek egin dion eskaintza onartu du atezainak, eta [...]

Realak baieztatu egin du Montanierrek taldea utziko duela
Philippe Montanierrek ez du Realeko entrenatzaile izaten jarraituko. Halaxe jakinarazi du gaur Realak, ohar baten bidez. Kontratua urtebetez luzatzea eskaini zion Realak, baina Montanierrek ez duela onartu kontratua berritzeko eskaintza jakinarazi du. Edonola, gaia ekidin du klubak: ”Denboraldia amaitzeko falta diren bi partidak igaro ostean hitz egingo du gaiaz klubak”, dio oharrak. Hala, falta diren bi partidetan [...]
Bera Bera EHU saskibaloi taldeak Emakumeen Espainiako Bigarren Mailara igotzea lortu du
Bera Bera EHU saskibaloi taldeak igoera lortu berri du Emakumeen Espainiako Bigarren Mailara. Asturiasen lortu zuen igoera taldeak asteburuan, igoera fasean Quattro Dance Aviles GD Bosco, Universidad de Salamanca eta Gasteizko Caja Vital Kutxa EHU taldeei irabazita. Beraz, datorren denboraldia orain arte EHU Ibaetak jokatu duen mailan egingo du; izan ere, EHU Ibaetak Lehen Mailara igoera lortu berri [...]
Loretopetik
Markel Ormazabal: 'Greba egitetik greban egotera'Ez alferrik, azken urteetan indarra hartu duen…
Unai Elizasu: 'Arraultza frijituak'Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela.…
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Bideoak
Blogariak
- Euskontu, Euskal Kontu eta Deskontuak!: Duela hilabete asko ez dudala Informatikalari bloga eguneratu, arrazoia? Euskontu. Proiektu oso inte...
- Bertsoz bustiriko auzoa: Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek ...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 12 hours ago
’Bi txapeldun zergatik ez?’ http://futbolmamia.com/bi-txapeldun-zergatik-ez/ Borussia Dortmund-Bayern Munich finalaren kronika. Txapeldun Ligako final ederra.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 15 hours, 8 minutes ago
2.mailara igotzeko kanporaketa: Levante B-Athletic B (1-2). 2.Bra igotzeko: Azuqueca-Iruña (3-0), Laudio-Ferrol (1-1).
-
Urtzi Urkizu posted an update 15 hours, 11 minutes ago
’Herri komunikazioa antolatzen’ hasi dira gazte batzuk, eta hurrengo herri harresietan lan egiteko konpromisoa hartu dute. Honatx bideoa:
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 17 hours, 45 minutes ago
Bi nafar Poloniako Ligan nagusi: Legiak irabazi du, eta han dira Iñaki Astiz atzelaria eta Kibu Vicuña 2. entrenatzailea. Jan Urban entrenatzaile. Kopa ere irabazi dute. 2007tik daude hirurak Legian.
-
Igor Susaeta posted an update in the group Italiako Giroa 18 hours, 38 minutes ago
Bihar jokatuko da azkeneko etapa, Riese Pio eta Brescia artean (197 kilometro). Garaileari gorazarre egiteko baliatuko dute.









