Larunbata, 2013-05-18

Gordailua | Jaiak Atal honetarako RSS jarioa

Bidebieta jaietan murgildu da

KOP musika taldeak Kortxoenean joko du ostiralean

Groseko Jai Batzordeak KOP musika talde katalana ekarriko du Donostiara. Ostiralean, maiatzaren 17an, izango dira hemen, Kortxoenea gaztetxean. Beste bi talde ere izango dira zuzenean jotzen: Sobieht eta Txemak. Kontzertuak 20:00etan hasiko dira, eta sarrera 5 euroren truke eskuratu ahal izango dira. Bertan afaltzeko aukera ere izango da.

Morlans biziberritu dute

Morlanseko festak berreskuratuko dituzte bihar egun osoko jai batekin

Urte hasieran sortutako Morlanstarrak Auzo Elkarteak antolatu du, auzoari batasuna eta bizitasuna emateko. Aldaketa asko jasan ditu Morlans auzoak azken urte hauetan. Etxebizitza berri ugari egin dituzte; beraz, bizilagunak ere berriak dira, asko. Auzoaren garapena hotzegia bihur ez dadin, Morlanstarrak Auzo Elkartea sortu zuten urte hasieran. Bizilagun batzuk elkartu eta auzoan sor daitezkeen beharrak, kezkak [...]

Sudurzaleek Egiako parkea hartu dute

‘Izan Pirata’ dokumentala apirilaren 27an estreinatuko dute

Donostiako Piratek Antzoki Zaharrean aurkeztuko dute filma. Donostian jai herrikoien alde 80ko hamarkadatik hona egindako bidea aztertuko duen dokumentala egin dute Donostiako Piratek. Izan Pirata izena du filmak eta gutxi falta da estreinaldirako. Apirilaren 27an aurkeztuko dute, Antzoki Zaharrean. Donostiako jai herrikoien aldeko mugimenduaren nondik norakoak azaldu dituzte bertan. Oraingoz emanaldi bat egingo dute 18:00etan, [...]

Kantu egin diote Korrikari

Kantua ez da falta izan Korrika iritsi aurreko orduak girotzeko ekimenen artean. Bretxan elkartu dira kantuzaleak, eta hamaika abesti kantatu dituzte.

Joaldunek ez dute hutsik egin

Korrika badator, eta joaldunek ez dute hutsik egin. Parte Zaharrean ibili dira, kaleetan barrena, larunbata eguerdia girotuz. Ez dira oharkabean pasa, inolaz ere.

Kaleak hartu dituzte erraldoiek eta buruhandiek

Ez da giro Parte Zaharrean. Erraldoiek eta buruhandiek, dultzaineroen musikaz lagunduta, kaleak hartu dituzte. Korrika iritsi aurreko orduak alaitu dituzte, eta haur eta gurasoek ez dute aukera galdu eurekin kalejiran ibiltzeko.

Bilera egingo dute, Kaldero Jaun jaiak antolatzen hasteko

Apirilaren 2an bilduko dira egin beharrak banatzeko; ahalik eta jende gehienari luzatu diete deia. Intxaurrondoko Kaldero Jaun jaiak kolokan zeudela jakinarazi zuten aste honetan bizilagunek. Izan ere, ia 21 urtetan ardura eduki dutenek, belaunaldi aldaketa eskatzen zuten. Hala, atzo bertan, bizilagunekin bigarren bilera egin zuten, jaien etorkizunaz hitz egiteko. Guztira 15 bat lagun bildu ziren, [...]