Menekoak gose ziren, ogi eske, eta Maria Antonietari ez zitzaion besterik bururatu: “jan ditzatela opilak”. Egun ere entzun behar izaten dira halakoak, orain urtebete kale eta plazak bete zituzten haserretuek, kasu: “protesta beharrean, egin dezatela lan”. Lana? Non baina? Ezberdintasun sozioekonomikoa, langabezia, bakartasuna, pobrezia edo izu sozialaren aurkako programak erremedio gisara aurkezten zaizkio horiexek sortzea [...]
Gordailua | Loretopetik Atal honetarako RSS jarioa

Gorka Etxeberria: ‘Zoriontsua naiz’
Aspaldi hasi nintzen orriak tintaz zikintzen nire barrua askatzeko. Zutabe polit batzuetan ipintzen nituen letrak eta horri poesia deitzen nion. Uste dut ikastolan hasi nintzela poesiak idazten. Irakasleak gaiak aurkeztu bitartean hor ibiltzen nintzen nire kuadrodun kuadernoan letrak txertatzen. Horrela ibili nintzen ikastolako azken urteetan eta institutuan. Akaso, horregatik errepikatu nuen birritan kurtso bera. Niretzat [...]
‘Zergatik ez!’
Itsaso Gutierrez, musikaria afizioz eta hezitzailea ofizioz Hamazazpi urte nituela erabaki nuen biolina alboratu eta gitarra elektrikoa jo nahi nuela. Ez nuen zalantzarik izan. Ezta damurik ere. Garai hartan, neska gutxi hurbiltzen ginen rock kontzertuetako lehen ilaretara. Hala bizi nuen nik behintzat. Bakar batzuk nahasten ginen ukabilkaden eta ostikoen artean. Halaxe dantzatzen genuen. Hesiak eutsita [...]
‘Hiru E.G.’
Luix Barinagarrementeria, abokatua Juan Karlos Izagirre alkateak kargua zin egin zuenean pentsatuko edo susmatu zuen, ez akaso gehiegi une hartan, oposizioan izango zituen talde eta zinegotziek berak gidatu behar zuen garai berriaren aurrean zer nolako jarrerak hartuko zituzten. Zin egin zuen egunean ez zuen ezagutuko, ezta urrik eman ere, Donostiako trolebus geltoki, alde guztietatik aztertuta, [...]

Xabier Otaegi: ‘¿Adonde demos dil?’
“Ayyyy jape! ¿Adonde demos dil con loquesta cayendo? Pa dil y volvel, mas vale no dil“. – Ene! Nora joango gara ari duenarekin? Joan eta itzultzeko, hobe ez joan–. Halaxe zioen Andaluzian ezagutu nuen ijitu batek, gustuko ez zuen zerbait egitea proposatzen genion bakoitzean. Ez zituen gogoko paseoak, alferrikakoa iruditzen zitzaion kirola egitea, ez zitzaion [...]

Iñake Irastorza: ‘Arduragabe’
Madrilgo gobernua, zirt-zart etenik gabe eta arduragabe ari da neurriak hartzen eta mozketak egiten. Noski, betikoen onerako, eta nola ez, baita betikoen kalterako ere. Ezin esan, ordea, ezustean harrapatu nauenik. Ondo baino hobeto genekien jendilaje honekin zer etorriko zen. Halere, ez nago lasai, ez horixe. Inoiz ez dago jakiterik hauekin, zertarako eta noraino diren kapaz. [...]

Beñat Gaztelumendi: ‘Politika’
“Ez zaitezte politikan sartu” esaten zigun aitonak umetan, telebistari begira, afaltzen ari zela notiziaren bat arrainaren hezurra bezala eztarrian trabatuta geratzen zitzaionean. Mahaian minutuko isilunea sortzen zen orduan, azken atxiloketaren mina, azken irainaren amorrua edo azken atentatuaren odolezko irudiak irensten genituen bitartean. Hazten eta ahazten joan ginen, ordea, eta galdera-ikurrak ileak bezala jaio zitzaizkigun gorputzeko [...]
‘Antzinako Donostian, soto gehienak sagardotegi’
Xabier Arzelus, idazlea Gaurko sagardotegiak jatetxe itxura badute ere, oso bestelakoak izan ziren duela mende eta erdi Donostian zeudenak. El Eco de San Sebastianegunkariak 1886an deskribatzen zituenak ez zuten zerikusirik gaurkoekin, haietako gehienak amaraunez betetako zulo ilun, beltz eta hezeak baitziren. Aipatu egunkariak zioenez, garai hartako sagardotegiak Parte Zaharreko etxe gehienetako sotoetan zeuden. Izan ere [...]
‘Itxaropenak eta ametsak’
Ramon Labaien, idazlea Herri Urrats Senperen, joan den igandean. Bihotzak berotzen dituzten horietako ekintza bat. Euskalerriaren bazter guztietatik etorritako jendetzak osatutakoa. Herri honen batasunaren sinboloa. Malda gora eta malda behera, denetatik zebilen han. Urteak makurtutakoak mutur batean, haurtxoak bestean, eta erdian, gure gizartearen bizkarrezurra direnen bikote sendoak, guraso gazteak, neska-mutilak, pilaka. Giroa gozoa, anaien artekoa [...]
‘Zaborraren eredua’
Jon Markel Ormazabal, musikaria “Zaborra da gure erretratua, gastigatzen gaitu” Cosima Dannoritzer gidoilari eta errealizadoreak. Jaten duguna omen gara, hala daiteke, baina gure erretratua zaborra da. Eta gure zakarrak gure partez hitz egingo du etorkizunean. Hazkunde gizarte batean bizi gara, eta zaborra ere hazi egin da. Gure gizartean txertaturik dugu. Gero eta kontsumo handiagoa, gero [...]
Loretopetik
Markel Ormazabal: 'Greba egitetik greban egotera'Ez alferrik, azken urteetan indarra hartu duen…
Unai Elizasu: 'Arraultza frijituak'Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela.…
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Bideoak
Blogariak
- Euskontu, Euskal Kontu eta Deskontuak!: Duela hilabete asko ez dudala Informatikalari bloga eguneratu, arrazoia? Euskontu. Proiektu oso inte...
- Bertsoz bustiriko auzoa: Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek ...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 2 hours, 17 minutes ago
2.mailara igotzeko kanporaketa: Levante B-Athletic B (1-2). 2.Bra igotzeko: Azuqueca-Iruña (3-0), Laudio-Ferrol (1-1).
-
Urtzi Urkizu posted an update 2 hours, 21 minutes ago
’Herri komunikazioa antolatzen’ hasi dira gazte batzuk, eta hurrengo herri harresietan lan egiteko konpromisoa hartu dute. Honatx bideoa:
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 4 hours, 55 minutes ago
Bi nafar Poloniako Ligan nagusi: Legiak irabazi du, eta han dira Iñaki Astiz atzelaria eta Kibu Vicuña 2. entrenatzailea. Jan Urban entrenatzaile. Kopa ere irabazi dute. 2007tik daude hirurak Legian.
-
Igor Susaeta posted an update in the group Italiako Giroa 5 hours, 47 minutes ago
Bihar jokatuko da azkeneko etapa, Riese Pio eta Brescia artean (197 kilometro). Garaileari gorazarre egiteko baliatuko dute.
-
Igor Susaeta posted an update in the group Italiako Giroa 5 hours, 48 minutes ago
Samuel Sanchez makal antzean gaur. Euskaltelek haren mesedetan lan egin du, baina bi minutu pasatxora helmugaratu da.










