Ostirala, 2013-05-24

Gordailua | Loretopetik Atal honetarako RSS jarioa

Markel Ormazabal: ‘Greba egitetik greban egotera’

Ez alferrik, azken urteetan indarra hartu duen teoria dugu honakoa: Ongizate Estatua deitu ziotenarekin, Estatuak klase borrokaren dinamika historikoaren zati handi bat kanalizatzea lortu zuen. Bestela esanda, langile borrokaren indar eta ahaleginari “jabego publikoa”-rekin erantzun zioten orduko mandatariek. “Jabego soziala”-ren (hau da, jabe ez direnen jabegoaren) bertsio estatalizatua dugu hau. Jabego erregimen berri honetan Estatuak [...]

Unai Elizasu: ‘Arraultza frijituak’

Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela. Azken oroitzapena, egin nuen nire lehen arraultza frijituan dut kasik. Ondo gogoan dut gainera. Lagun zahar batekin, festeetan gaupasa egin eta etxera lotara gentozela, zeozer gosaldu behar genuela eta, arraultza frijituak prestatzea pentsatu nuen. Ez nengoen gauza asko pentsatzeko moduan baina, horixe okurritu. Olio kopurua izan zen gure [...]

Itsaso Gutierrez: ‘Nekez…’

Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik ikusten zaitut. Indartsu. Nekaezin. Elkartu ginen arrats hartan hauskorra zinen. Ahul. Nire besoen babesean ezkutatzen zenituen zure minak, desioak, goseak. Amets egiten zenuen. Miren ausarta batekin. Munduaren aurrean edozein erronkari aurre egiteko gai izango zen Miren batekin. Begiak dirdirez betetzen zitzaizkizula oroitzen dut. Ametsen dirdirez. Baina hitz hutsetan galtzen [...]

Beñat Gaztelumendi: ‘Bost irakaspen Askegunetik’

Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri dira berriz erlojuaren azpiko eskaileretan eta eskale koadrila bat eseri da bankuetan. Baina ezer ez da izan zena izango joan zen ostiralaren ondoren; Askeguneak bost irakaspen behintzat utzi dizkigu. Askegunea ez da erresistentzia gune bat soilik izan; ideia berriak eraiki eta isilduta zeudenak azaleratu ditu. Horregatik, eskola paregabea izan [...]

Luix Barinagarrementeria: ‘!!! atariP lekraM irrote ignO’

Atzekoz aurrera irakurria izateko izan da idatzia izenburua. Nahita. Arreta gehixeago ebatsi nahia zuri, irakurle abegikor hori, eta bereziki, atzekoz aurrerako proposamena luzatu nahi diodalako Loretopetik-eko kideari. Atzekoz aurrera, gauzek behar izaten baitute iraulia, astindua, hankaz-gorakoa, aldatuak izaten hasteko. Bi hilabete eta erdi kalean utzi zutela. Ongi etorri “ofiziala” egin zitzaion hazten ikusi zuen Donostiako [...]

Ion Markel Ormazabal: ‘Andantzak eta mudantzak’

Eta zergatik ez, baita esker banatze eta agurrak ere. Azaroan izan nintzen azkenekoz Loretopetik txoko honetan. Lau hilabete igaro dira geroztik, eta mundu bat. Kartzelako murrua zeharkatu, eta aurrez aurre zabaltzen zaizu mundua. Izan hilabete, urtebete, hiru edo sei, preso egiten dituzunak, derrigorrean pasa beharreko trantzeak. Zeren “denbora pasatzen da, eta ez da ezer pasatzen” [...]

Itsaso Gutierrez: ‘Nahi ote nirekin bis intimorik?’

Goizeko seiak. Larunbata. Gaur Alcala Mecora. Zure urtebetetzea ospatuko dugu. Laugarrena atzerrira joan zinenetik. Kristalak eutsiko ditu gure desioak, gure gogoak. Ez dakit elkarrentzat arrotz izango garen. Ez dut lo nahikorik egin. Urduri naiz. Bide luzea. Ordu gutxi barru ikusiko zaitut. Gogoko zenuen ni alkandorarekin ikustea. Gaur zuretzat jarri dut. Nortasun-agiria soinean ba al dut? [...]

Ramon Labaien: ‘Eta guk zer?’

Bruselakoak ez dira txikitan ibili, argi ikusten dituzten kasuetan ibiltzen ez diren bezala, ur hotzez betetako kupel batekin, Rajoy  jauna blai utzi dutenean, ia esnatzen den, baduela garaia. Bere aurrekontuek ez dutela ezertarako balio. Estatuaren defizita ez dela berak espero duen neurrian jaitsiko. Murrizketa gehiago behar direla, eta noraino eta noiz arte? Aurten beste 600.0000 [...]

Unai Elizasu: ‘Peli’

Hasiera batean, beste zutabe bat nuen idatzia, baina asteleheneko gertakizunak, prestatua nuen zutabea aldatu eta hau idatzita nator. Whatsapp bat jaso nuen astelehenean. “Peli hil da!” Arraunaren inguruan, hamaika gauza irakurtzen dira. Hamaika zutabe, emaitzak non nahi, bateko kritika eta besteko bandera.  Arraunak baina, arraunlariontzako badu guzti honetaz gain, ezkutuan, eta gure barruan gordetzen diren [...]

Ion Martinez: ‘Kulturari benetako bultzada!’

Hilaren hasieran Hamaika Telebistako Punto Info saioan, Donostiako gazteak, herri mugimendua eta kultura izan zituzten hizpide. Leire Ferrok gidatu zuen saioa, eta hiru donostiar gonbidatu zituzten. Hainbat gauzen artean Donostiako kulturari buruz hitz egin zuten, eta gogoa piztu zitzaidan, aukera izan banu, telefonoa hartu eta deitzeko. Artikulu hau irakurri baino lehen gogoeta egin beharko genuke, [...]