Osteguna, 2014-04-17

Gordailua | Gutunak Atal honetarako RSS jarioa

’2013, donostiarren suntsiketak darrai’

Nabarraldek Donostiako Udalaren eskutik ekoiztutako dokumentalean esaten da 1813an Donostiako populazioaren %90a euskaldun elebakarra zela, eta gainerako ia denak elebidunak. Hortaz, hiru inperioren eraginez suntsitu izan aurretik, Donostian ez zegoen bizitza soziala egiterik euskaraz jakin gabe. Gaur, ordea, bestelakoa da egoera. Donostiako harresiak bonbardatu, etxeei su eman, gizon-emakumeak hil, adin guztietako emakumezkoak bortxatu…, sarraski horiek [...]

‘Martxel Garaikoetxearen omenez’

Aste honen hasieran Martxel Garaikoetxea zendu da. Ondorengo lerrootan nor zen azaltzen ahaleginduko naiz. Duela hamar urte inguru ezagutu nuen, artean Donostiako Irutxulo astekariko erredakzioko kide nintzela. Altza-Herrerako Areto Futbol Txapelketari buruzko albistea idatzi behar nuen eta harekin hitz egiteko esan zidaten, antolatzaileetako bat zelako. Herrerako semea zen Martxel. Oso oker ez banago, Arruebarrena etxeko [...]

‘Konponbidea nahi duten herritarrei’

Adierazi ezinik. Horrela nago. Wordeko dokumentu txuria arratsalde osoan zehar irekia izan dut, eta ezin ekin idazteari. Barne min intenso batek urdaila estutzen dit, bere partez indarrez estutzen ari den ukabil bat izango banu bezela. Sentipen hau baina, ez da berria. Ez niretzat, ez eta herri honetako herritar gehienontzat ere. Modu batean edo bestean, herri [...]

Oier Ibargurenen senitartekoei

Oier Ibargurenen atxiloketa dela eta, behean sinatzen dugunok,  geure elkartasuna eta maitasuna adierazi nahi dizkiogu  gure lagun Amaiari  eta Oierren familia osoari ere bai. Halaber euren ondoan egon nahi dugu samina leuntzeko asmoz. Gure iritziz, atxiloketa horrek ez du inola ere laguntzen urteetan bizi izan dugun gatazka politikoa konpondu eta behin betiko gainditu ahal izateko. [...]

‘Kantu jira, esker onez’

Joserra Beloki eta Karlos Serrano (Donostia Kantuz-en izenean) Donostiako Kantu Jirak 10 urte bete dituela eta, joan den larunbatean 1.000tik gora lagunek, Donostiarrek eta Euskal Herriko leku askotatik etorriek, euskal esanez, doinuz eta kantuz bete zituzten Donostiako kaleak. 1.000 pertsona Parte Zaharreko kaleetan, San Telmoko elizan (denak kabitu ez eta ehunka batzuek kanpotik) kantari: euskal [...]

Miren Salegi: ‘Partido Nacionalista… ¿Vasco?’

EAJ-PNVk haurreskoletan gaztelerari indarra ematearen alde bozkatu du. Gaztelerari indarra eman, euskarari indarra kendu, alegia. Honen aurrean zer esango zuen, adibidez, Elbira Zipitriak (PNVko Emakume Abertzaleen Batzaren kidea, ikastola klandestinoen sortzailea frankismoan)? Berea, eta, bere burua arriskuan jarriz, diktaduraren debekuei uko egin zieten beste hainbat emakumeen meritua da urte hauetan milaka hiritar euskaldun euskaraz ikasteko [...]

Parte Zaharreko danborrada batzordearen oharra

Parte Zaharreko danborrada eta batzordeak, “Sheshenarena” danborrada auzoan sartzearen inguruko albisteen aurrean, bere ikuspuntua ezagutarazi nahi du: Guk ere uste dugu donostiar guztiek danborrada batean parte hartzeko eskubidea dutela. Urteak daramazkigu horren alde lanean eta, horregatik hain zuzen, iruzurtzat eta kaltegarritzat jotzen ditugunak ezin ditugu onartu. San Sebastian egunean danborrada sortu zenetik, Parte Zaharrean elkarteen, [...]

‘Euskal gazteria libre eta legala’

Gure mugetatik kanpo begiratzea aski da ikusteko gatazka politiko baten konponbideak, honen ondorio diren presoen parte hartze aktiboa behar duela. Haiek gabe ez dago konponbiderik. Are gutxiago gazte belaunaldi berriak espetxean sartzen baldin badituzte. Eta noski, ongi baino hobeto dakite hori helburu gisa gatazka betikotzea dutenek. Hori da, adibidez, Kolonbiako Gobernuak itsu-itsu historikoki mantendu duen [...]

Elkartasuna Urtzi Etxeberriaren gurasoei

Arantza eta Gilermo adiskideok. Elkarrekin pasaturiko kanta-saioetan sorturiko adiskidetasuna bihotzean dugula, jakinarazi nahi dizuegu ezen, zuen seme Urtziren atxiloketa dela eta, zuen ondoan egon nahi dugula, geure elkartasuna eta maitasuna adieraziz, eta zuen samina leuntzen laguntzeko gogoz. Bihotzez desio dugu semea etxean izan dezazuela, aske, albait lasterren. Besarkadarik bihozkorrena bidali nahi dizuegu, zuei eta etxeko [...]

’1722. urtetik hona… Plaza Berria da nire izena’

Iritzia: Josu Tellabide, Etnologoa Gaur egun herri bateko kaleen izenek herri horretako unea zein den adierazten dute, aldiko errejimen politikoaren isla eta udal arduradunen nahien erakusle izaten dira kale, plaza eta bestelako guneei ezartzen zaizkien izenak. Serapio Mujika kronista eta historialariak dioenez, lehen ez zen horrela; iragan garaietan herritarrek emandako izenak ezartzen ziren beti eta [...]