Larunbata, 2013-05-25

Gordailua | Gutunak Atal honetarako RSS jarioa

’1722. urtetik hona… Plaza Berria da nire izena’

Iritzia: Josu Tellabide, Etnologoa Gaur egun herri bateko kaleen izenek herri horretako unea zein den adierazten dute, aldiko errejimen politikoaren isla eta udal arduradunen nahien erakusle izaten dira kale, plaza eta bestelako guneei ezartzen zaizkien izenak. Serapio Mujika kronista eta historialariak dioenez, lehen ez zen horrela; iragan garaietan herritarrek emandako izenak ezartzen ziren beti eta [...]

‘Prostituzioa, esklablotza eta sexu-lana’

Bilgune Feminista eta Medeak Prostituzioaren gaineko eztabaida historikoki konplexua izan da, bai eremu sozialean, baita mugimendu feministaren baitan ere. Gaian sakontzeko asmoz, errealitatera gerturatu nahi izan dugu eta horretarako, azken urteotan feministok hainbat espazio sortu ditugu elkartzeko eta eztabaidatzeko. Hori dela-eta, gaur zuekin guztiokin eztabaidetan hausnartutako zenbait gai partekatu nahi ditugu. Lehenik eta behin, ezinbestekoa [...]

‘Dbus, wifi-a, eta osasuna’

Antenarik Ez Ez dirudi oso serioa DBUSen helburuetako bat autobus guztietan Wifi-a jartzea izatea, eta aldi berean, bere burua ingurumenarekin konprometitua dagoen konpainia bat bezala aurkeztea. Wifi-ek uhin elektromagnetikoak sortzen dituzte eta hauek kutsadura elektromagnetikoa dakarte. Lehenik eta behin, Dbus-ek bere langileen eta autobusen erabiltzaileen osasuna kontuan izan beharko luke. Langileen ikuspuntutik, Wifi-aren istalazioak sortzen [...]

‘Tabuak, beldurrak eta leihoak’

Txaber Larreategi, Mireia Gabilondo, Enara Goikoetxea, Josu Martinez eta Eneko Olasagasti. Barrura begiratzeko leihoak filmeko zuzendariak Zinegileen egiazko borroka ez da industriaren eta kritikarien aurka, publikoaren indiferentziaren aurka baizik. François Truffaut Bost zinegile gara. Adin eta jatorri ezberdinekoak. Baita ibilbide ezberdinekoak ere, duela kasik hiru urte proiektu komun baten baitan elkartzea erabaki genuen arte. Oraingoak [...]

Gutuna: ‘Independentzia? Bai, gurea’

Beñi Agirre, euskara irakaslea Izugarria da herri honek jasan dituen konkisten ondorioz euskaldunok, nafarrok, pairatzen dugun nahasmena. Ez dakigu nor garen, zer garen, zer egin diguten; aitzitik, franko-espainiarrek aukera duten guztietan muturraren aurrean jartzen digute beraiek moldatutako gure historiaren narrazioa. Horren isla dira batzuek hain harro ospatzen dituzten alarde, bordondantza, Wellington Tolosan edota Donostiaren erretzea. [...]

‘Artillero, eman bero?’

Bittor Hidalgo, Intxaurrondo Iazko abuztuan jakinarazi zidaten eta orduan argitaratu nuen galdera ZuZeu albistarian (http://zuzeu.com/2011/08/07/artillero-eman-bero-donostia/) eta baditu bertan 25 iruzkin ere, baina erantzun garbirik ez. Orain hemen berriro, orduko moduan. Orduan aipatu berri zidan lagun batek Donostiako Artillero-ren kantaren lehen bertsioa ote zen, Barojaren aipamenen aurretik jasoa, “Artillero eman bero“, eta ez orain kantatzen den [...]

Euskaraz bizi eta eraiki Donostia

Nerea Txapartegi – Udaleko Euskara delegatua Euskal Herriko kaleetan euskararen erabilera zenbatekoa den jakin dugu berriki. Ezinbesteko ariketa da mota honetako ikerketen emaitzak arretaz jarraitzea gure hizkuntzaren egoerarekiko zehatzak izan nahi badugu. Sarritan, datuek justifikatu gabeko baikortasunak edo aurreiritzietan oinarritutako analisiak saihesten laguntzen digute. Donostiako kaleetan, ehun solasalditik hamasei dira euskaraz 2011n egindako ikerketaren arabera. [...]

Beste behin, murrizketak euskal hedabideentzat

Eider Carton (Elhuyar), Mikel Irizar (Tokikom), Joanmari Larrarte (Berria Taldea), Xabier Letona (Argia) : Herri Ekimeneko Euskal Hedabideen izenean. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak %11 murriztu du herri ekimeneko euskal hedabideentzako diru laguntzen partida. Batean Jaurlaritzak, bestetan aldundiak, bestetan udalek, apurka-apurka baina etengabe ari zaizkigu iristen murrizketak, diskurtso publikoan izaera estrategikoa aitortzen bazaigu ere. Estrategikoa, bai, oinarrizko funtzioa betetzen dugulako [...]

‘Gotzon Elortzari gorazarre’

Ion Lopez eta Joxean Fernandez, Euskadiko Filmategia Euskaraz egindako zinearen aitzindaria, Gotzon Elortza jauna, gaur hil da. Euskadiko Filmategiaren izenean, Elortzaren lana eta izena goraipatzea besterik ez zaigu gelditzen egun lazgarri honetan. Ikus-entzunezko kultura beste kultura mota guztien artean gailentzen den garai honetan, bitxia da, euskal ikus-entzunezkoen lehenengo urratsak zein ezezagunak diren jakitea. Gotzon Elortza [...]

Gutuna: ‘Eskerrik asko Karmele (Esnal)’

Aitziber Gurutzeaga, Bagera Elkarteko Mintzalagun taldeen koordinatzailea Oraindik gogoan dugu erretiratu berritan Bagerara etorri zinenekoa. Urte mordoa lanean aritu ondoren, euskararen alde lan egiten jarraitu nahi zenuen. Oraingoan euskara ikasten ari ziren mintzalagunei laguntzeko zure burua eskaini zenuen. Eta eskatu bezala, Esther eta Maribelekin batera hirukotea osatu genuen mintzapraktika egin zenezaten. Maribel euskara ikasten ari [...]