Asteazkena, 2013-06-19

Gordailua | Gutunak Atal honetarako RSS jarioa

‘Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialaren behin betiko onarpena’

1998an Kalapiek LehendaBizi proiektua bultzatu zuenetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoan bizikleta bideen sare bat sortzearren, sare hau errealitate bihurtzeko gogor lan egin dugu. Egindako lanari esker, Aldundiak “Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sareari buruzko Plana” idaztea agindu zuen, eta planaren prestakuntza 2002an amaitu zen.Plan horrek, alabaina, hutsune kezkagarriak zituen: ez zen formalki onartu; ez zuen gauzatzea bermatzeko [...]

‘Bellas Artes ez bota!’

Apirilaren 5ean, Donostiako udal batzarrak Bellas Artesen espedientea Eraikitako Hiri Ondarearen Plan Berezitik ateratzeko izapideak egitea onartu zuen, Bellas Artes eraikinak zuen babes figura baino eskasago bat. Erabaki honek eraikinaren jabe den SADEren asmoari  bidea erraztu egin dio, hau da, lau izarretako hotelaren eraikitzeari bidea ireki egin dio. Bistan da udalak ezin duela ezer egin [...]

‘Castaños jenerala, heroi espainola’

Anjel Rekalde, Nabarraldeko kidea Donostiako 1813ko erreketa eta sarraskiarekin lotutako figura historikoetako bat Francisco Javier Castaños jenerala, Bailengo dukea, dugu. Eta lotutakoa diot, ez baitago inon jasota bera han zegoenik, sarraskian parte hartu zuenik edota inolako agindurik eman zuenik. Ofizialki eta modu kontrastatuan behintzat, ez. Alabaina, Jose Antonio Aspiazu historialariak azaltzen zuenez, zurrumurruak ere historiaren [...]

’2013, donostiarren suntsiketak darrai’

Nabarraldek Donostiako Udalaren eskutik ekoiztutako dokumentalean esaten da 1813an Donostiako populazioaren %90a euskaldun elebakarra zela, eta gainerako ia denak elebidunak. Hortaz, hiru inperioren eraginez suntsitu izan aurretik, Donostian ez zegoen bizitza soziala egiterik euskaraz jakin gabe. Gaur, ordea, bestelakoa da egoera. Donostiako harresiak bonbardatu, etxeei su eman, gizon-emakumeak hil, adin guztietako emakumezkoak bortxatu…, sarraski horiek [...]

‘Martxel Garaikoetxearen omenez’

Aste honen hasieran Martxel Garaikoetxea zendu da. Ondorengo lerrootan nor zen azaltzen ahaleginduko naiz. Duela hamar urte inguru ezagutu nuen, artean Donostiako Irutxulo astekariko erredakzioko kide nintzela. Altza-Herrerako Areto Futbol Txapelketari buruzko albistea idatzi behar nuen eta harekin hitz egiteko esan zidaten, antolatzaileetako bat zelako. Herrerako semea zen Martxel. Oso oker ez banago, Arruebarrena etxeko [...]

‘Konponbidea nahi duten herritarrei’

Adierazi ezinik. Horrela nago. Wordeko dokumentu txuria arratsalde osoan zehar irekia izan dut, eta ezin ekin idazteari. Barne min intenso batek urdaila estutzen dit, bere partez indarrez estutzen ari den ukabil bat izango banu bezela. Sentipen hau baina, ez da berria. Ez niretzat, ez eta herri honetako herritar gehienontzat ere. Modu batean edo bestean, herri [...]

Oier Ibargurenen senitartekoei

Oier Ibargurenen atxiloketa dela eta, behean sinatzen dugunok,  geure elkartasuna eta maitasuna adierazi nahi dizkiogu  gure lagun Amaiari  eta Oierren familia osoari ere bai. Halaber euren ondoan egon nahi dugu samina leuntzeko asmoz. Gure iritziz, atxiloketa horrek ez du inola ere laguntzen urteetan bizi izan dugun gatazka politikoa konpondu eta behin betiko gainditu ahal izateko. [...]

‘Kantu jira, esker onez’

Joserra Beloki eta Karlos Serrano (Donostia Kantuz-en izenean) Donostiako Kantu Jirak 10 urte bete dituela eta, joan den larunbatean 1.000tik gora lagunek, Donostiarrek eta Euskal Herriko leku askotatik etorriek, euskal esanez, doinuz eta kantuz bete zituzten Donostiako kaleak. 1.000 pertsona Parte Zaharreko kaleetan, San Telmoko elizan (denak kabitu ez eta ehunka batzuek kanpotik) kantari: euskal [...]

Miren Salegi: ‘Partido Nacionalista… ¿Vasco?’

EAJ-PNVk haurreskoletan gaztelerari indarra ematearen alde bozkatu du. Gaztelerari indarra eman, euskarari indarra kendu, alegia. Honen aurrean zer esango zuen, adibidez, Elbira Zipitriak (PNVko Emakume Abertzaleen Batzaren kidea, ikastola klandestinoen sortzailea frankismoan)? Berea, eta, bere burua arriskuan jarriz, diktaduraren debekuei uko egin zieten beste hainbat emakumeen meritua da urte hauetan milaka hiritar euskaldun euskaraz ikasteko [...]

Parte Zaharreko danborrada batzordearen oharra

Parte Zaharreko danborrada eta batzordeak, “Sheshenarena” danborrada auzoan sartzearen inguruko albisteen aurrean, bere ikuspuntua ezagutarazi nahi du: Guk ere uste dugu donostiar guztiek danborrada batean parte hartzeko eskubidea dutela. Urteak daramazkigu horren alde lanean eta, horregatik hain zuzen, iruzurtzat eta kaltegarritzat jotzen ditugunak ezin ditugu onartu. San Sebastian egunean danborrada sortu zenetik, Parte Zaharrean elkarteen, [...]