Osteguna, 2013-05-23

Gordailua | Futbologia Atal honetarako RSS jarioa

‘Logura, ametsak eta geneak’

Xabier Etxaniz Rojo, idazlea. Asteartean euskaltegiko ikasle batek «ametsa zeukala» esan zidan. «Por la Real, badakizu…». Behe urratsetako hizkera berezia deszifratzen jantzita bagaude ere, batzuetan ikasleen kolpeak durduzaturik uzten gaituzte, eta ni horrela geratu nintzen, ikasleak zer esan nahi zuen ulertu ezinik, harik eta «ametsa» zegoen tokian «logura» jarri behar nuela ohartu nintzen arte. Logura [...]

‘Igandearen biharamuna’

Jon Odriozola, kazetaria. Astelehenak ez dira samurrak izaten. Batere samurrak. Astunak, luzeak… Jai eguna ez bada, inork gutxik du gogoko astelehena. Ez du fama onik asteko lehen egunak. Datorren asteko astelehena, adibidez, txuri-urdinentzat berezia izango da. Geratzen zaizkien lau finaletatik, lehena, jokatuko dute. Zailena. Sailkapenari begiratuz gero, nahikoa aise irabazi beharreko dema. Halere, denboraldiaren azken [...]

‘Xalbadorrak’

Xabier Vazquez, realzalea. Dena poz dena algara izan genuen igande gauean Anoetan. Batez ere Agirretxek gol puska hori sartu zuenean. Xabi Prietoren penaltiekin nahikoa ez eta antza Agirretxe ere halako odol-hozkeriak egiten hasi zaigu. Kale egin izan balu belarriak ondo berotuko zizkioten usurbildarrari. Zentzu guztietan. Baina Agirretxeri nabari zaio konfidantzaz dagoela. Badakizue, ondo ateraz gero [...]

‘Sinatu’

Xabier Etxaniz Rojo, idazlea. “Que vienen los vascos!” izan ohi da Nafarroako ultra eskuindarrek euren jarraitzaileak mobilizatzeko erabiltzen duten gerra-oihua. Edozertarako balio dezake oihu horrek, hala abortuaren kontra jotzeko nola Javieradako parte hartzaileei adorea emateko, eta zer esanik ez, nafar guztion ondarea den linguae navarrorum-aren “alde” egiteko. Ez genekiena zera zen, Sadarreko jarraitzaileen artean ere [...]

‘Asteburuak’

Jon Odriozola, Kazetaria Igandean jende asko ikusi nuen irribarretsu. Eguraldi kaskarreko egun askoren ondoren eguzkiak ederki poztu zuen bat baino gehiago. Ez zen arrazoi bakarra izan. Eguerdian Realak Vallecasen jokatu zuen –ia etxean bezala– eta Fofo pailazoaren hiribideko zelaian lorturiko emaitzak, bat baino gehiago majo alaitu zuen. Tabernetan, sagardoa –edo auskalo zer– eta pintxoak, dantzan [...]

’3.000 zorion’

Xabier Vazquez, realzalea. Aukera nuen artikulu baikor-baikor eta animoso bat egiteko, 3.000 gol eta 3.000 pozei buruz hitz egin, gure historioaz jardun eta aurrean dugun etorkizun oparoaz aritzeko. Baina onartuko didazue zerbait idazteko aspergarri samarra dela. Gainera, idazten hasi naizen honetan poz-pozik nengoen Valentzia etxean berdinketarekin amaitzear baitzegoen, baina hara non bigarren zatiko 47. minutuan [...]

‘Griezmann eta 15 gehiago’

Xabier Etxaniz Rojo, idazlea. Denboraldiko lehenengo Futbologian “Griezmann eta 10 gehiago” idatzi nuen. Izan ere, irailean Antoine zen, nire ustez, forma aldetik ondoen zegoena. Selekziorik gabeko udak on egin zion mutilari eta bikain hasi zuen denboraldia, hain bikain non iruditu baitzitzaidan Antoine zela denetan beharrezkoena. Handik gutxira, baina, dena okertu zen. Frantziako selekzioko beste lau [...]

‘Oraina’

Jon Odriozola, kazetaria. Gozatu dezagun uneaz. Zergatik? Jada, badirelako batzuk, ezkortasunean murgildurik, datorren urtean pentsatzen ari direnak. Hau da, ea Realak talderik izango ote duen hiru lehiaketetan goiari eusteko (Ligan, Kopan eta Europan). Oraindik liga amaitzeko hamaika partida falta dira-eta! Baina… oraindik ez dute ezer lortu eta! Barkatu. Nahastu egin naiz. Zerbait handia lortu dute. [...]

‘Aspaldiko!’

Xabier Vazquez, realzalea. Gogoan izango duzue agian Aspaldiko izeneko saioarekin Antton Urrusolo  ETBra itzuli zenekoa. Egun, etxe berean Bisitaria izeneko saio bat ere bada. Guk aste honetan izan genuen bisitariak aspaldiko gauzak ekarri zizkigun. Bisitari gaiztoa dugu Betis, ez da Etxaniz modukoa zure etxera botila bat opari etortzen denetakoa. (Etxanizek gero 4 husten dizkizu, baina [...]

‘Aizkora eta arbola’

Xabier Etxaniz Rojo, idazlea Azkenean, gure lagun Xabi Vazquezek arrazoia izango du. Orain dela pare bat aste txoko honetan esan zuen Realak bere gain hartu beharko lituzkeela taldea animatzeko egiten dituen bidaien gastuaren ardura, eta, emaitzak ikusita, ez litzateke inbertsio txarra izango. Izan ere, Anoetako goxotasuna utzi eta mundura ateratzen den bakoitzean hiru puntuak ekartzen [...]