Xabier Vazquez, Realzalea Albiste on bat hurrengo bi partidetarako: ez dira astelehenean izango! (Beno, auskalo…). Eskerrak, ze astelehenetako Cuatroko partida hauek ez digute azken aldian zorte on handirik eman. Gainera esatari horiek jasatea ez da edozeini opa diodan atsekabea. Azken bi jardunaldietan behintzat talde guztiek batera jokatuko dute eta irratiak lehengo xarma berreskuratuko du, batetik telebistak [...]
Gordailua | Futbologia Atal honetarako RSS jarioa

‘Logura, ametsak eta geneak’
Xabier Etxaniz Rojo, idazlea. Asteartean euskaltegiko ikasle batek «ametsa zeukala» esan zidan. «Por la Real, badakizu…». Behe urratsetako hizkera berezia deszifratzen jantzita bagaude ere, batzuetan ikasleen kolpeak durduzaturik uzten gaituzte, eta ni horrela geratu nintzen, ikasleak zer esan nahi zuen ulertu ezinik, harik eta «ametsa» zegoen tokian «logura» jarri behar nuela ohartu nintzen arte. Logura [...]

‘Igandearen biharamuna’
Jon Odriozola, kazetaria. Astelehenak ez dira samurrak izaten. Batere samurrak. Astunak, luzeak… Jai eguna ez bada, inork gutxik du gogoko astelehena. Ez du fama onik asteko lehen egunak. Datorren asteko astelehena, adibidez, txuri-urdinentzat berezia izango da. Geratzen zaizkien lau finaletatik, lehena, jokatuko dute. Zailena. Sailkapenari begiratuz gero, nahikoa aise irabazi beharreko dema. Halere, denboraldiaren azken [...]

‘Xalbadorrak’
Xabier Vazquez, realzalea. Dena poz dena algara izan genuen igande gauean Anoetan. Batez ere Agirretxek gol puska hori sartu zuenean. Xabi Prietoren penaltiekin nahikoa ez eta antza Agirretxe ere halako odol-hozkeriak egiten hasi zaigu. Kale egin izan balu belarriak ondo berotuko zizkioten usurbildarrari. Zentzu guztietan. Baina Agirretxeri nabari zaio konfidantzaz dagoela. Badakizue, ondo ateraz gero [...]

‘Sinatu’
Xabier Etxaniz Rojo, idazlea. “Que vienen los vascos!” izan ohi da Nafarroako ultra eskuindarrek euren jarraitzaileak mobilizatzeko erabiltzen duten gerra-oihua. Edozertarako balio dezake oihu horrek, hala abortuaren kontra jotzeko nola Javieradako parte hartzaileei adorea emateko, eta zer esanik ez, nafar guztion ondarea den linguae navarrorum-aren “alde” egiteko. Ez genekiena zera zen, Sadarreko jarraitzaileen artean ere [...]

‘Asteburuak’
Jon Odriozola, Kazetaria Igandean jende asko ikusi nuen irribarretsu. Eguraldi kaskarreko egun askoren ondoren eguzkiak ederki poztu zuen bat baino gehiago. Ez zen arrazoi bakarra izan. Eguerdian Realak Vallecasen jokatu zuen –ia etxean bezala– eta Fofo pailazoaren hiribideko zelaian lorturiko emaitzak, bat baino gehiago majo alaitu zuen. Tabernetan, sagardoa –edo auskalo zer– eta pintxoak, dantzan [...]

’3.000 zorion’
Xabier Vazquez, realzalea. Aukera nuen artikulu baikor-baikor eta animoso bat egiteko, 3.000 gol eta 3.000 pozei buruz hitz egin, gure historioaz jardun eta aurrean dugun etorkizun oparoaz aritzeko. Baina onartuko didazue zerbait idazteko aspergarri samarra dela. Gainera, idazten hasi naizen honetan poz-pozik nengoen Valentzia etxean berdinketarekin amaitzear baitzegoen, baina hara non bigarren zatiko 47. minutuan [...]

‘Griezmann eta 15 gehiago’
Xabier Etxaniz Rojo, idazlea. Denboraldiko lehenengo Futbologian “Griezmann eta 10 gehiago” idatzi nuen. Izan ere, irailean Antoine zen, nire ustez, forma aldetik ondoen zegoena. Selekziorik gabeko udak on egin zion mutilari eta bikain hasi zuen denboraldia, hain bikain non iruditu baitzitzaidan Antoine zela denetan beharrezkoena. Handik gutxira, baina, dena okertu zen. Frantziako selekzioko beste lau [...]

‘Oraina’
Jon Odriozola, kazetaria. Gozatu dezagun uneaz. Zergatik? Jada, badirelako batzuk, ezkortasunean murgildurik, datorren urtean pentsatzen ari direnak. Hau da, ea Realak talderik izango ote duen hiru lehiaketetan goiari eusteko (Ligan, Kopan eta Europan). Oraindik liga amaitzeko hamaika partida falta dira-eta! Baina… oraindik ez dute ezer lortu eta! Barkatu. Nahastu egin naiz. Zerbait handia lortu dute. [...]

‘Aspaldiko!’
Xabier Vazquez, realzalea. Gogoan izango duzue agian Aspaldiko izeneko saioarekin Antton Urrusolo ETBra itzuli zenekoa. Egun, etxe berean Bisitaria izeneko saio bat ere bada. Guk aste honetan izan genuen bisitariak aspaldiko gauzak ekarri zizkigun. Bisitari gaiztoa dugu Betis, ez da Etxaniz modukoa zure etxera botila bat opari etortzen denetakoa. (Etxanizek gero 4 husten dizkizu, baina [...]
Loretopetik
Markel Ormazabal: 'Greba egitetik greban egotera'Ez alferrik, azken urteetan indarra hartu duen…
Unai Elizasu: 'Arraultza frijituak'Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela.…
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Bideoak
- Title
- Juan Karlos Izagirre » Donostiako alkatea
- Runtime
- 3:28
- Title
- Aldatzen Laguntzen konpainia, 'Ispilua'
- Runtime
- 1:01
- Title
- Beñat Gaztelumendi eta Asier Basurto
- Runtime
- 7:43
Blogariak
- Euskontu, Euskal Kontu eta Deskontuak!: Duela hilabete asko ez dudala Informatikalari bloga eguneratu, arrazoia? Euskontu. Proiektu oso inte...
- Bertsoz bustiriko auzoa: Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek ...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 8 hours, 40 minutes ago
Emakumezkoen Txapeldunen Ligan, Wolfsburgek irabazi dio finala Olympique Lyoni (1-0). Mullerrek sartu du gola, 73. minutuan, penaltiz.
-
LOHIZUNE AMATRIA posted an update 9 hours, 27 minutes ago
IRRIA DARIO HAIZEARI
Zazpiak Bat produkzio taldearen proiektu dokumentala -
LOHIZUNE AMATRIA posted an update 9 hours, 28 minutes ago
Errodaia bukatuta, edizioari ekin genion, eta gaur, maiatzak 23, azkenean esan dezakegu, Irria Dario Haizeari dokumentala amaitu dugula. Estreinaldia ekainaren 13an, Errezilen.
-
Amaia Portugal posted an update 10 hours, 41 minutes ago
Historiako esperimentu luzeena breazko enbutu triste bat da. Ikertzaileek 86 urte daramatzate hari begira, eta 13 urte hurrengo tanta noiz botako duen zain. Baina, zer axola dio, ba, horrek? Erreportajea gaurko Berrian. http://paperekoa.berria.info/plaza/2013-05-23/038/001/hamahiru_urte_tanta_baten_zain.htm
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 12 hours, 12 minutes ago
Ez Gavia eta ez Stelvio. Antolatzaileek aldatu egin dute biharko etapa. Passo Tonale (2), Passo Castrin (1) eta Val Martello (1) igoko dituzte.









