Igandea, 2013-05-26

Gordailua | Iritzia Atal honetarako RSS jarioa

‘Egunak eta irratiak’

Xabier Vazquez, Realzalea Albiste on bat hurrengo bi partidetarako: ez dira astelehenean izango! (Beno, auskalo…). Eskerrak, ze astelehenetako Cuatroko partida hauek ez digute azken aldian zorte on handirik eman. Gainera esatari horiek jasatea ez da edozeini opa diodan atsekabea. Azken bi jardunaldietan behintzat talde guztiek batera jokatuko dute eta irratiak lehengo xarma berreskuratuko du, batetik telebistak [...]

Markel Ormazabal: ‘Greba egitetik greban egotera’

Ez alferrik, azken urteetan indarra hartu duen teoria dugu honakoa: Ongizate Estatua deitu ziotenarekin, Estatuak klase borrokaren dinamika historikoaren zati handi bat kanalizatzea lortu zuen. Bestela esanda, langile borrokaren indar eta ahaleginari “jabego publikoa”-rekin erantzun zioten orduko mandatariek. “Jabego soziala”-ren (hau da, jabe ez direnen jabegoaren) bertsio estatalizatua dugu hau. Jabego erregimen berri honetan Estatuak [...]

‘Lekurik ilunena’

Aritz Sorzabal, kazetaria. Azken urteetan ika-mika piztu izan da Espainiako futbol Kopako finala jokatu duten bakoitzean, kirolarekin zerikusi gutxi duen gai batengatik, hain justu; partida hasieran jarri ohi duten Espainiako ereserkiarengatik, alegia. Zoritxarrez, Reala aspaldi ez da tamaina horretako kirol hitzorduetan izan, baina Athletic eta Bartzelona finaletan izan dira azken urteetan, eta talde horietako zaleek [...]

‘Logura, ametsak eta geneak’

Xabier Etxaniz Rojo, idazlea. Asteartean euskaltegiko ikasle batek «ametsa zeukala» esan zidan. «Por la Real, badakizu…». Behe urratsetako hizkera berezia deszifratzen jantzita bagaude ere, batzuetan ikasleen kolpeak durduzaturik uzten gaituzte, eta ni horrela geratu nintzen, ikasleak zer esan nahi zuen ulertu ezinik, harik eta «ametsa» zegoen tokian «logura» jarri behar nuela ohartu nintzen arte. Logura [...]

Unai Elizasu: ‘Arraultza frijituak’

Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela. Azken oroitzapena, egin nuen nire lehen arraultza frijituan dut kasik. Ondo gogoan dut gainera. Lagun zahar batekin, festeetan gaupasa egin eta etxera lotara gentozela, zeozer gosaldu behar genuela eta, arraultza frijituak prestatzea pentsatu nuen. Ez nengoen gauza asko pentsatzeko moduan baina, horixe okurritu. Olio kopurua izan zen gure [...]

‘Castaños jenerala, heroi espainola’

Anjel Rekalde, Nabarraldeko kidea Donostiako 1813ko erreketa eta sarraskiarekin lotutako figura historikoetako bat Francisco Javier Castaños jenerala, Bailengo dukea, dugu. Eta lotutakoa diot, ez baitago inon jasota bera han zegoenik, sarraskian parte hartu zuenik edota inolako agindurik eman zuenik. Ofizialki eta modu kontrastatuan behintzat, ez. Alabaina, Jose Antonio Aspiazu historialariak azaltzen zuenez, zurrumurruak ere historiaren [...]

‘Betaurrekoak’

Aritz Sorzabal, kazetaria Irudiek mila hitz baino gehiago adierazten omen dute, esaerak dioen moduan. Hori bai, norberaren begiradaren arabera esaten dugu hau edo beste. Juan Karlos Izagirre alkatea tronpeta jotzen ikusi dugu aste honetan, Europar Musikari Gazteen Jaialdiari buruz egindako agerraldian. Bada, 2009ko azaroan, Odon Elorza aritu zen musikari Donostia Kulturaren irudi berria aurkeztu zutenean; [...]

’2013, donostiarren suntsiketak darrai’

Nabarraldek Donostiako Udalaren eskutik ekoiztutako dokumentalean esaten da 1813an Donostiako populazioaren %90a euskaldun elebakarra zela, eta gainerako ia denak elebidunak. Hortaz, hiru inperioren eraginez suntsitu izan aurretik, Donostian ez zegoen bizitza soziala egiterik euskaraz jakin gabe. Gaur, ordea, bestelakoa da egoera. Donostiako harresiak bonbardatu, etxeei su eman, gizon-emakumeak hil, adin guztietako emakumezkoak bortxatu…, sarraski horiek [...]

‘Igandearen biharamuna’

Jon Odriozola, kazetaria. Astelehenak ez dira samurrak izaten. Batere samurrak. Astunak, luzeak… Jai eguna ez bada, inork gutxik du gogoko astelehena. Ez du fama onik asteko lehen egunak. Datorren asteko astelehena, adibidez, txuri-urdinentzat berezia izango da. Geratzen zaizkien lau finaletatik, lehena, jokatuko dute. Zailena. Sailkapenari begiratuz gero, nahikoa aise irabazi beharreko dema. Halere, denboraldiaren azken [...]

‘Kazetaria’

Aritz Sorzabal, kazetaria. «Behin emakume bat etorriko eta polita, gainera». Horrela jaso zuten Ategorrietako bolatokian oso gertu dudan kazetari bat. Bertara hurbildu zen jokoan zegoen txapelketaren berri emateko, eta harrera hori egin zioten. Egia esan, lankide honek arrakasta handia du gizonezkoekin; azken aldian, behintzat. Behin, kirolari bat elkarrizketatu zuenean, bonboi kaxa bat jaso zuen opari. [...]